Eliza Katolikoa
2025/04/25 - 11:38
Erroma gotortuta dute Frantzisko aita santuaren hiletaren bezperan
Frankotiratzaileak, Eurofighter ehiza-hegazkinak, droneen kontrako sistema sofistikatua, eta hegaldirik gabeko eremu zabala. Horiek, besteak beste, segurtasuna bermatzeko prestatu dituzten neurrietako batzuk. Trumpentzat bakarrik babestutako eremu bat ezarri du Italiak.
2025/04/24 - 22:00
90.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute Frantzisko aita santuaren hil kapera
Bart 13.000 fededun izan dira pontifizeari azken agurra ematen. Jendetza dela eta, ia gau guztian egon da zabalik beilatokia. Eliztarrek lau orduz itxaron behar izan dute zerraldoa segundo batzuez ikusteko.
2025/04/24 - 21:29
Honelakoa izango da Frantzisko aita santuaren hileta
Frantzisko aita santuak aldaketa batzuk egin zituen hilkutxaren eta beste xehetasun txiki batzuen inguruan, baina hileta-elizkizunak protokolo diplomatiko eta liturgiko zorrotza izaten jarraituko du. 200.000 fededun eta 170 ordezkaritza baino gehiago larunbatean Vatikanoan izatea espero da.
2025/04/24 - 10:10
Sor Genevieve, Frantzisko aita santua agurtzeko protokoloa hautsi duen moja
Motxila berdea bizkarrean eta protokoloa apurtuta, sarbide mugatuko eremu batean jarri da. Han isilik egon da, Elizako goi-kargudunak Aita Santuaren hilkutxaren aurretik pasatzen ziren bitartean.
2025/04/23 - 19:35
Horrelakoa da Frantzisko aita santua lurperatuko duten basilika
Frantzisko aita santua izango da azken mendean Vatikanotik kanpo lurperatuko den lehen aita santua. Bere hilobia Andre Maria Nagusiaren basilikan kokatuko da. Tenpluak hiriko babeslearen irudia gordetzen du, eta erromatarrek asko gurtzen dute.
2025/04/23 - 14:54
20.000 fededun baino gehiago igaro dira aita santuaren hilkutxaren aurretik bere lehen egunean basilikan
Beilatokia San Petriren basilikan paratu dute, eta ostiraleko 19:00ak arte egongo da zabalik. Hileta elizkizuna, berriz, larunbatean izango da, eta munduko dozenaka buruzagik iragarri dute Erromara bertaratuko direla.
2025/04/23 - 09:42
Albiste izango dira: Aita santuaren hil kapera, PAOK - Bilbao Basket eta Ordiziako Artzain Eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/22 - 23:30
Frantzisko aita santuarekin Vatikanoan egin zuen bilera ekarri du gogora Amets Arzallusek
2023ko urtarrilean hartu zituen Amets Arzallus eta Ibrahima Balde Vatikanoan aita santuak, Miñan liburuaren harira. 2022an irakurri zuenetik, sarritan gomendatzen zuen liburua Bergoliok; izan ere, migratzaileek bizi duten sufrikarioa oso ongi azaltzen duela esan ohi zuen.
2025/04/22 - 21:42
Aita santu nafarra? Francisco Javier Bustillo kiniela batzuetan sartu da
Francisco Javier Bustillo, egungo Korsikako gotzaina, Arre herrian jaio zen, Ezkabarten. Eliza-ibilbide azkarra izan du, oso ezaguna egin da bere idazkiengatik eta Frantziskoren gertukoa izateagatik. Bergogliok berak izendatu zuen kardinal duela bi urte.
2025/04/22 - 19:34
Matteo Maria Zuppi: ETAren armagabetzearen lekuko eta hurrengo aita santua izateko hautagaia
Boloniako artzapezpiku eta Italiako Gotzainen Batzarraren presidenteak bitartekari eta egiaztatzaile gisa hartu du parte mundu osoko gatazka ugaritan.
2025/04/22 - 18:29
Francesco Grana, Vatikanoko kontuetan aditua: ''Aita santua italiarra izango delako nago; gaztea, ez, ordea''
Frantzisko aita santuak 108 kardinal izendatu bazituen ere, ezustekoak egon daitezkeela uste du Francesco Grana Vatikanoko kontuetan adituak. "Denek dute buruan beren etorkizuna, beren besaulkia, beren botere esparru txikia sendotzea", adierazi du Granak.
2025/04/22 - 13:51
Noiz izango dira Frantzisko aita santuaren hileta elizkizunak? Noiz abiatuko dute konklabea?
Frantzisko aita santuaren heriotzaren ondoko data nagusiak bildu ditugu. Pontifizearen hilkutxa asteazkenetik ostiralera egongo da San Petriren basilikan, fededunek azken agurra eman diezaioten. Ondoren, larunbatean, egingo dute hileta.
2025/04/22 - 12:26
Aita santuaren hileta larunbatean egingo dute, San Petri plazan
Hala erabaki du kardinalen kongregazioak. Biltzar horri dagokio, halaber, aita santu berria aukeratzeko konklabearen data jartzea (maiatzaren 6tik aurrera izango da, nolanahi ere). Bestalde, bihar bertan eramango dute hilkutxa San Petriren basilikara, fededunek azken agurra eman diezaioten.
2025/04/22 - 11:46
Vatikanoak Frantzisko aita santuaren lehen irudiak zabaldu ditu, hilkutxan
Vatikanoak zabaldutako irudietan, aita santua ikus daiteke belus gorriz apaindutako egurrezko hilkutxa batean, eskuetan arrosarioa daramala.
2025/04/22 - 11:20
Frantzisko aita santuaren azken eguna: bilera Vancerekin eta fededunen artetik paseoa, 'papamobil' eta guzti
Aita Santuak agerraldi nabarmen gutxiago egin ditu aurtengo Aste Santuan, baina, herenegun, Berpizkunde Igandean, San Petri plazan agertu zen 'Urbi et Orbi' bedeinkapen tradizionalerako, eta, ondoren, milaka fededun zain zituen plaza zeharkatu zuen 'papamobilean'.
2025/04/22 - 09:59
Albiste izango dira: Aita santuaren heriotza, nolakoa izango da konklabea? eta Zeuk Esan telefonoaren txostena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/22 - 08:24
Aita santuaren hilkutxa bihar eramango dute San Petriren basilikara
Erroman hasi dira prestaketak Frantzisko aita santua agurtzeko. Vatikanoaren arauen arabera, ostiraletik iganderako tartean egin beharko da hileta, eta data zehatza kardinalen kongregazioak ezarri behar du. Hari dagokio, halaber, aita santu berria aukeratzeko konklabearen data jartzea ere.
2025/04/21 - 23:50
Frantzisko aita santua hil da, 88 urte zituela
Atzo eguerdian agertu zen azkeneko aldiz jendaurrean. San Petri basilikako balkoira atera zen, 'Urbi et Orbi' bedeinkapena ematera. Goizaldean buruko iktus batek jo du eta horrek koma egoera eta bihotzeko eta zirkulazioko akats sendaezinak eragin dizkio.
2025/04/21 - 23:33
Nor izango da hurrengo aita santua? Hemen, hainbat hautagai
Kardinalek konklabearen data adostu beharko dute, "aulki hutsa" aldarrikatzen denetik 20. egun igaro baino lehen eta aukeratutako egunean, Kapera Sistinoan izango dira, aita santu nor izendatu eztabaidatzeko. 80 urtetik beherakoek soilik bozkatu ahalko dute, baita hautagai izan ere.
2025/04/21 - 22:16
Iktus baten ondorioz zendu da Frantzisko aita santua
Vatikanoak baieztatu egin du zerk eragin duen aita santua hiltzea.