Eurogunearen ekonomiak atzera egiteko aukera % 40koa da
Standard & Poors (S&P) agentziak iragarri duenez, eurogunearen ekonomiak 2012an atzera egiteko aukera % 40koa da.
S&Pko bozeramaile batek telefonoz emandako prentsaurrekoan adierazitakoaren arabera, euroa erabiltzen duten herrien batezbesteko hazkunde negatiboa % 1,5ekoa izan daiteke, hala ere, urteko bigarren seihilekoan susperraldi bat egon daitekeela ere estane dute.
Bestalde, Standard & Poor's agentziak Euroguneko bederatzi herrialdeen zorraren kalifikazioa jaisteko hartu duen erabakia "sekulako kolpea da" Europako Banku Zentralarentzat. Eraginak Italiari "bereziki" eragingo diola uste du, herrialdearen birfinantziazio beharrak direla eta, Ewald Nowotny EBZren gobernuko kide eta Austriako Banku Zentralaren gobernatzaileak esan duenez.
"Arazo gehien izan ditzazkeen herrialdea" Italia izango den ala ez galdetuta, "neurri batean bai", esan du Nowotnyk. "Urte honetan zehar Italiak birfinantziazio kopuru handia beharko du, baita bertako bankuek ere. "Egoera arruntetan egin daiteke, baina horrelako egoera zailetan arazo bat izan daiteke, eta agentziaren kolpe itzel honen alderdirik zailena Italiaren degradazioa izan daiteke", adierazi du.
S&Pren erabakia "espero zitekeela" esan du Frantziak
François Fillon Frantziako lehen ministroak esan duenez, Standars & Poor's kalifikazio agentziaren erabakia "espero zitekeen" eta ez da "ez dramatizatu, ezta gutxietsi behar ere".
"Agentziek ez dute gure politika ezta gure agenda zehaztuko", esan du. Hala ere, Gobernutik "inoiz ez da krisiaren larritasuna ezkutatu", gaineratu du.
Frantzia eta Alemaniaren (AAA mantentzen du) arteko harremanen inguruan, "ez dago inongo arrazoirik harreman horiek aldatzeko", esan du Fillonek.
Kalifikazioak jaitsi ditu S&P agentziak
Standard & Poor's (S&P) kalifikazio agentziak Espainiaren zorraren maila jaitsi egin du ostiral honetan. Zehazki, bi maila egin du behera ('AA-'tik 'A'ra). Azken hiru urteotan hirugarren aldia da S&P agentziak Espainiaren kalifikazioa jaisten duena. Gobernuak esan du gogoan hartuko duela jaitsiera, eta ekonomiaren suspertzean tematuko direla. ''Iraganeko herentzia da, beste batzuk bezala'', esan dute Ekonomia Ministerioko iturriek.
Guztira, bederatzi herrialderen nota jaitsi du S&P agentziak, tartean Frantzia, Austria, Portugal eta Italiarena. Frantziak, Austriak, Maltak, Eslovakiak eta Esloveniak maila bat egin dute behera, eta Espainiak, Portugalek, Italiak eta Ziprek, berriz, bi.
Standard & Poors (S&P) agentziak iragarri duenez, eurogunearen ekonomiak 2012an atzera egiteko aukera % 40koa da.S&Pko bozeramaile batek telefonoz emandako prentsaurrekoan adierazitakoaren arabera, euroa erabiltzen duten herrien batezbesteko hazkunde negatiboa % 1,5ekoa izan daiteke, hala ere, urteko bigarren seihilekoan susperraldi bat egon daitekeela ere estane dute. Bestalde, Standard & Poor's agentziak Euroguneko bederatzi herrialdeen zorraren kalifikazioa jaisteko hartu duen erabakia "sekulako kolpea da" Europako Banku Zentralarentzat. Eraginak Italiari "bereziki" eragingo diola uste du, herrialdearen birfinantziazio beharrak direla eta, Ewald Nowotny EBZren gobernuko kide eta Austriako Banku Zentralaren gobernatzaileak esan duenez."Arazo gehien izan ditzazkeen herrialdea" Italia izango den ala ez galdetuta, "neurri batean bai", esan du Nowotnyk. "Urte honetan zehar Italiak birfinantziazio kopuru handia beharko du, baita bertako bankuek ere. "Egoera arruntetan egin daiteke, baina horrelako egoera zailetan arazo bat izan daiteke, eta agentziaren kolpe itzel honen alderdirik zailena Italiaren degradazioa izan daiteke", adierazi du.S&Pren erabakia "espero zitekeela" esan du Frantziak François Fillon Frantziako lehen ministroak esan duenez, Standars & Poor's kalifikazio agentziaren erabakia "espero zitekeen" eta ez da "ez dramatizatu, ezta gutxietsi behar ere". "Agentziek ez dute gure politika ezta gure agenda zehaztuko", esan du. Hala ere, Gobernutik "inoiz ez da krisiaren larritasuna ezkutatu", gaineratu du.Frantzia eta Alemaniaren (AAA mantentzen du) arteko harremanen inguruan, "ez dago inongo arrazoirik harreman horiek aldatzeko", esan du Fillonek.Kalifikazioak jaitsi ditu S&P agentziakStandard & Poor's (S&P) kalifikazio agentziak Espainiaren zorraren maila jaitsi egin du ostiral honetan. Zehazki, bi maila egin du behera ('AA-'tik 'A'ra). Azken hiru urteotan hirugarren aldia da S&P agentziak Espainiaren kalifikazioa jaisten duena. Gobernuak esan du gogoan hartuko duela jaitsiera, eta ekonomiaren suspertzean tematuko direla. ''Iraganeko herentzia da, beste batzuk bezala'', esan dute Ekonomia Ministerioko iturriek.Guztira, bederatzi herrialderen nota jaitsi du S&P agentziak, tartean Frantzia, Austria, Portugal eta Italiarena. Frantziak, Austriak, Maltak, Eslovakiak eta Esloveniak maila bat egin dute behera, eta Espainiak, Portugalek, Italiak eta Ziprek, berriz, bi.
Zure interesekoa izan daiteke
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.
Albiste izango dira: Saretzen mugikortasunari buruzko azterlana, Osakidetzako inoizko LEP handiena eta "Mitoaroa III"
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Nafarroak etxebizitza berrien stocka agortu zuen 2025eko amaierarako, eta Euskadik % 0,23ra murriztu zuen
Urte amaieran, 2.502 etxebizitza zeuden saldu gabe Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Espainiar Estatuan, berriz, saldu gabeko etxebizitza berrien stocka 452.670 etxebizitzakoa izan zen.
Zabalik dago Tubos Reunidos erosteko interesa agertzeko epea
Hartzekodunen konkurtsoa kudeatzen duen epaileak erosketa-prozesua aktibatu du eta konkurtso-administratzaileak prozesua bideratzeko jarritako arauak onartu ditu. Lehentasuna ematen dio talde osoa saltzeari.
Ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek greba egingo dute berriz
“Patronalaren pasibotasunaren aurrean”, maiatzaren 15ean egin zuten bezala, greba egingo dute Bilbao BBK Liveko zein Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako egun banatan.
Pirinioetako abeltzainek hartzak zaintzeko eskatu dute, horien kopurua abeltzaintza estentsiboarekin "bateragarria" izan dadin
Ezkaroze eta Aribe herrietan, etxeetatik gertu dauden eremuetan, bi hartz ikusi dituzte asteburuan. Hartza hain gertu izateak kezka zabaldu du inguruko abeltzainen artean, abere taldeetan zer ondorio izango dituen beldur.