EH Bildu
2025/04/04 - 18:46
Eredu sozial eta ekonomikoa modu integralean, sakon eta patxadaz aztertzeko deia egin du EH Bilduk
EH Bilduk eztabaida ekonomiko paraleloak "osotasunean" aztertzeko osoko bilkura monografikoa proposatu du Legebiltzarrean. Arroyok (LAB) esan du langileentzat garrantzitsu diren gaiak jarri direla agendan, baina ez du Jaurlaritzaren politika publikoetan formez haragoko aldaketa sakonik ikusten.
2025/04/04 - 14:13
Madrilen ere ohartu behar dira nazio aitortzarena egin beharreko zerbait dela, Aizpuruaren hitzetan
Katalunia eta Euskal Herria aintzakotzat hartu ezean, Madrilen Gobernu progresista bat egotea ezinezkoa dela iruditzen zaio EH Bilduren Kongresuko bozeramaileari.
2025/04/01 - 15:35
EH Bilduk Aberri Eguneko egitaraua aurkeztu du: manifestazioa, kontzertuak eta haur-jolasak
Manifestazioa Iruñeko Golem zinemetatik abiatuko da 12:00etan eta, ohi bezala, ekitaldi politiko batekin amaituko da. Ondoren, txaranga, haurrentzako jolasak eta antzerkia eta Izaki Gardenak, Belako eta Trikidantz taldeen kontzertuak izango dira.
2025/04/01 - 11:26
Otegi, estatus berriaz: ''Zuhurtzia bai, baina anbizio nazionala ere behar da''
Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari okorrak aitortu du autogobernua eguneratzeko bidean "aurrera" egin dela, eta azpimarratu "aukera-leihoa orain" dagoela, Pedro Sanchezen gobernu sozialistarekin.
2025/04/01 - 11:21
Estebanen "zuhurtziaz" gain, Otegik "anbizio nazionala" eskatu du estatus berriaren akordiorako
EH Bilduren idazkari orokorrak aitortu du autogobernua eguneratzeko bidean "aurrera" egin dela, eta azpimarratu "aukera-leihoa orain" dagoela, Sanchezen gobernuarekin. Otegiren ustez, EAEk ez ezik Nafarroak ere heldu behar dio eztabaida horri, Euskal Herria nazio bat dela abiapuntu hartuta.
2025/03/31 - 21:59
Otxandiano: ''Jauzi politiko berri bat, estatus politiko berri bat behar du herri honek''
EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramaileak erakundearen 45. urteurreneko ekitaldian adierazi du legegintzaldi hau dela jauzi hori ematen saiatzeko momentua.
2025/03/28 - 13:24
Tituluen homologazioari buruzko epaiak agerian utzi du burujabetza gehiagoren beharra, EH Bilduren arabera
Koalizio subiranistak "positibotzat" jo du Auzitegi Konstituzionalera jotzeko Eusko Jaurlaritzaren erabakia, eta herri gisa jokatzeko deia egin die euskal indar politikoei, "autogobernuaren aurkako eraso berri" honen aurrean.
2025/03/26 - 13:37
Aizpurua: ''Ez gatoz bat Europako etorkizuna karrera armamentistikoaren baitan datorrela dioten ahotsekin''
EH Bilduren bozeramaileak adierazi duenez, euskal herritarren eta europarren interesak eta beharrak ez datoz bat "agintariek bultzatu eta babestu nahi duten interes eta behar partikularrekin".
2025/03/25 - 21:01
Arnaldo Otegi Carles Puigdemontekin bildu da, Waterloon
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari orokorrarekin bildu da Waterloon (Belgika). "Testuinguru geopolitiko berria" eta "Europar Batasunak bere gain hartu behar duen autonomia estrategikoa" izan dituzte hizpide.
2025/03/25 - 13:03
Berrarmatzeak gizarte gastuan murrizketa ''ikaragarria'' ekarriko duela ohartarazi du EH Bilduk
Pernando Barrena koalizio subiranistaren europarlamentariak nabarmendu duenez, Europako Batzordearen 'ReArm Europe' plana ez da irtenbidea. Are gehiago, "epe labur eta ertainean arazo larriak eragingo dizkigu gure bizi kalitatean eta zerbitzu publikoetan".
2025/03/22 - 12:51
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko neurri gehiago iragarri ditu EH Bilduk
EH Bildu III. Konferentzia Munizipalista egiten ari da Azpeitian. Etxebizitza, zaintza, trantsizio ekosoziala eta gobernantza eredua aztertzen ari dira bertan. EH Bilduren berbetan, aitzindariak izan dira etxebizitzaren arazoari konponbideak ematen, eta neurri gehiago iragarri dituzte.
2025/03/21 - 18:45
Arriolak (Kutxabank) uste du euskara "oztopoa" dela atzerriko talentua erakartzeko
EH Bilduk eta Kontseiluak errefusatu egin dituzte Arriolaren adierazpenak eta zuzenketa eskatu dute. Euskadiko PP, bestalde, "pozik" agertu da Kutxabankeko presidentea PPk esaten duen hori bera esatera "ausartu" delako.
2025/03/21 - 12:24
Industriaren Defentsarako Taldean kide gehiagok parte hartzeko eskatu dio Otxandianok lehendakariari
Legebiltzarreko kontrol saioan Industriaren Defentsarako Taldea izan dute hizpide. Pello Otxandianok (EH Bildu) talde horretan kide gehiagok parte hartzeko eskatu dio lehendakariari.
2025/03/20 - 18:55
Euskadiko PPk adingabe migratzaileen inguruan egindako diskurtso "arrazista" kritikatu dute alderdiek
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Sumarrek Javier de Andresen hitzak deitoratu dituzte. Horren esanetan "oso arrazista eta supremazista da pentsatzea adingabe atzerritarrak hobeto babestuta egongo direla Europan euren herrialdeetan euren familiekin baino" eta haur horiek aberriratzearen alde egin du.
2025/03/20 - 11:43
EH Bilduk adin txikiko migratzaileen banaketarako akordioa babestuko du
Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari orkorrak uste du migrazio arloko eskumen guztiek euskal erakundeen esku egon beharko luketela, Katalunian egiten den bezala.
2025/03/19 - 15:40
EH Bildu CCOO sindikatuarekin bildu da, eragile ekonomiko eta sindikalekin bilera-sorta egiten ari da eta
Industriaren egoera izan dute hizpide nagusiki. Bilera ostean, Otxandianok esan du gai horri dagokionez sintonia politiko ona izan dutela. EH Bildu berriro ere politika industrial proaktiboaren alde agertu da, eta Jaurlaritzak osatutako foroa hankamotz dagoela salatu du, sindikatuak falta direlako.
2025/03/19 - 11:54
Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute 'Vitoria Solar 1' proiektua dela eta
Eusko Jaurlaritzak eta Solariak sustatutako parke fotovoltaikoa ezin izan dutelako geldiarazi eman dute dimisioa Txetxu Zengotitabengoa, Laura Sancho eta Javier Ruiz de Arkaute zinegotziek. Horien esanetan, udalek "eskuak lotuta" dituzte errentagarritasuna bilatzen duten enpresen aurrean.
2025/03/18 - 17:00
EH Bilduk III. Konferentzia Munizipalista egingo du larunbatean, Azpeitian
Egun berean, EH Baik ere bere konferentzia egingo du, Angelun. Ezker independentistako udal hautetsiek, besteak beste, etxebizitzaren arazoan oinarrituko dituzte larunbateko eztabaidak.
2025/03/17 - 18:17
EH Bilduk eta Confebaskek industria-politikari eta gutxieneko soldatari buruzko iritziak partekatu dituzte
EAErako gutxieneko soldata propioaren eztabaidari dagokionez, koalizioak patronalari eskatu dio sindikatuekin "eseri eta negoziatzeko". Akordiorako aukerak ikusten ditu EH Bilduk gai horretan.
2025/03/17 - 16:07
Gasteizek "Aste Santu inguruan" eskatuko du "hiri osoa" gune tentsionatu izendatzea
Borga Rodriguez Hirigintza eta Etxebizitza zinegotziak azaldu du "alokairu eskuragarria sustatzea" dela helburua. Oposizioak leporatu dio 2024an eskatzea hitzeman zuela.