Leon XIV.aren pontifikatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leon XIV.ak gorrotoaren eta "baztertzen eta esplotatzen" duen sistemaren kontra batzera deitu du Eliza

Mundu osoko eta beste erlijio batzuetako 150 ordezkaritza baino gehiagoren eta Done Petri plaza bete duten 200.000 fededunen aurrean, "gatazkaz eta indarkeriaz betetako munduari Elizak eskua ematea" eskatu du bere aitasantutzari hasiera eman dion mezaren homilian.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Leon XIV.ak hunkituta jaso ditu Arrantzalearen eraztuna eta palioa, aita santuaren boterearen sinboloak

"Bakea nagusi izango den mundu berri bat eraikitzeko" deia eginez hasi du Leon XIV.a aita santuak bere aitasantutza, eta Elizari zuzendu dio eskaera hori, mundu modernoaren gorrotoaren aurka eta pobreak "baztertu" eta Lurra "esplotatzen" duen eredu ekonomikoaren aurka Eliza batzeko beharra azpimarratu baitu. 

Aita santu berria maiatzaren 8an aukeratu zuten Frantzisko aita santuaren oinordeko, konklabean, eta hunkituta hartu ditu aita santuaren boterearen sinbolo diren palioa eta Arrantzalearen eraztuna.

Mundu osoko eta beste erlijio batzuetako 150 ordezkaritza baino gehiagoren eta Done Petri plaza bete duten 200.000 fededunen aurrean, "gatazkaz eta indarkeriaz betetako munduari Elizak eskua ematea" eskatu du bere aitasantutzari hasiera eman dion mezaren homilian.

Representantes internacionales. EFE. Representantes internacionales. EFE.

"Senideok! Hauxe nahiko nuke izatea gure desio gorena: Eliza batu bat, batasunaren eta elkartasunaren ikur, mundu berradiskidetu baterako hartzigarri bihurtuko dena", esan du.

"Gaur egun, oraindik desadostasun gehiegi ikusten ditugu, gorrotoak, indarkeriak, aurreiritziek eta desberdin denari beldurrak eragindako zauri gehiegi, bai eta Lurraren baliabideak esplotatzen dituen eta zaurgarrienak baztertzen dituen paradigma ekonomikoak eragindakoak ere", deitoratu du. 

Gaineratu duenez, Elizak eta kristau komunitateak, "masa horren erdian, batasunaren, elkartasunaren eta senidetasunaren hartzigarri izan nahi du". 

Batasun hori, ordea, Elizan bertan hasi behar dela azpimarratu du, zatiketak gaindituz eta beste erlijioei eta kristautasunaren aldaera guztiei eskua luzatuz, "elkartasunaren eta senidetasunaren gotorleku" izan dadin. 

Plaza San Pedro. EFE. Plaza San Pedro. EFE.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X