Emakumeen Nazioarteko Eguna
2022/03/08 - 22:39
M8ko manifestazioa, Iruñean
Mobilizazio jendetsua egin dute Iruñeko erdigunean, Antoniutti parketik abiatuta, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eskatzeko.
2022/03/08 - 22:20
M8ko manifestazioa, Bilbon
Milaka pertsonak manifestazioa egin dute Bilbon, Jesusen Bihotzetik Udaletxeraino, gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna aldarrikatzeko.
2022/03/08 - 21:54
M8ko manifestazioa, Gasteizen
Milaka emakume atera dira San Anton plazatik Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazaraino, errespetua, erantzunkidetasuna eta guztion ahalegin handiagoa aldaketa soziala bizkortzeko.
2022/03/08 - 21:18
M8ko manifestazioa, Donostian
Milaka emakume atera dira gaur arratsaldean Donostiako kaleetara gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna gainditu gabeko gaia dela aldarrikatzeko.
2022/03/08 - 15:43
EITB Mediako profesionalek ere bat egin dute M8ko mobilizazioekin
Komunikabide gisa, emakumeek bizi duten egoera ikusaratzteko konpromisoa berretsi dute etxe honetako profesionalek eta kazetaritza feminista aldarrikatu dute.
2022/03/08 - 15:40
"Senarra libre utzi zutenean, semeak esan zidan: 'Ama, ez zenidan esan babestuko gintuztela?'"
Duela ia urtebete senarrak hil nahi izan zuen emakume baten testigantza gogorra da hau. Kartzelan sartu zuten senar ohia, baina ostiralean behin-behinean aske utzi zuten. Beldurrez, emakumeak etxea utzi behar izan du.
2022/03/08 - 15:32
Erakundeek bat egin dute Martxoaren 8ko aldarrikapenekin
Erakunde guztiek, hiriburuetako udalek eta Jaurlaritzak presente egon nahi izan dute martxoaren 8 honetan. Gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeok konpromisoa azaldu du Jaurlaritzak.
2022/03/08 - 14:34
Ukrainako gerra, emakumeen begietatik
Leire Lasa eta Ane Irazabal (ETB) eta Maider Martin (Radio Euskadi) lankideak bertatik bertara ari dira jarraitzen gatazkak herritarrengan utzitako lorratza. Bideoan jaso dizkigute euren bizipenak.
2022/03/08 - 14:05
Leire Lasa: ''Azken hamarkadetako exodo handienaren protagonistak emakumeak eta haurrak dira''
Polonia eta Ukraina arteko mugan egon den bitartean, Leire Lasa kazetaria txundituta geratu da gerratik ihesi doazen emakume ukrainarren adorearekin eta indarrarekin.
2022/03/08 - 13:42
Ane Irazabal: ''Gizonen kasuan ausardia dena, emakumeen kasuan burugabekeria da''
Ane Irazabalen ustez, gero eta gehiago dira aurreiritziak apurtu eta gerrara joaten diren emakume kazetariak. Askotan, emakume kazetari horiek, historio "humanoagoak" kontatzen dituzte.
2022/03/08 - 13:35
Jaurlaritzak lanean jarraitzeko konpromiso irmoa adierazi du, "benetako berdintasuna lortzeko bidean"
"Berdintasunak legeak bezalako tresnak behar ditu, baina, baita gizarte osoaren borondatea eta ekarpena ere. Horregatik, berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baten aldeko Herri Ituna bultzatzen ari gara Jaurlaritzatik", esan du Artolazabalek.
2022/03/08 - 11:30
"Lege berriak berdintasunaren abiadura areagotzen" lagunduko duelakoan dago Emakunde
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak nabarmendu duenez, genero ikuspegia esparru guztietan txertatu behar da, "bikaintasunarekin, berrikuntzarekin" baitago lotuta.
2022/03/08 - 11:29
Izaskun Landaida: "Emakumeok izugarrizko presioa jasaten jarraitzen dugu gure gorputzaren inguruan"
Emakundeko zuzendariaren ustez, batez ere neska gazteek jasaten dute edertasun estandarra eta honek, euren osasunean ere sekulako eragina izan dezake.
2022/03/08 - 11:26
Artolazabal: "Dena antolatu nahian gabiltza Ukrainatik errefuxiatu uholdea heltzen denerako"
"Egunetik egunera aldatu egiten da handik iritsitako pertsona kopurua. Irunen, Oñatin, Tolosan eta Berrizen ostatu eman diegu horietako askori. Gainera, errefuxiatuak@euskadi.eus helbide elektronikoaren bidez hainbat euskal herritarrek beren etxeak eskaini dituzte", esan du.
2022/03/08 - 08:41
Feminismoa, mugaz gaindi, indarkeria matxistarik gabeko gizarte berdinzale baten alde
Zenbatezina da Emakumeen Nazioarteko Egunaren kariaz deitutako protesta kopurua. Aurten ere, genero-arrakalaren bukaera eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatuko dute feministek.
2022/03/08 - 07:15
Martxoaren 8rako Euskal Herrian deituta dauden manifestazio eta ekitaldiak, herriz herri
Hiriburuetan ez ezik, Euskal Herriko herri gehienetan izango dira ekitaldiak. Hona hemen Euskal Herriko mugimendu feministek antolatutako ekitaldi eta elkarretaratzeak, herriz herri.
2022/03/07 - 15:50
XXI. mendeko feminismoaren inguruko solasaldia, hiru emakume gazterekin
2018ko greba orokorra dute gogoan Maria, Jone eta Leirek, han erakutsi zuten indarragatik. Pandemiak mugimendua zertxobait ahuldu duela onartu dute, baina indarra berreskuratzeko unea iritsi dela esan digute.
2022/03/07 - 13:41
Emakume presoen egoera salatzeko bilkura egin du Sarek Iruñean
Sarek salatu duenez, "emakume presoak izateagatik urte luzeetan are bakartuago eta are urrunduago egon izan dira, sistema patriarkalaren adierazle garbienetakoa den kartzela sisteman zigor krudelago bat jasanez".
2022/03/06 - 19:14
Bi urteren ostean, Lilatoia Donostiara itzuli da
Donostiako Lilatoiaren 32. ekitaldia jokatu da igande honetan. 5.000 emakumek hartu dute parte, eta Aratz Rodriguez Bilbao izan da azkarrena
2022/03/06 - 17:08
Genero arrakala, kirolean are handiagoa
Martxoaren 8a izateko bi egun falta direnean, EITB Mediak kirol munduan dagoen berdintasun faltan jarri du begirada. Elgoibarko emakumezkoen futbol taldeko jokalarien lekukotzak jaso ditugu.