Bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arnaldo Otegi Carles Puigdemontekin bildu da, Waterloon

otegi puigdemont iturri: efe/eh bildu
18:00 - 20:00
Arnaldo Otegi Carles Puigdemontekin bildu da, Waterloon
Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari orokorrarekin bildu da Waterloon (Belgika). "Testuinguru geopolitiko berria" eta "Europar Batasunak bere gain hartu behar duen autonomia estrategikoa" izan dituzte hizpide.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Geroa Baik akordioa bultzatu nahi du sozialistekin, itunpeko ikastetxeetako ikasgelak ixtea saihestu eta hezkuntza sistema soseguz berrantolatzeko

Unai Hualde, Geroa Bairen Nafarroako Parlamentuko Presidenteak aitortu du tentsio handia sortu duela PSNren eta Geroa Bairen artean, Hezkuntza kontseilariak ikasgelak ixteari buruz egindako iragarpenak, batez ere ikastolak ahulduko dituelako. Geroa Baik ikasgelarik ez ixteko eta hezkuntza sistema soseguz berrantolatzeko denbora eskatu dio alderdi sozialistari. Bihar bozkatuko dute Foru Gobernuan UPNk itunpeko ikastetxeak blindatzeko aurkeztu duen lege proposamena, eta, hori bozkatu beharrik ez izateko, biharko bozketaren aurretik gobernuko taldeen artean akordioa lortzea nahi du Hualdek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X