Eliza Katolikoa
2025/05/09 - 00:14
Leon XIV.a aita santua txalo artean atera da Kapera Sixtinotik
Konklabean parte hartu duten kardinalek txalo artean agurtu dute Leon XIV.a aita santua. Minutu batzuk geroago, Vatikanoko San Pedro basilikako balkoian aurkeztu zuten.
2025/05/08 - 23:45
''Robert gizon xume, hurbil eta maitagarria da''
Jesus Alvarez, Bilboko agustindarren komunitateko priorea, "pozik eta harrituta" agertu da Robert Francis Prevosten aukeraketarekin. "Frantzisko aita santuaren legatuarekin jarraituko du", gaineratu du Alvarezek.
2025/05/08 - 23:10
Leon XIV.a munduaren aurrean aurkeztu da aita santu jantziaren osagai guztiekin, Frantziskok egin ez bezala
Aita santu berria San Petriko balkoian agertu da abitu luzearekin, elizatorrarekin, muzetarekin eta urrezko estolarekin, baita kordoiarekin eta gurutzearekin ere, Benedikto XVI.arena gogorarazten zuen irudia. Frantziskok, ordea, zuriz jantzita eta soilik gurutzearekin ateratzea erabaki zuen.
2025/05/08 - 23:04
Carlos Olabarri: ''Leon XIV.aren izen aukeraketak asko esaten digu aita santu honi buruz''
Salamancako Unibertsitateko Zuzenbide Kanonigoko irakaslaren ustez, Leon XIV.a aita santu berriak Frantzisko aita santuak egindakoari "jarraipena emango dio".
2025/05/08 - 22:22
Leon XIV.a, historiako lehen aita santu estatubatuarra
Adeitsua, moderatua, erreserbatua, Robert Francis Prevost Martinez kardinal estatubatuarra Frantzisko aita santuaren apustu handienetako bat izan zen. Mundu osoko apezpikuen eta Latinoamerikarako batzordearen arduradun izendatu zuen Bergogliok.
2025/05/08 - 21:40
Leon XIV.a aita santua Vatikanoko balkoira atera da eta fededunak agurtu ditu
Robert Francis Prevost Martinez kardinal estatubatuarra izendatu dute 276 aita santu. Eliza Katolikoaren historian aita santu bihurtu den lehen estatubatuarra eta agustindarra da.
2025/05/08 - 21:31
“Habemus Papam”: Horrela iragarri dute Leon XIV. aita santuaren izendapena
Dominique Mamberti kardinal protodiakonoa izan da Robert Francis Prevost Martínez kardinalaren izendapenaren berri eman duena San Petri basilikako balkoitik.
2025/05/08 - 21:16
Robert Francis Prevost, Leon XIV.a, Frantzisko Eliza Katolikoaren buruzagitzan ordezkatuko duen aita santua
Konklabearen laugarren bozketan eta bigarren egunean aukeratu dute kardinalek Eliza Katolikoaren 267. aita santua, Robert Francis Prevost estatubatuarra. Dominique François Joseph Mamberti kardinalak iragarri du izena.
2025/05/08 - 20:20
Fumata zuria: aita santu berria aukeratu dute
Vatikanoko Sixtina Kaperako konklabean parte hartu duten 133 kardinalek aita santu berri bat aukeratu dute, eta fumata zuriarekin iragarri dute.
2025/05/08 - 20:08
Fumata zuria Vatikanoan: Habemus Papam
Konklabearen laugarren bozketan eta bigarren egunean aukeratu dute kardinalek aita santua. Dominique François Joseph Mamberti kardinalak iragarriko du nor den.
2025/05/08 - 19:27
Ke arrosa batek eskatu du emakumeek Elizan presentzia zabalagoa izan dezatela
Kardinalak hurrengo aita santua aukeratzeko bilduta dauden bitartean, Women's Ordination Conference erakundeak ke arrosa zabaldu du Erroman, protesta sinboliko gisa, emakumeak Eliza Katolikoaren erabakietan baztertu ez ditzatela aldarrikatzeko.
2025/05/08 - 13:24
Zer gertatuko da fumata zuria dagoenean?
Aita santuaren aukeraketak erritual bat du: ez bakarrik aurreko prozesuan, baita aukeratu eta hurrengo pausoetan ere.
2025/05/08 - 11:58
Konklabeak bigarren eguna du; aukeraketa azkarra izango den jakiteko gako da
Frantzisko eta Benedikto XVI.a bigarren egunean hautatu zituzten. Oraingoan, kardinal gehiago dago, eta konklabea pluralagoa da; baliteke, beraz, erabakiak luze jotzea. 10:30-11:00etatik egon liteke fumata, eta bat etorri ezean, arratsaldeko bozketen zain egon beharko ginateke.
2025/05/08 - 09:44
Albiste izango dira: Hezkuntzako negoziazio mahaia, Manchester - Athletic eta konklabearen bigarren eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/08 - 07:00
Zergatik aldatzen dute izena aita santuek?
Frantziskoren ondorengoaren bila ari da Vatikanoa, eta nor hautatuko duten bai, baina gakoa izango da ere aita santu berriak hartuko duen izena. Izan ere, bere agintaldirako asmoen lehen adierazpen gisa erabili ohi da.
2025/05/07 - 23:13
Fumata beltza: aita santua aukeratzeko lehen bozketan ez da akordiorik izan
Gaur arratsaldean hasi den konklabearen lehen bozketa tximiniari fumata beltza dariola amaitu da. Horrek esan nahi du kardinalen artean ez dela egon bi hereneko gehiengorik Frantziskoren ondorengoa aukeratzeko.
2025/05/07 - 23:01
Aurreikusitakoa bete egin da eta lehenengo fumata beltza izan da
Ke beltza 21:00etan hasi da ateratzen Kapera Sistinoko tximiniatik, konklabea formalki hasi eta hiru ordu pasatxora. Milaka pertsona bildu dira konklabearen lehen egunean Done Petri plazaren inguruan. Ikusmina handia izan da, nahiz eta ke beltza izango zela aurreikusi.
2025/05/07 - 20:21
''Extra omnes'': kardinalak Kapera Sistinoan giltzapetu egin dira
Kardinalek zina egin eta gero, hautesle ez diren gainerako pertsonek alde egin behar izan dute Kapera Sistinotik, eta, horrela, hasi egin da konklabea.
2025/05/07 - 19:13
Prozesioa eta kardinalen zina: Konklabea hasi aurreko uneak
Behin Kapera Sistinoaren barruan, kardinal hautesleek banan-banan egin dute zina.
2025/05/07 - 18:33
Kapera Sistinoaren ateak itxi dituzte, eta hasi da Frantzisko aita santuaren ordezkoa aukeratzeko konklabea
Lehen fumata arratsaldean ikusiko da, eta oso litekeena da beltza izatea. Aita santu berria kardinalen bi herenen gehiengo kualifikatuz baino ez da aukeratuko, hau da, 89 boto beharko ditu hautatua izateko.