Elektrizitatea
2025/04/28 - 16:35
Portugal ere argindarrik gabe geratu da
Itzalaldiaren jatorria argitu gabe dago, eta zerbitzua oraindik ez dute berrezarri. Horren ondorioz, herritarrak kalera atera dira egoeraren berri izateko.
2025/04/28 - 16:09
Trenak geldituta eta eragozpenak garraio zerbitzu guztietan, itzalaldiaren ondorioz
Itzalaldiaren ondorioz, argindarrik gabe geratu dira Estatu osoko metro eta tren geltoki guztietan. Bidaiariak trenetatik atera eta igogailuetan harrapatuta geratutakoak erreskatatu dituzte (Bilboko Intermodal geltokiko irudiak).
2025/04/28 - 15:42
Argindarrik gabe geratu da Euskal Herri ia osoa
Eragozpenak izaten ari dira bereziki trafikoan, garraio zerbitzuetan eta ospitaleetan. Espainian, Frantzian eta Portugalen ere izan du eragina itzalaldiak. Iberdrolak "black-out" izena jarri dio gertatutakoari (bideoan, Donostiako irudiak).
2025/04/28 - 15:28
Petronorrek azaldu duenez, unitate guztiak gelditzeak eragin ditu ke-zutabeak
Petronorrek jakitera eman duenez, itzalaldiaren ondorioz, unitate guztiak amatatzea erabaki dute eta, horren ondorioz, "ke beltza atera da findegiko hiru zuzietatik".
2025/04/11 - 11:20
Urte arteko KPIa % 2,8raino apaldu da EAEn eta % 1,9raino Nafarroan, martxoan
Espainiako Estatuan, urtebeteko inflazioa zazpi hamarren murriztu da, % 2,3raino, argindarraren eta erregaien merkatzeak eraginda.
2025/03/20 - 09:57
Iberdrolako presidenteak ohartarazi du Espainiako zentral nuklearrak itxiz gero, energia garestitu egingo dela
Espainian zabalik dauden zazpi zentral nuklearrak itxiz gero energiaren prezioa % 25 eta % 30 artean igoko dela uste du Ignacio Sanchez Galanek.
2025/03/19 - 22:33
400 kilometroko autonomia bost minutuan kargatzeko aukera ematen du BYDk aurkeztutako plataforma berriak
Txinako ibilgailu ekoizlearen "super e-platform" berriak 1.000 volteko gehieneko karga potentzia du, eta segundoko bi kilometroko autonomia kargatzeko aukera ematen du. Munduko karga abiadurarik azkarrena lortu du.
2025/03/16 - 10:34
Kubatar gehienek argindarrik gabe jarraitzen dute itzalaldiaren bigarren egunean
Azken sei hilabeteetan izandako laugarren itzalaldi nazionala da, sistema osoa ezegonkortu baita Habanako azpiestazio batean izandako matxura batengatik. Agintarien arabera, ospitaleetan, elikagaiak ekoizteko zentroetan eta funtsezko leku gehienetan hornidura berrezarri dute jada.
2025/03/14 - 10:04
KPIaren urtebeteko tasa % 3,3raino apaldu da EAEn eta % 3an mantendu da Nafarroan, otsailean
Espainiako Estatuan urtebeteko inflazioak koska bat gora egin du, % 3raino, argindarraren garestitzeak eraginda.
2025/03/10 - 15:17
Goi-tentsioko dorreak dituzten instalazioak ondo seinaleztatuta egotea funtsezkoa da, adituen arabera
Oihane Abarrategi EHUko Ingeniaritza irakaslearen hitzetan, instalazio elektriko horietan ezinbestekoak dira hiltzeko arriskuaz ohartarazteko kartelak, eta gomendagarria inor igotzea ekiditeko panelak.
2025/03/10 - 14:55
Goi-tentsioko dorrearen lursailaren jabeari dagokio sarbidea mugatzea, Iberdrolaren esanetan
Argindar-konpainiak argitu duenez, lursaila jabego pribatukoa da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du dorreak araudia betetzen ote duen egiaztatzeko. Bi adingabe zauritu ziren, elektrokutatuta, goi-tentsioko dorre horretara igota.
2025/02/27 - 10:36
KPIa hamarren bat igo da otsailean, % 3raino, argindarra garestitu baita
Inflazioa bost hilabetez jarraian igo da, eta ekainetik izan duen baliorik altuenera iritsi da, orduan % 3,4an kokatu baitzen.
2025/02/27 - 10:28
Iberdrolak 5.612 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu 2024an, aurreko urtean baino % 17 gehiago
Energia konpainiak jakitera eman duenez, 17.000 milioiko inbertsioak (marka historikoa) eragin du irabazien gorakada.
2025/01/30 - 10:10
KPIa bi hamarren hazi da urtarrilean, % 3ra arte, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Bestalde, azpiko inflazioa bi hamarren jaitsi da urtarrilean, % 2,4raino.
2025/01/27 - 17:51
Maria Chivitek nabarmendu du Nafarroan saltzen diren ''bost ibilgailutik ia bat'' elektrifikatuak direla
Chivitek nabarmendu du "Nafarroan orain arte egin den inbertsiorik handiena" Volkswagenen lantegi berria dela. Adierazi du industria indartsua eta kalitatezko enplegua sortzeko bat datorrela Espainiako Gobernuak jasangarritasunaren eta elektrifikazioaren alde egindako apostuarekin.
2025/01/26 - 22:11
Haizeak enegarrenez utzi du Karrantza argindarrik gabe, eta bertakoen etsipena berpiztu du
Gogaituta daude bizilagunak, haizeak jotzen duenero argirik, telefonorik eta Internetik gabe geratzen direlako. Bizitokiei ez ezik, itzalaldiek eraikin publiko eta negozioei ere eragiten diete, ezin funtzionatu gelditzeraino. Alkateak dozenaka aldiz ageri dio kexa konpainiari. Egoera jasanezina da.
2025/01/15 - 10:01
KPIk gora egin du 2024an, eta urtebeteko tasa % 3,6an gelditu da EAEn, eta % 2,7an, Nafarroan
Erregaien garestitzeak eta kulturako prezioek eragin dute, hein handi batean, inflazioaren gorakada. Azpiko inflazioa, berriz, % 2,6an kokatu da, bi hamarren gora eginda.
2025/01/01 - 09:42
Prezioak 2025ean: hipotekak jaitsiko dira, baina elikagaiek, energiak eta telekomunikazioek gora egingo dute
Urtea hastearekin batera, zerbitzu eta produktu guztien tarifak eguneratuko dira. Elektrizitatea eta gas naturala dira gehien igoko direnak, eta hipotekak dira jaitsiko diren bakarrak. Pentsioak % 2,8 altuagoak izango dira, baina gutxieneko soldatak izoztuta hasiko du urtea.
2024/11/28 - 10:01
KPIa sei hamarren hazi da azaroan, % 2,4ra arte, erregaiak eta argindarra garestitzeak eraginda
Bestalde, azpiko inflazioa hamarren bat jaitsi da azaroan, % 2,4raino. Iazko abendutik aurtengo azarora arteko KPIaren arabera eguneratuko dira pentsioak 2025an, eta hortaz kotizaziopeko pentsioak % 2,8 igoko dira.
2024/11/24 - 13:18
Lapurdiko hegoaldea argindarrik gabe geratu da hainbat orduz haizearen ondorioz
Enedis argindar enpresak jakinarazi duenez, haizeak eragindako "gertakari bat" izan da, eta, ondorioz, argindarrik geratu dira hamaika udalerri: Donibane Lohizune, Azkaine, Ziburu, Hendaia, Urruña eta Biriatu, besteak beste. Ordu batzuk behar izan dituzte zerbitzua lehengoratzeko.