Emakunde
2024/10/08 - 21:56
Emakundek mutil gazteekin lan egingo du diskurtso matxista "sartzen" ari zaielako
Miren Elgarresta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak legegintzaldiko lehentasun gisa nabarmendu ditu gazteen artean eta eremu digitalean matxismoa prebenitzea eta emakumeen eskubideak defendatzea.
2024/09/20 - 12:38
Beldur Barik ekimenaren aurtengo lehiaketa, abian
Gaztetxoen artean indarkeria matxista prebenitzeko asmoz, 12-20 urtekoei horren aurkako jarrera erakusten duten bideoak bidaltzeko eskatu diete. Bideo onenek saria dute. Azaroaren 8ra arte dago lehiaketan parte hartzeko aukera. 'Beldur Barik' abestia ere gaur estreinatu dute.
2024/09/12 - 22:35
EAEko erakundeek Bilboko hilketa matxista gaitzetsi dute eta egiturazko arazoaren kontra jarduteko deia egin
Lehendakariak nabarmendu duenez, emakumeek ez dute euren burua arriskuan ikusi behar eta gizarteari dagokio hori lortzea. Indarkeria matxistaren aurkako erakundeen arteko III. akordioari jarraiki, bilkura egin dute eguerdian Bilbon.
2024/09/08 - 07:00
Lehen aldiz konpainia gisa desfilatu duen Jaizkibel babestu dute aurten ere erakundeek eta alderdiek
Alarde parekideak eta tradizionalak ordutegi ezberdinetan desfilatuko dute gaur, bi elkarteen artean "akordiorik ez delako lortu". Igor Enparan alkateak "erantzukizuna" eskatu du "jaiegun alai, lasai eta parte-hartzaileak" bermatzeko.
2024/09/05 - 14:35
Festetan sexu-erasoengatik jarritako salaketak igo egin direla eta, "erne" jarraitzeko eskatu du Emakundek
Gasteizko, Bilboko eta Donostiako jaietan izan diren sexu-erasoei buruzko datuak eman ditu gaur Emakumearen Euskal Erakundeak. Orotara, hiru hiriburuotan 19 salaketa jarri dira sexu-askatasunaren aurkako erasoekin lotuta.
2024/08/02 - 13:11
Elgarrestak azpimarratu du Emakunde Lehendakaritzan egoteak berdintasun-politikak ''indartzea'' ekarriko duela
Radio Euskadiko Boulevard saioan eskainitako elkarrizketan, Emakundeko zuzendariak esan du erakundeak 36 urteko ibilbidea duela, eta Eusko Jaurlaritzarentzat berdintasuna beti "lehentasunezko politika" izan dela erantsi du.
2024/07/15 - 18:18
Genero ikuspegiak emakumeen adikzio-jokabideen tratamenduan duen garrantzia azpimarratu du ikerketa batek
Horrekin batera, Deustuko Unibertsitateak aurkeztutako "Substantziadun eta portaerazko adikzioen ebaluazioa genero-ikuspegitik" deituriko ikerketak metodologia, esku hartzeak, tratamenduak eta emakumeentzako prebentzio programak sortzearen eta egokitzearen beharra ondorioztatu du.
2024/06/30 - 17:02
Alarde parekideak normaltasunez desfilatu du Irungo kaleetan
2.200 pertsona baino gehixeagok hartu dute parte, eta Irungo kaleetan barrena ibili ondoren San Juan plazara iritsi dira. Hainbat ordezkari politiko eta instituzional hurbildu dira Irunera, babesa ematera.
2024/06/27 - 19:47
Emakundek eta Eudelek jaietan sexu-erasoak saihesteko jardunbide egokiak partekatu dituzte udalekin
Jaiguneak inklusiboak eta indarkeriarik gabekoak izan daitezen lan egiteko konpromisoa hartu dute. Jaiak antolatzen hasten diren lehen unetik, emakumeentzako gune seguruak izan behar dutela nabarmendu dute.
2024/06/26 - 16:23
Emakundek eta EUDELek bilera egingo dute ostegun honetan, jaietan eraso sexistak prebenitzeko
Emakumearen Euskal Erakundeak eta Euskadiko Udalen Elkarteak indarkeria matxista nola prebenitu eta eraso bat gertatzen denean nola jokatu aztertuko dute aurten ere.
2024/06/24 - 10:42
Eusko Jaurlaritza berriaren egitura eta eginkizunak biltzen dituen dekretuaren berritasun nagusiak
Berrikuntzen artean, nabarmentzekoa da Europako Funtsen kudeaketa edo Gogora institutua kontseilari sozialisten esku geratuko direla. Bestalde, Emakunde Lehendakaritzaren egiturara itzuliko da.
2024/06/23 - 18:45
Lehendakaritzak kudeatuko ditu berdintasuna, Emakunde barne, eta talentua sustatzeko politikak
Sailburu berriak karguaz jabetzeko ekitaldia astearte honetan izango da, Ajuria Enean; ekitaldi horren ondoren, Jaurlaritza berriak bere lehenengo batzarra egingo du.
2024/03/17 - 22:22
Andina Pereira oroitu dute Mungian, bere erahilketaren 10. urteurrenean
Mungian, indarkeria matxistaren biktima bat gogoratu dute gaur. Andina Pereira omendu dute, duela 10 urte bikotekide ohiak hil zuen emakumea. Ekitaldi xumea egin dute herritarrek Matxin plazan, musika eta lore eskaintzarekin. Matxismoaren biktimak diren emakume guztiak ere gogoan hartu dituzte.
2024/03/08 - 21:17
Zaintza sistema publikoaren aldeko aldarriek kaleak bete dituzte M8ko manifestazioetan
"Zaintzarekin negoziorik ez!" oihua ozen entzun da euskal hiriburuetan Emakumeen Nazioarteko Eguneko martxetan.
2024/03/08 - 15:22
Euskal ikasleek manifestazioa egin dute borroka-feminismoak ez duela "amore ematen" aldarrikatzeko
Protestak eguerdian egin dira Arriaga plazatik (Bilbo), Boulebardetik (Donostia) eta Andre Maria Zuriaren plazatik (Gasteiz) abiatuta.
2024/03/08 - 08:54
Albiste izango dira: Emakumeen Nazioarteko Eguna, bilera baserritarrekin eta Nafarroako Parlamentuko protesta
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/08 - 06:00
Zaintza sistema publikoa eta emakumeen ahalduntzea ardatz hartuta dator martxoaren 8a
Aurrerapenak aurrerapen, M8a aldarrietarako eguna da gaur gaurkoz, ospakizunerako baino; gizon eta emakumeen berdintasun erreala, emakumeen aurkako indarkeriarik eza, zaintza-sistemaren hutsuneak konpontzea eta emakumeen ahalduntzea, egitate barik, helburu eta aldarri baitira 2024 honetan oraindik.
2024/03/03 - 12:33
Aurreko belaunaldietako emakumeak ''ahalduntze prozesuan funtsezkoak'' izan direla goraipatu du Emakundek
Miren Elgarresta zuzendariak esan du "Zuetaz harro" kanpainarekin "emakume zaharrak balore negatiboekin lotzen dituzten estereotipoak" apurtu nahi dituztela.
2024/03/02 - 14:48
Emakunde Lehendakaritzaren menpe jarriko duela berriro hitzeman du Anduezak
2024ko Bidegileak Saria banatzeko ekitaldian, Gasteizen, PSE-EEko lehendakariak azaldu duenez, "berdintasuna Gobernuaren azpiegituraren barruan egon behar da, zeharkako modu batean, politika feministak eta sozialistak garatu ahal izateko".
2024/02/23 - 12:13
''Zuetaz Harro” da martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren kanpainaren leloa
Kanpainaren protagonista lau emakume dira, eta bakoitzak aurreko belaunaldietan egindako ekarpena erakusten dute. Kanpainak txalotu egiten du ekarpen hori, haien eskubideak nabarmen mugatu dituztelako eta, hain zuzen ere, horregatik bihurtu direlako ahalduntzeko eragile.