Profila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mario Draghi, Europako Banku Zentraleko presidente berria

Euroguneko unerik txarrenean hartuko du Draghik kargu berria. Mesfidantza da nagusi, Greziaren sarrera eurogunean onartzeko zenbakiak manipulatu zituela zabaldu delako.

Mario Draghi italiarrak asteazken honetan hartuko du kargua berria, Europako Banku Zentraleko presidentetza, hain zuzen ere. Draghik euroguneko unerik txarrenean hasiko du agintaldia, izan ere, zorpetze krisiari irtenbidea emateko Europak duen gaitasuna kolokan dago.

Gainera, Italiako Bankuko presidente ohiak errezeloei eta kritikei egin behar die aurre, Greziaren sarrera eurogunean onartzeko zenbakiak manipulatu zituela aspaldiko partez zabaldu delako.

Draghi AEBetako Goldman Sachs bankuko Europako presidentea izan zen 2002. urtean aurrekontu publikoak eta defizit publikoaren zenbakiak manipulatzeko Greziako Gobernuak deitu zuenean. Honen ondorioz, azalpenak emateko Europako Parlamentuan egin behar izan zuen agerraldia.

Halaber, Italiako Bankuan egindako kudeaketa zalantzan jarri dute, izan ere, Italia egoera larri batean dago. Europako Banku Zentraleko presidentetza hartu bezain laster, erakunde honek Italiako zor publikoa erosten jarraituko ote duen erabaki beharko du.

Bestalde, Alemania eszeptizismoz ari da Draghiri begira, ez baitu uste Europako Banku Zentralaren independentzia defendatzeko eta euroaren politizaziorako joera saihesteko gai izango denik.

EBZren presidentea izateko izendapena ezagutu ondoren Draghik adierazi duenez, euroaren politikaren erabakiei eta krisiari aurre egiteko ez ohiko neurriei eustea izango da bere lehentasuna.

Zenbait adituek Draghi pragmatikoa, etekinzale eta Jean-Claude Trichet haren aurrekoa baino zinikoago dela diote.

Mario Draghi italiarrak asteazken honetan hartuko du kargua berria, Europako Banku Zentraleko presidentetza, hain zuzen ere. Draghik euroguneko unerik txarrenean hasiko du agintaldia, izan ere, zorpetze krisiari irtenbidea emateko Europak duen gaitasuna kolokan dago. Gainera, Italiako Bankuko presidente ohiak errezeloei eta kritikei egin behar die aurre, Greziaren sarrera eurogunean onartzeko zenbakiak manipulatu zituela aspaldiko partez zabaldu delako. Draghi AEBetako Goldman Sachs bankuko Europako presidentea izan zen 2002. urtean aurrekontu publikoak eta defizit publikoaren zenbakiak manipulatzeko Greziako Gobernuak deitu zuenean. Honen ondorioz, azalpenak emateko Europako Parlamentuan egin behar izan zuen agerraldia. Halaber, Italiako Bankuan egindako kudeaketa zalantzan jarri dute, izan ere, Italia egoera larri batean dago. Europako Banku Zentraleko presidentetza hartu bezain laster, erakunde honek Italiako zor publikoa erosten jarraituko ote duen erabaki beharko du. Bestalde, Alemania eszeptizismoz ari da Draghiri begira, ez baitu uste Europako Banku Zentralaren independentzia defendatzeko eta euroaren politizaziorako joera saihesteko gai izango denik.EBZren presidentea izateko izendapena ezagutu ondoren Draghik adierazi duenez, euroaren politikaren erabakiei eta krisiari aurre egiteko ez ohiko neurriei eustea izango da bere lehentasuna.Zenbait adituek Draghi pragmatikoa, etekinzale eta Jean-Claude Trichet haren aurrekoa baino zinikoago dela diote.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X