Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk III. Konferentzia Munizipalista egingo du larunbatean, Azpeitian

Egun berean, EH Baik ere bere konferentzia egingo du, Angelun. Ezker independentistako udal hautetsiek, besteak beste, etxebizitzaren arazoan oinarrituko dituzte larunbateko eztabaidak.
Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea, konferentziaren berri ematen. Argazkia: EH Bildu
Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea, konferentziaren berri ematen. Argazkia: EH Bildu

EH Bilduk III. Konferentzia Munizipalista deitu du datorren larunbaterako, martxoaren 22rako, Azpeitian (Gipuzkoa). Horretan, ehunka alkate, zinegotzi eta tokiko kargu publiko bilduko dira, hainbat arlorekin lotuta udal mailan garatzen ari diren politika publikoak eztabaidatzeko eta koordinatzeko.

Ezker subiranistek adierazi dutenez, udalerrietan beste modu batean gobernatzea posible dela frogatzen ari dira: "Elkarlanezkoagoa, parte-hartzaileagoa, herritarrei entzuten diena eta, batez ere, politika publikoen erdigunean pertsonen ongizatea eta duintasuna jartzen dituena". Egindako bideaz harro daudela nabarmendu dute, eta horretan sakontzeko konpromisoa hartuko dute berriro ere larunbateko konferentzian.

Aurtengo hitzorduak, halaber, berezitasun bat izango du: EH Bairekin koordinatuta arituko dira. Izan ere, egun berean, Ipar Euskal Herriko ezkerreko independentismoaren hautetsiek konferentzia propioa egingo dute, Angelun. "Beraz, Euskal Herriko 7 herrialdeetako tokiko kargu publikoak, aldi berean, udal eta toki mailan garatu beharreko politika publikoak eztabaidatzen ariko dira", nabarmendu dute.

Etxebizitza, ardatz nagusietako bat

Konferentzian eztabaidatuko dituzten gai nagusien artean, etxebizitzak hartuko du leku garrantzitsu bat. Izan ere, EH Bilduren arabera, etxebizitza da euskal herritarren eta instituzioen kezka nagusietako bat, eta horri aurre egiteko lan egiteko prest daudela nabarmendu dute. "EH Bilduko alkateok buru-belarri jarri gara honetan lanean, eta gure aldetik dena jartzen ari gara Etxebizitza Legeak ematen dizkigun tresna berriak erabiltzeko eta gure herritarren ongizateari, bizi-kalitateari eta bizi-proiektuei zuzenean eragiten dien problematikari irtenbideak bilatzen hasteko".

Adibide gisa jarri dute Errenteriako kasua, alokairuen prezioa mugatzeko asmoz tentsionatutako eremu izendatu den lehen euskal udalerria. EH Bilduk iragarri duenez, datozen asteetan Zumaia eta Galdakao ere bide beretik joango dira. Nafarroan, hainbat udalerri tentsionatutako eremu izendatzeko ekimenak sustatu dituzte, eta Azpeitian hutsik dauden etxebizitzei kanona ezartzeko politika berritzailea abiatu dute.

Hala ere, EH Bilduk kritikatu du beste erakunde batzuek oraindik ez dituztela ardura batzuk bete, hala nola tentsionatutako eremu deklaratu ondoren alokairuen prezioen indizea zehaztea. "Frustrantea da, guk gure etxeko lanak egin ostean, beste erakunde batzuek eurenak egin gabe dituztela ikustea", deitoratu dute.

Zailtasunak gorabehera, EH Bilduren udal ordezkariek etxebizitzaren arazoari konponbideak bilatzeko konpromisoa berretsi dute. "Euskal herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea bermatzeko gure konpromisoa erabatekoa da", azpimarratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X