Eliza Katolikoa

2025/02/14 - 14:56
Aita santuak bertan behera utzi du agenda astelehenera arte, bronkitis baten ondorioz ospitaleratu baitute
Frantzisko aita santuak ez du parte hartuko larunbatean egitekoa zen audientzian, ezta igandeko artista eta kultura munduko ordezkarien Jubileuko mezan ere.
2025/01/11 - 23:19
Luis de Lezama euskal apaiz eta enpresaria hil da
Bere izena daraman ostalaritza talde garrantzitsuaren sortzailea "Euskal Herritar Unibertsal" izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 2017an.
2024/12/26 - 22:07
Gasteizko Jaiotza Monumentaleko bi irudiri eraso egin diete Florida parkean
Mutil baten eskulturari besoa kendu diote; besteak, kalte handiak izan ditu buruan. Figurarik zaharrenetakoak dira, 60ko hamarkadan egindakoak, eta, hortaz, adierazi dute oso zaila izango dela lehengo itxura ematea.
2024/12/16 - 18:25
Donostiako Elizbarrutiak ''Arduratuz'' programa jarri du martxan, sexu-abusuak saihesteko
Eliz barruko eragile guztientzako derrigorrezko prestakuntza programa da, besteak beste, apaizentzat, katekistentzat eta Kristau Eskolako irakasleentzat. Adin txikikoak eta pertsona kalteberak sexu-abusuen aurrean babestea da helburua.
2024/12/07 - 21:50
Ireki dute, ofizialki, Notre Dameko katedral berritua
Mundu osoko dozenaka agintari izan dira irekiera ekitaldian. Urtean 12 milioi bisitari erakartzen zituen erre aurretik. Parisko lekurik bisitatuena zen, Eiffel dorrearen aurretik.
2024/12/07 - 12:43
Notre Damek gaur irekiko ditu berriro ateak
Berriro irekitzeko ekitaldiak larunbatean hasiko dira, profil ofizialeko zeremonia batekin. Igandean lehen mezak emango dituzte katedralean. Mundu osoko agintariak izango dira Parisen.
2024/11/22 - 19:27
Polemika Apezpikutzak Gasteizko tenpluetan 'Sacamantecas' pelikularen eszenak filmatzea eragotzi duelako
Maider Etxebarria alkateak esan duenez, "guztiz tamalgarria da" Gotzaindegiak filmaketa baimendu ez izana. Elizbarrutiko bikario nagusiak, Carlos Garcia Llatak, berriz, "filmaketari betoa jarri izana erabat gezurtatu du".
2024/11/18 - 13:16
Abade gasteiztar baten abestia, Espainiako Estatuko kanta erlijioso onenen artean
Jose Javier Ruiz de Egilaz abadeak eta Gasteizko San Viator ikastetxeko iraskasleak "Me sé sostenida por Dios" izenburuko kanta sortu du. Aguraingo moja gazte baten hil aurreko testigantza jasotzen du, eta Spera Sarietan boto gehien lortu dituen abestien artean dago.
2024/11/12 - 22:08
Canterburyko artzapezpikuak dimisioa eman du, adingabeen kontrako abusuen kasu baten kudeaketagatik
John Smyth abokatuak ehun haur eta gazteren aurka egindako abusu kasu baten inguruan egindako kudeaketagatik presionatuta eman du dimisioa Justin Welby artzapezpikuak.
2024/11/10 - 11:40
Atxilotu dute Valentziako monasterio batean fraideei eraso zien gizona
"Jainkoaren izenean" jipoitu zituen erasotzaileak elizgizonak, eta bat oso larri utzi zuen. Beste hiru erlijioso ere zauritu zituen.
2024/11/10 - 00:17
Fraide bat oso larri, Gileteko Espiritu Santuaren monasterioaren aurkako eraso baten ondoren (Valentzia)
"Jainkoaren izenean" jipoitu ditu erasotzaileak elizgizonak. Beste hiru erlijioso ere zauritu ditu, eta traumatismoak eta ubeldurak egin dizkie.
2024/11/08 - 17:47
Miñaogutxiko elizan horma-pintura ''paregabeak'' berreskuratu dituzte
Miñaogutxiko Done Bikendi Martiriaren elizako gangetako hezetasun irazteen ondorioz, kareztadura askatu zen, eta, horri esker, marrazki geometrikodun horma-pintura gorriak aurkitu zituzten.
2024/10/21 - 19:50
Isabel Mellén Artearen historialariak eliza erromanikoetako sexu-irudikapenei buruz dugun ideia deseraiki du
'El sexo en el románico' liburuan azaltzen duenez, nobleziarennagusitasuna eta boterea erakusten dute irudiek.
2024/09/28 - 15:54
Urbiako baselizak 36.000 pezetako aurrekontua izan zuen, eta bost hilabetean egin zuten
1924ko irailaren 28an inauguratu zen Urbiako baseliza, "artzainen katedrala", Aizkorriko mendi magaletan. Frantziskotarren eskutik etorri zen, hainbat herritarrek eta enpresarik emandako diruari esker. Mende batean pasadizo ugari izan dira, eta ezagunena gogorarazi dugu.
2024/09/28 - 15:13
Opuseko lau erlijioso auzipetu ditu Argentinak, emakumeen salerosketagatik eta adingabeen lan-esplotazioagatik
44 emakumek sinatutako salaketaren arabera, ikasteko aukera izango zutela aginduta, gezurren bitartez eraman zituzten 12 eta 16 urte bitarteko neskatoak, eta ordaindu gabe eta inolako lan eskubiderik gabe etxeko lanak egitera behartu Opuseko gizonezkoentzat.
2024/09/27 - 15:45
Aita santua: "Elizak barkamena eskatu behar du adingabeei egindako abusuengatik; gure umiliazioa da"
Belgikan bisita ofizialean da Eliza katolikoaren burua. Bisitaren lehen egunean adierazi duenez, erakundeak "gaitz" honekin bukatu behar du, eta "irmo ari gara aurre egiten", azpimarratu du.
2024/09/16 - 22:35
Icetak Beloradoko moja klaratarrak auzitara eraman ditu, monasteriotik ateratzeko asmoz
Horrela, Mario Iceta Burgosko artzapezpikuak salaketa aurkeztu du Briviescako epaitegian, Eliza Katolikoak mojak eskumikatu eta kanporatu zituenetik ia hiru hilabete pasata.
2024/09/02 - 15:08
Polemika Cascanten, apaiz batek musulmanen aurkako sermoia eman baitu
Herriko jaietako meza nagusian, alderdi politikoetako ordezkarien aurrean, erakundeek bertakoei baino erraztasun gehiago ematen dizkietela adierazi zuen Jesus Planillok, eta penatuta agertu zen mezatara jende gutxi joaten delako.
2024/09/02 - 14:58
Polemika Cascanten, apaiz batek musulmanen aurkako egindako sermoiagatik
Herriko jaietako meza nagusian, alderdi politikoetako ordezkarien aurrean, erakundeek bertakoei baino erraztasun gehiago ematen dizkietela adierazi zuen Jesus Planillok, eta penatuta agertu zen mezatara jende gutxi joaten delako (Irudiak: Navarra Televisión).
2024/08/16 - 14:34
Bilboko gotzainaren adierazpenak ''transfoboak'' eta ''arriskutsuak'' direla salatu du Iratxe Uriartek
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidente den Iratxe Uriarteren arabera, adierazpen horiek arriskutsuak dira Europa mailan ultraeskuinak daukan zamagatik eta trans pertsonak Elizatik kanpo uzten dituelako.