Jaurlaritzak lanean jarraitzeko konpromiso irmoa adierazi du, "benetako berdintasuna lortzeko bidean"
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Eusko Jaurlaritzak gaur onartu duen adierazpena irakurriz hasi du Gobernu bileraren osteko agerraldia Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek.
"Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna, aldarrikapenerako eguna da; izan ere, aurrerapausoak eman diren arren, mundu guztian irauten du gizon eta emakumeen arteko egiturazko berdintasun ezak. Honen adierazpenak dira soldata-arrakala, emakumeek botere-esparruetara eta erabakiguneetara iristeko dituzten zailtasunak, zaintza- eta etxeko lanen banaketa desorekatua edo emakumeen aurkako indarkeria", esan du.
Horregatik, adierazpenean jaso dutenez, beharrezkotzat jo dute, emakumeen eskubideak aldarrikatzen diren egun honetan, Eusko Jaurlaritzak bere konpromiso irmoa adieraztea, benetako berdintasuna lortzeko bidean lanean jarraitzeko.
"Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea lehentasuna da Gobernu eta herri honentzat. Horren erakusgarri da berriki onartu den Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna lortzeko eta Emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legea; izan ere, 2005ean Berdintasunerako Legea onartzeak gure berdintasun-politiketan eragin zuen inflexio-puntuaren ondoren, lege hori eraldaketarako tresna bihurtzea nahi dugu, eta berriz ere izan dadila aurrera egiteko aukera handi bat", erantsi du.
Hartara, Artolazabalen hitzetan, "aurrerantzean tresna eraginkorragoa eta garaietara egokitutakoa izango dugu hainbat alorretan aurrera egiteko: berdintasunaren zeharkakotasunean politika publikoetan, berdintasunerako egituren indartzean, emakumeen ahalduntzean, soldata-berdintasunean, zaintza-lanen banaketan, gizonen inplikazioan, hezkidetzan edo emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzaren alde".
"Berdintasunak legeak bezalako tresnak behar ditu, baina, baita gizarte osoaren borondatea eta ekarpena ere. Horregatik, Eusko Jaurlaritzatik, Emakunderen bitartez, berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baten aldeko Herri Ituna bultzatzen ari gara. Izan ere, berdintasunaren aldeko pausoak bizkortu behar ditugu, eta, horretarako, ezinbestekoa da gizarte osoaren inplikazioa. Badakigu euskal gizartea berdintasunarekin konprometituta dagoela eta hurrengo belaunaldientzako berdintasunean oinarritutako etorkizun bat nahi duela. Beraz, herritar guztiei dei egiten diegu konpromiso hori publikoki adierazi dezaten egunero, eta batez ere gaur, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean", bukatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gernikako gaztetxeko kideek Udalak bertan egin nahi duen liburutegiko obrak atzeratzeko eskatu dute, alternatiba ziur bat izan arte
Duela urtebete baino gehiago okupatu zuten Gazte Asanbladako kideek “hamar urte baino gehiagoz hutsik” egon den eraikina.
Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Iruñean, eta erasoa eragozten saiatu den pertsona bat jo du
Gainera, beste gizon bat atxilotu dute Nafarroako hiriburuan, bikotekide ohia kalean jo omen duelako.
Osasun Ministerioak eta erkidegoek Ceutara 25.000 txerto bidaltzea adostu dute
Ceutak hirukoitz birikoaren 15.000 dosi eta difteria, tetanos, barizela zein polioaren aurkako 10.000 jasoko ditu, uztailaren amaieran iritsitako adingabe migratzaileei txertoa jartzeko.
Nafarroako Gobernuak eta Petilla Aragoiko Udalak 150.000 eurotik gorako plana adostu dute, datozen suteen aurrean herria babesteko
Udako sute larriaren ostean, suebaki berriak, bigarren ur-putzu bat eta gazteentzako abeltzaintza-proiektu bat abiatzea adostu dute.
Biobizkaiak osasun-produktu pertsonalizatuak fabrikatuko ditu 3D inprimaketaren bidez
Lizentzia horri esker, Aurpegi-masailetako Kirurgia, Bihotz-hodietako Kirurgia, Traumatologia, Otorrinolaringologia eta Onkologia Erradioterapikorako produktuen bost familia fabrikatu ahalko dira.
Giro aparta Bilbon, lehiaketa gastronomikoan, bilbainadekin, eta publiko guztientzako hamarnaka jardueratan
Musika, antzerki eta dantza ikuskizunak tradizio jarduerekin uztartuko dira astelehen honetan, hala nola lehiaketa gastronomikoarekin, zezensuzkoarekin eta su artifizialekin. Gaur Athleticeko jokalarien harrera izango da eta Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioa egingo du.
Hondarribiko Alarde tradizionalak utzi egin du gatazkari konponbidea emateko elkarrizketa prozesua
Udalak kezka agertu du erabakiaren aurrean, baina gatazka sozialari konponbide partekatu eta iraunkorra bilatzeko lanean jarraituko duela berretsi du.
A8an Abanton Kantabriarako noranzkoan sortu diren auto-ilarak amaitu dira dagoeneko
Kantabriarako norantzan erreietako bat itxi behar izan dute lanak egin ahal izateko, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira inguru horretan, baina, behin lanak amaituta, konpondu dira ilarak ere.
Sute-arriskua "oso handia" edo "muturrekoa" da oraindik Nafarroako zati handi batean
Horregatik, sutea eragin dezakeen edozein jarduera saihestea eskatu dute. Urzainkin sutea itzaltzeko lanean ari dira, atzo egonkortzea lortu ondoren.
16 pertsona artatu dituzte igande honetan Euskadin, tenperatura altuen ondorioz
Bizkaian erregistratu ziren kasu gehien, 14; Gipuzkoan, berriz, 2; eta Araban ez zen inolako esku-hartzerik egin.