Interes-tasa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako Banku Zentralak % 1en eutsi dio interes-tasari

Euroguneko herrialde batzuen egoera ekonomikoa dela eta hartu du erabaki hori EBZk.

Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak, Mario Draghik, beste era bateko estrategietan pentsatzen hasteko “oso goiz” dela esan du, euroguneko langabezia tasa hain handia baita. Oraingoz ez dago ohiko laguntzak erretiratzeko asmorik.

Europako Banku Zentralak bere horretan utzi du interes tasa, % 1en. Euroguneko herrialde batzuen egoera ekonomikoa dela eta hartu du erabaki hori EBZk.

Eurogunean inflazioaren inguruko presiorik egotea ukatu du Draghik, eta 2012an inflazio tasa % 2ren gainetik egongo dela aurreikusi du.

Espainiari zuzendu zaio EBZko presidentea, lehiakortasuna galdu duten herrialdeek soldata murrizketak egin eta ekonomia hazkundea bermatu behar dutela esateko.

Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak, Mario Draghik, beste era bateko estrategietan pentsatzen hasteko “oso goiz” dela esan du, euroguneko langabezia tasa hain handia baita. Oraingoz ez dago ohiko laguntzak erretiratzeko asmorik.Europako Banku Zentralak bere horretan utzi du interes tasa, % 1en. Euroguneko herrialde batzuen egoera ekonomikoa dela eta hartu du erabaki hori EBZk.Eurogunean inflazioaren inguruko presiorik egotea ukatu du Draghik, eta 2012an inflazio tasa % 2ren gainetik egongo dela aurreikusi du.Espainiari zuzendu zaio EBZko presidentea, lehiakortasuna galdu duten herrialdeek soldata murrizketak egin eta ekonomia hazkundea bermatu behar dutela esateko.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X