KPIaren urtebeteko tasa % 3,3raino apaldu da EAEn eta % 3an mantendu da Nafarroan, otsailean
Prezioek gora egiten jarraitzen dute Hego Euskal Herrian, modu apalagoan bada ere. Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urtebeteko tasa % 3,3raino apaldu da otsailean Euskal Autonomia Erkidegoan, eta % 3an mantendu da Nafarroan, argindarraren prezioak eraginda.
Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera, urtebeteko tasak bi hamarren egin du behera EAEn, % 3,5etik % 3,3ra, eta Nafarroan ez da aldaketarik izan.
Urtarriletik otsailera, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) lau hamarren igo da bai EAEn eta baita Nafarroan ere.
Urtea hasi zenetik, prezioak % 0,5 garestitu dira EAEn, eta % 0,2 Nafarroan.
Gipuzkoak izan du urtebeteko inflaziorik handiena otsailean (% 3,7), Arabaren (% 3,2) eta Bizkaiaren aurretik (% 3,1). Urtarriletik otsailera, prezioak % 0,3 garestitu dira Gipuzkoan, eta % 0,5 Araban eta Bizkaian.
Elikagaiak eta edariak batez beste % 3,2 garestitu dira otsailean EAEn, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (urtarrilean baino hiru hamarren gehiago). Halaber, Nafarroan elikagaiak iaz hilabete berean baino % 2,2 garestiagoak dira (bi hamarren garestiagoak urtarriletik).
Espainiako Estatuan, urtebeteko tasa % 3an gelditu da, urtarriletik hamarren bat gora eginda.
Bestalde, azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) bi hamarren jaitsi da otsailean, % 2,2raino.
Zure interesekoa izan daiteke
Anthropic Burtsara aterako da gaur eta historiako burtsaratze handiena izango da: 85.670 milioi eurotik gora
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatuko dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan