Eliza Katolikoa

2025/03/03 - 15:52
Vatikanoak Opus Dei erakundetik kanporatu du pederastiagatik zigortutako Gaztelueta ikastetxeko irakaslea
Sententzia kanonikoan jasota geratu da Opus Deik ez zuela auzia argitzeko epaiketan "lagundu", baina, halere, ez da erakundearen kontrako neurririk hartu.
2025/03/03 - 14:23
Juan Cuatrecasas: ''Bide kanonikoak ez du ezertarako balio eta biktimak berbiktimizatzen ditu''
Vatikanoak Opus Dei erakundetik kanporatu du pederastiagatik zigortutako Gaztelueta ikastetxeko irakaslea. Sexu-abusuak jasan zituen biktimaren aitak epai kanonikoaren balorazioa egin du.
2025/03/02 - 21:55
Aita santua egonkor dago, sukarrik eta aireztapen mekanikorik gabe, 17. ospitaleratze egunean
Vatikanotik nabarmendu dutenez, aita santuak sukarrik gabe jarraitzen du eta burua argi du, baina "koadro kliniko konplexua duenez, pronostikoak erreserbatua izaten jarraitzen du".

2025/03/01 - 10:11
Aita santuak gau lasaia igaro du eta deskantsatzen ari da, beste krisi baten ostean
Astebetean izan duen bigarren krisi larria da, otsailaren 14an ospitaleratu ostean.
2025/02/28 - 23:50
Frantzisko aita santuaren osasunak "bat-batean" okerrera egin du bronkoespasmo baten ondorioz
Zehazki, aita santuak "okada bat arnastu" du, Vatikanoko iturrien arabera. Aita santuak oxigenoa jasotzen jarraitzen du maskara batekin, eta bere osasun egoera “konplexua” da.
2025/02/28 - 17:46
Iruñeko artzapezpikuak esan du "laster" hasiko direla Elizan sexu-abusuen biktimei kalte-ordaina ematen
Florencio Rosellok aitortza egiteko eta kalte-ordaina emateko prozesu bat iragarri du, hala eskatzen duten biktimei ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko. Elizak 23 abusu kasu zenbatu edo onartu ditu Nafarroan.
2025/02/26 - 21:03
Frantzisko aita santuaren osasunak "apur bat egin du hobera"
Gainera, asteartean egin zioten toraxeko probak agerian utzi du biriketako hantura bilakaera normala izaten ari dela. Hori bai, aita santuak oxigenoterapiarekin jarraitzen du.
2025/02/24 - 22:34
Frantzisko aita santuar osatu dadin otoitza egin dute Vatikanoan
Gaurtik aurrera, Erroman bizi diren kardinal guztiak San Petri plazan bilduko dira gauero, Frantzisko aita santuaren osasunaren alde Arrosarioa otoitz egiteko. Pietro Parolin kardinalak zuzendu du gaurko otoitza.
2025/02/23 - 20:48
Aita santuak egoera kritikoan jarraitzen du eta giltzurrun arazoak izaten hasi da
Aita santuak eskerrak eman dizkie Erromako Gemelli erietxeko osasun-langileei, eta "konfiantza" du jarri dioten tratamenduan. Arnas krisi berririk izan ez duen arren, odol-analisi batzuek giltzurrun arazoak izaten hasi dela erakutsi dute, igande arratsaldean zabaldutako oharraren arabera.
2025/02/22 - 21:20
Frantzisko aita santua egoera kritikoan dago, arnas krisi bat izan ostean
"Aita santuak larri jarraitzen du, eta ez dago arriskutik kanpo. Goizean arnas krisi asmatiko bat izan du, eta oxigenoa jarri behar izan diote", dio Vatikanoak zabaldutako oharrak.
2025/02/19 - 21:43
Frantzisko aita santuaren osasun egoera "apur bat hobeto" dago
"Odol-analisiek hobekuntza txiki bat erakusten dute, batez ere hantura-indizeetan", azaldu dute azken parte medikoan. Aita santuak Meloniren bisita jaso du arratsaldean, eta 20 minutu eman ditu Italiako agintariarekin.
2025/02/19 - 08:55
Albiste izango dira: Oiz mendiko hegazkin istripua, Emeki eskola eta Frantzisko aita santuaren osasun egoera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/18 - 21:03
Frantzisko aita santuak pneumonia bilaterala du, eta bere egoera klinikoa "konplexua" da oraindik
Aita santuari toraxeko proba bat egin diote, eta egiaztatu dute "terapia farmakologiko gehigarria behar duen" pneumonia bilaterala duela, Vatikanoak azaldu duenez.
2025/02/18 - 13:34
Aita santuak gutxienez igandera arte utzi du agenda bertan behera, bere ospitaleratzea dela eta
Joan den ostiraletik Erromako Gemelli erietxean dago ingresatuta Frantzisko aita santua, arnas aparatuko infekzio bat dela eta. Atzo jakinarazi zuten bere "koadro klinikoa konplexua" dela.
2025/02/17 - 22:27
Aita santuak "sukarrik gabe" jarraitzen du eta "egonkor" dago, Vatikanoaren arabera
Matteo Bruni Vatikanoaren bozeramaileak argitu duenez, aita santuak "koadro kliniko konplexua" du eta ospitalean jarraituko du hainbat egunez.
2025/02/16 - 22:48
Betharrameko biktima: ''Han gertatutakoa krimena izan zen. Beldur handia pasatzen genuen''
112 salaketa jarri dituzte ikasle ohiek, Betharram ikastetxe katolikoan sexu abusu eta eraso fisiko eta psikologikoak pairatzeagatik. Horietako bat elkarrizketatu du EITBk. Lapurtarra da, "Mikel" deituko diogu. Zazpi ikasturte egin zituen Betharramen.

2025/02/14 - 14:56
Aita santuak bertan behera utzi du agenda astelehenera arte, bronkitis baten ondorioz ospitaleratu baitute
Frantzisko aita santuak ez du parte hartuko larunbatean egitekoa zen audientzian, ezta igandeko artista eta kultura munduko ordezkarien Jubileuko mezan ere.
2025/01/11 - 23:19
Luis de Lezama euskal apaiz eta enpresaria hil da
Bere izena daraman ostalaritza talde garrantzitsuaren sortzailea "Euskal Herritar Unibertsal" izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 2017an.
2024/12/26 - 22:07
Gasteizko Jaiotza Monumentaleko bi irudiri eraso egin diete Florida parkean
Mutil baten eskulturari besoa kendu diote; besteak, kalte handiak izan ditu buruan. Figurarik zaharrenetakoak dira, 60ko hamarkadan egindakoak, eta, hortaz, adierazi dute oso zaila izango dela lehengo itxura ematea.
2024/12/16 - 18:25
Donostiako Elizbarrutiak ''Arduratuz'' programa jarri du martxan, sexu-abusuak saihesteko
Eliz barruko eragile guztientzako derrigorrezko prestakuntza programa da, besteak beste, apaizentzat, katekistentzat eta Kristau Eskolako irakasleentzat. Adin txikikoak eta pertsona kalteberak sexu-abusuen aurrean babestea da helburua.