KPIk gora egin du 2024an, eta urtebeteko tasa % 3,6an gelditu da EAEn, eta % 2,7an, Nafarroan
Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urtebeteko tasa % 3,6ra igo da abenduan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakitera eman duenez. Bestalde, Nafarroan % 2,7an kokatu da inflazio tasa 2024an.
Autonomia erkidegoen artean, EAEk du urtebeteko tasarik altuena eta Nafarroa, berriz, batez bestekoaren (% 2,8) azpitik kokatu da.
Azarotik abendura, berriz, prezioak % 0,6 hazi dira EAEn eta % 0,5 Nafarroan.
Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldeen artean Araban izan da urtebeteko inflaziorik txikiena abenduan (% 3,1), Bizkaian (% 3,6) eta Gipuzkoan (% 3,7) baino txikiagoa.
Etxebizitza, edari alkoholikoak eta tabakoa, aisialdia eta kultura, eta ostalaritza (jatetxeak eta hotelak) garestitu dira gehien urtebetean EAEn: % 8,3, % 7, 4,4 eta % 3,8, hurrenez hurren. Nafarroan ere etxebizitza eta edari alokoholikoak eta tabakoa garestitu dira gehien, % 6,7 eta % 5,2, hurrenez hurren.
Elikagaien prezioak ere gora egiten jarraitzen du. Elikagaiak % 3,6 garestitu dira batez beste urtebetean EAEn, eta % 2 Nafarroan. Azarotik abendura, berriz, prezioak lau hamarren garestitu dira EAEn eta lau hamarren merkatu dira Nafarroan.
Espainiako Estatuan prezioak bost hamarren garestitu dira azken hilabetean (azarotik abendura) eta urtebeteko tasa % 2,8an gelditu da. Elikagaiak batez beste % 1,8 garestitu dira urtebetean, azaroan baino hamarren bat gehiago.
Bestalde, azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) % 2,6an kokatu da, bi hamarren gora eginda.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestituko dira litroko bihartik aurrera, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.