Eusko Jaurlaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehendakaritzak kudeatuko ditu berdintasuna, Emakunde barne, eta talentua sustatzeko politikak

Sailburu berriak karguaz jabetzeko ekitaldia astearte honetan izango da, Ajuria Enean; ekitaldi horren ondoren, Jaurlaritza berriak bere lehenengo batzarra egingo du.
Imano Pradales Irekia
Imanol Pradalesek dekretua sinatu duen eguna. Argazkia: Irekia

Lehendakari karguari zin egin eta hurrengo egunean Imanol Pradalesek Eusko Jaurlaritzako sailen eta Lehendakaritzaren egitekoak eta jardun-arloak zehazten dituen dekretua sinatu du.

Lehendakaritzak zabaldu duen ohar batean jasotzen denez, haren esku egungo da berdintasunaren aldeko politiken kudeaketa, baita Emakunderena ere. Era berean, haren jardun-arlokoak izango dira garapenerako lankidetza-politika, talentua sustatzea, atxikitzea eta erakartzea. Gainera, dekretuak Lehendakaritzari Euskadi kanpoan ordezkatzeko eta proiektatzeko egitekoa esleitzen dio; era berean, Europako gaietan gobernu-politika bideratzeaz, mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetzaz eta euskal gizataldeekin eta euskal etxeekin batera lan egiteaz ere arduratuko da.

Sailburu berriak karguaz jabetzeko ekitaldia astearte honetan izango da, Ajuria Enean; ekitaldi horren ondoren, Jaurlaritza berriak bere lehenengo batzarra egingo du.

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mertxe Aizpurua (EH Bildu): "Gehiengo abertzaleari erantzun behar dio Espainiako Gobernuak eta zintzilik dauden transferentzia guztiak eskuz aldatu"

EH Bilduk Diputatuen Kongresuan duen bozeramailearen arabera, "alderdi abertzaleek ados jarri beharko genuke" eskualdatzeko dauden eskumenak transferitzeko. Gogorarazi du horien artean Gizarte Segurantzaren kudeaketarena dagoela, eta azpimarratu du, zaila izan arren, euskal indar abertzaleek elkarrekin eskatu beharko lioketela Espainiako Gobernuari hartutako konpromisoa betetzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk Turkiako Gobernuari eskatu dio martxan jar dezala kurduen etorkizunaz hitz egiteko batzorde parlamentarioa

Turkian, PKKren armak entregatzeko ekitaldian izan ondoren, Igor Zulaika EH Bilduko Nazioarteko Harremanetarako idazkariak adierazi duenez, batzorde hori abiatzea "pauso garrantzitsua litzateke gatazkari irtenbidea bilatzeko. Bertan izan da EH Bilduren ordezkaritza "mugimendu kurduari eta munduan bakearen alde lan egiten duten guztiei gure babesa adierazteko", eta Gobernuari eskatu dio mugimendu kurduaren urratsei erantzun eta aske utz dezala Abdullah Öcalan. 

Gehiago kargatu