Europako Banku Zentrala
2012/05/02 - 13:37
M-15 mugimenduak protestak deitu ditu EBZren bilera dela eta
'Suminduek' goi-bilerak iraungo duen hiru egunetan 15 minutuz kazola hotsak ateraz protesta egiteko deia egin diete Bartzelonako herritarrei.
2012/04/19 - 18:14
Espainiak kontrolak berrezarriko ditu Frantziako mugetan maiatzean
Espainiak Schengen Ituna bertan behera utziko du eta kontrolak berrezarri egingo ditu Europako Banku Zentralak Bartzelonan egingo duen bileraren egunetan (maiatzak 3tik aurrera).
2012/04/04 - 20:00
Europako Banku Zentralak % 1en eutsi dio interes-tasari
Euroguneko herrialde batzuen egoera ekonomikoa dela eta hartu du erabaki hori EBZk.
2012/02/14 - 14:39
Grezian Parlamenturako hauteskundeak apirilera aurreratuko dituzte
Greziarrak kalera atera ziren atzo troikaren murrizketen aurka, eta 2008tik izandako istilu bortitzenak jazo ziren. Atenas errauts artean esnatu da, 48 sute, 100 zauritu eta 130 atxiloturekin.
2012/02/13 - 09:46
Greziako Parlamentuak murrizketa gehiago onartu ditu; Atenas, sutan
Parlamentuak troikak inposatutako erreskate plana onartu du, Atenasen istilu larriak jazotzen ari ziren bitartean.
2012/02/12 - 23:30
Murrizketen kontrako istiluak nagusi, Atenasen
Ehun mila pertsona bildu dira Atenaseko leku ezberdinetan murrizketa-neurrien kontra protestan egiteko. Parlamentua neurri horiek onartzera behartuta dago bigarren erreskatea lortzeko.
2012/02/11 - 09:10
Greziako Gobernuak 'troika'rekin adostutako hitzarmena berretsi du
Ministroen Kontseiluak ontzat eman du 130.000 milioi euroren truke doitze-neurri zorrotzak ekarriko dituen akordioa. Adostutakoa Parlamentura eramango dute igande honetan bertan bozkatu ahal izateko.
2012/02/10 - 19:10
Grezia, 48 orduko greba orokorrean murgilduta
Poliziak negar ereagiteko gasa erabil i du manifestari talde baten aurka molotov koktelak, harriak eta botilak jaurti dituzte Atenasen.
2012/02/07 - 23:50
'Troika'rekin lortu beharreko akordioa atzeratu egin da Grezian
Europar Batasunaren eta herritarren presioaren artean jarraitzen du Gobernuak. Asteartea protesta eguna izan da Greziako kaleetan.
2012/02/06 - 20:52
15.000 funtzionario kaleratzea onartu du Greziako Gobernuak
2015era arte murriztu behar dituzten 150.000 lanpostuen baitan kokatzen dira 15.000 hauek. Neurriak jorratzeko bilera atzeratu egin dute.
2012/02/05 - 09:41
Juncker: 'Erreformak ezarri ezean, baliteke Greziak porrot egitea'
Eurotaldeko presidenteak azaldu duenez, litekeena da Greziako Gobernuak diru gehiago ez jasotzea 'troika'k eskatutako neurriak ezartzen ez baldin baditu.
2012/01/14 - 19:14
Eurogunearen ekonomiak atzera egiteko aukera % 40koa da
S&Pren erabakia 'kolpe itzela' da Europako Banku Zentralarentzat. François Fillon Frantziako lehen ministroak, berriz, Standards & Poor's-en erabakia "espero zitekeen" albistea zela esan du.
2011/11/02 - 11:36
Mario Draghi, Europako Banku Zentraleko presidente berria
Euroguneko unerik txarrenean hartuko du Draghik kargu berria. Mesfidantza da nagusi, Greziaren sarrera eurogunean onartzeko zenbakiak manipulatu zituela zabaldu delako.