Vatikanoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aita santuak "zertxobait" egin du hobera ospitalean 23 egun daramatzanean

Otsailaren 14an ospitaleratu zuten aldebiko pneumonia batek jota. Azken egunotan ez du sukarrik izan, eta bere arnas-sistemak hobera egin du.
Frantzisko aita santua
Frantzisko aita santua. Artxiboko argazkia: EFE

Frantzisko aita santua ongi erantzuten ari da, eta Erromako Gemelli ospitalean 23 egun daramatzanean, "pixkanaka" hobera egiten ari da, Vatikanoak gaur arratsaldean jakinarazi duenez.

"Egonkor dago, eta, ondorioz, terapiari behar bezala erantzuten ari zaio. Hortaz, bere osasun egoera zertxobait hobetu da", medikuen azken partearen arabera.

88 urte ditu, eta otsailaren 14an ospitaleratu zuten, aldebiko pneumoniak osasun arazoak eragin zizkiolako.

Hasierako egunetan egoera oso larrian egon bazen ere, azken egunotan ez du sukarrik izan, eta bere arnas-sistemak hobera egin du.

Gainera, odol-analisiak eta hemograma "egonkor" ditu. 

Sendagileek, baina, ez dute zehaztu hobekuntza txiki horrek zenbaterainoko garrantzia duen, datozen egunetako bilakaera ikusi arte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X