Emmanuel Macron
2022/05/02 - 19:45
Mundu osoko agintari politikoak, kazetariak eta ekintzaileak, Pegasusen jomugan
2021ean publikatutako ikerketa baten arabera, munduko gobernu guztiek erabili dute Pegasus programa buruzagi politikoak, kazetariak edota giza eskubideen aldeko ekintzaileak zelatatzeko.
2022/04/30 - 17:10
Lehenbailehen ezkerreko koalizioa osatzeko eskatu die Frantzia Intsumisoak sozialistei
Batzar Nazionalerako ezkerreko fronte bat sortzeko negoziazioak bertan behera uztea erabaki zuen Alderdi Sozialistak ostiralean. Koalizioa sortzearen helburua da Emmanuel Macron presidente liberalari kontraboterea egitea.
2022/04/29 - 17:21
Alderdi Sozialistak negoziazioak "eten" ditu eta Mélenchoni "aniztasuna onartzeko" eskatu dio
Frantzia Intsumisoak (LFI) eta Alderdi Sozialistak gaur goizean bertan iragarri programa-akordio bat lortu dutela legegileei begira. Hala ere, PSk ez du ikusten LFIk bere aurkari eta bazkide potentzialen proposamenak onartzeko asmorik duenik.
2022/04/29 - 11:25
Frantzia Intsumisoak eta Alderdi Sozialistak programa akordioa lortu dute hauteskunde legegileei begira
Akordioak akordio, negoziatzen jarraituko dute. Izan ere, hainbat kontu dituzte oraindik adosteko, tartean, ekaineko hauteskunde legegileetara bakoitza bere aldetik ala koalizioan aurkeztuko diren.
2022/04/27 - 17:37
Frantzia Intsumisoak eta Alderdi Sozialistak negoziatzen jarraituko dute legegileei begira
Gaurko bileraren ostean, gainditu ezin diren oztoporik ez dutela aurkitu esan dute, beraz, negoziatzen jarraituko dute.
2022/04/27 - 13:28
Maitasuna
Frantziako hauteskundeetako emaitzak aztertu dituzten aditu eta hedabide askoren iritziz, Macroni botoa eman diotenek, hoberik ez zegoelako aukeratu dute, baina ez dute presidentea maite. Ez dugu politiko bat aukeratzen, ordea, ederra, alaia edo maitagarria delako.
2022/04/25 - 22:30
Gixune, Le Penen alde bozkatu duen Lapurdiko herri bakarra
Dena den, Ipar Euskal Herrian ere Macronek irabazi du, eta alde handiagoarekin gainera. Ia 250.000 herritar zeuden deituta hauteskundeetara eta %75ek hartu dute parte.
2022/04/25 - 17:01
Agintaldi berria zehazten hasi da Macron, legegintzarako hauteskundeak jomugatzat hartuta
Gehiengo legegilea lortzeko Batzar Nazionalerako hauteskundeak ekainaren 12an eta 19an egingo dira, eta horiek zehaztuko dute Gobernuak erreformak egiteko izango duen tartea. Gaur-gaurkoz gehiengoa Macronen alderdiak, MoDem zentristak eta Agir Ensemble taldeak osatzen dute.
2022/04/25 - 16:18
Asanblea Nazionalerako hauteskundeen emaitzek erabat baldintzatuko dute Macronen bigarren agintaldia
Beste bost urtez izango da Emmanuel Macron Eliseoko maizterra, baina bost urte horietan bere proiektua garatzeko ze aukera daukan ekaineko hauteskunde legegislatiboetako emaitzek esango dute. Garaipena ez dauka bermatuta.
2022/04/25 - 16:00
Inoiz baino zatituago dagoen herrialdea batzea du Macronek helburu
Macronek hauteskundeak irabazi ditu, baina boto asko galdu ditu azken hauteskundeetatik. Onartzen du botoa eman dioten askok ez dutela bere proiektua babesten, baizik eta ultraeskuina geldiarazteko eman diotela boza.
2022/04/25 - 12:58
Gonzalez Layak uste du frantziarrek "lezioa" eman dutela Macron hautatzean
Espainiako ministro ohiaren ustez, Frantziako presidenteari orain beren burua ordezkatuta ikusten ez duten hiritarrak "konbentzitzea" falta zaio. Bere ustez, Frantziak "Europa eta gure demokrazia liberalak babestea" aukeratu ditu nazionalismoaren eta populismoaren aurrean.
2022/04/25 - 11:44
Poza eta kezka agertu ditu Joseba Erremundeguyk, balore demokratikoek irabazi arren Le Penek gora egin duelako
Macronen bigarren agintaldiari begira, Baionako hautetsia eta Hirigune elkargoan Kanpo Gaietarako kontseilari denak espero du presidenteak umiltasunez jokatuko duela eta entzungo dituela Ipar Euskal Herritik egiten zaizkion eskaerak, besteak beste, euskarazko murgiltze eredua bermatzea.
2022/04/25 - 11:06
Emmanuel Macronen aurkako manifestarien aurka kargatu du Poliziak Parisen
Emmanuel Macron Frantziako presidentearen aurkako manifestarien eta poliziaren arteko istiluak izan dira bart Frantziako hainbat hiritan, Parisen barne.
2022/04/25 - 10:44
Emmanuel Macron Frantziako presidente hautatu dute berriro, Marine Le Peni gailenduta
Emmanuel Macronek aurreikuspenak bete eta hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian garaile izan da, baina 1969az geroztik abstentzio maila altuenarekin. Marine Le Peni esker, ultraeskuinak botoen % 40aren langa gainditu du lehen aldiz.
2022/04/25 - 10:34
Melenchon hasi da ezkerra mugitzen Parlamenturako hauteskundeei begira
Macronek irabazi ondoren, Mélenchon kexatu egin da, frantsesek ez dutelako ezkerreko hautagaiari botoa emateko aukerarik izan. Orain ezkerreko hautagaiak gogoratu duenez, aukera hori hurrengo Parlamenturako hauteskundeetan daukate, berak dioenez, "hirugarren itzulian".
2022/04/25 - 01:53
Nazioarteko agintari nagusiek txalotu egin dute Macronen garaipena
Frantziako hauteskundeetako emaitzak Europarentzat positiboak direla uste dute.
2022/04/25 - 01:37
Munduko lider nagusiak pozik agertu dira Macronen berrautaketarekin
Denak bat datoz Europar Batasun “indartsu” baterako positiboa izan dela hautagai liberalaren garaipena.
2022/04/25 - 01:09
Eta orain, zer? Macronen hurrengo agintaldiaren gakoak
Hauek dira Frantziako presidenteak bigarren agintaldian izango dituen erronka nagusiak.
2022/04/25 - 00:50
Macronek ultraeskuina garaitu du
Egungo presidenteak botoen % 58,55 jaso ditu, eta Marine Le Penek, % 41,45. Eskuin muturrak, hala ere, inoizko emaitzarik onenak lortu ditu.
2022/04/25 - 00:23
Le Penen alde "haserreagatik" bozkatu dutenei erantzunak ematea promestu du Macronek
Frantziako presidenteak ezkertiarrentzako mezuak ere izan ditu hauteskundeak irabazi eta gero, eta ekologia sustatuko duela nabarmendu du.