Emmanuel Macron
2023/07/11 - 20:05
NATOk kide bihurtzeko gonbita egingo dio Ukrainari, "baldintzak betetzen dituenean"
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak adierazi duenez, buruzagi aliatuek Ukrainaren bat egiteko prozesua sinplifikatzea adostu dute, atxikitzeko ekintza-plana (MAP) ezabatzea onartu baitute.
2023/07/02 - 16:34
Protestak Frantzian: alkate baten etxea erretzen saiatu dira Paris aldirietako herri batean
Polizia dispositibo zabalak lortu du Frantzian istiluak zerbait baretzea. Dena dela, 700 lagun inguru atxilotu ditu bart Poliziak.
2023/07/02 - 11:57
Bosgarren protesta-gauak 700 atxilotu baino gehiago utzi ditu Frantzian
Frantziako iparraldeko alkate batek pairatutako erasoa izan da bortitzena: sutan zegoen auto batek haren etxearen aurka talka egin du, etxebizitza barruan familia osoa zuela. Poliziak hildako Nahel gaztea atzo lurperatu zuten.
2023/07/01 - 16:55
Emergentzia egoera ezarri lezake Macronen Gobernuak Frantzian, istiluak baretzen ez badira
Laugarren gauez istilu larriak izan dira Frantziako hiri nagusienetan: mila atxilotu inguru izan dira. Poliziak hildako Nahel gaztea gaur hilobiratu dute familiaren intimitatean.
2023/06/30 - 18:02
Frantzian larrialdi-egoera ezartzea saihestu du Macronek, eta "ardura" eskatu die gazteen gurasoei
875 pertsona atxilotu zituzten ostegun gauean. Segurtasun neurriak indartuko dituztela iragarri du Frantziako presidenteak, eta jaiak ospatzen ari diren toki gatazkatsuetan bertan behera utziko dituzte aurreikusitako ekitaldi guztiak.
2023/06/30 - 10:55
Gutxienez 875 pertsona atxilotu dituzte Frantzian, Poliziak hildako gaztearen heriotza salatzeko protestetan
Bart izandako protestetan, 300 polizia zauritu dira. Horrez gain, kalteak eragin dituzte 492 eraikin publikotan, eta 2.000 auto kiskali dituzte.
2023/06/29 - 11:16
150 bat pertsona atxilotu dituzte Frantzian, Poliziak tiroz hildako gaztearen heriotza salatzeko protestetan
Paris inguruan bakarrik ez, Tolosa eta Lille hiriburuetako barrutietan ere izan dira protestak bart. Egoeraren aurrean, Emmanuel Macron presidenteak Barne Ministerioaren premiazko bilera deitu du gaur eguerdirako.
2023/06/06 - 16:42
7.800 manifestariren aldarria entzun da Baionan, erretretaren erreformaren aurkako hamalaugarren protestan
Parisen protestak beranduago hasi dituzte, 14:00ak jota. Zertxobait lehenago, CGT sindikatuko kideek 2024ko Olinpiar Jokoetako Batzorde Antolatzailearen egoitza blokeatu dute.
2023/06/06 - 10:01
Albiste izango dira: ‘Bai bakarrik da bai’ legea, greba Ipar Euskal Herrian eta sanferminetako eskailara
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/03 - 21:32
Frantziako Konstituzionalak atzera bota du berriro pentsioen erreformari buruzko erreferenduma
Proposamenak erreferendumera eraman nahi zuen Frantzian jubilatzeko gutxieneko adina 62 urtetik 64ra luzatzeko nahia.
2023/05/02 - 12:16
Maiatzaren Lehena, Frantzian: 406 polizia eta 61 manifestari, zaurituta
Gainera, 540 pertsona atxilotu dituzte. 300 manifestazio inguru egin zituzten atzo Frantzia osoan, Gobernuak bultzatutako erretreten erreformaren aurka protesta egiteko, besteak beste.
2023/04/30 - 20:24
Errusiak iragarri du lau auzo hartu dituela Bajmuten, eta Ukrainak esan du hornidura ibilbideak zutik dirauela
Bestalde, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak NATOren uztaileko goi bilerarako prestaketei heldu die gaur, Emmanuel Macron Frantziako presidentearekin telefonoz izandako elkarrizketa batean.
2023/04/30 - 11:03
Gutxienez 38 pertsona atxilotu dituzte Frantziako futbol Kopako finalean, Macronen kontrako protesten ostean
Erretiro adina 62 urtetik 64ra igotzea dakarren legearen kontra protesta egiteko, txartel gorri sinboliko bat erakutsi eta txistu jo diote Macroni.
2023/04/19 - 21:06
Manifestari talde batek txistu egin dio Macroni Alsazian, pentsioen erreforma onartu berria dela eta
Emmanuel Macron Frantziako presidenteari txistu egin diote asteazken honetan Selestaten, Behe Rhineko Alsaziako udalerri batean, pentsioen erreforma bertan behera uzteko eskatuz.
2023/04/17 - 22:36
Macronek esan du erreforma "beharrezkoa" zela eta "itun soziala" proposatu die sindikatuei eta enpresei
Frantziako presidenteak aitortu du gizarteak "justizia soziala" nahi duela, eta dei hori "entzuteko prest" dagoela nabarmendu du.
2023/04/15 - 15:22
Macronek Aldizkari Ofizialean argitaratu du jada pentsioen erreforma
Konstituzionalaren oniritzia jaso ostean, erretiro adina 64 urtera atzeratu du ofizialki Frantziako Gobernuak goizaldeko 04:00etan. Moduarekin oso haserre, protestan jarraituko dute sindikatuek. Macronek telebista bidezko mezua zabalduko du astelehen iluntzean.
2023/04/14 - 20:02
Frantziako Kontseilu Konstituzionalak erretiroa hartzeko legezko adina 64 urtera igotzea babestu du
Aldiz, Konstituzionalak legearen sei artikulu baliogabetu ditu, bereziki enpresa handietan 55 urtetik gorako langileen kontratazioa sustatzeari buruzkoak. Sindikatuek datorren asteartean Macronekin biltzeari uko egin diote, eta mobilizazio egun berri bat deitu dute maiatzaren 1erako.
2023/04/14 - 09:11
Frantziako Konstituzionalaren funtsezko erabakia: Macronen erreforma gatazkatsuari bultzada edo galga
Frantziako Konstituzio Kontseiluaren erabakiak ezin dira atzera bota, eta osorik edo zati batean baliozkotu edo atzera bota dezakete haren mende jartzen diren legeen edukia. Beraz, gaur hartuko duen erabakiak egoera erabat alda dezake.
2023/04/13 - 16:17
Jende gutxiago bildu da gaurkoan Ipar Euskal Herriko protestetan, "mugimenduak bizirik jarraitzen badu ere"
Frantziako Konstituzio Kontseiluak ostiralean emango du pentsioen erreformaren inguruko ebazpena, eta bezperan berriro kalera atera dira Baionan eta Parisen, besteak beste.
2023/04/13 - 16:01
Pentsioen erreformaren aurkako protestek Baiona hartu dute berriro
Frantziako Konstituzio Kontseiluak ostiralean emango du pentsioen erreformaren inguruko ebazpena gorabehera, sindikatuek ez dute baztertzen mobilizazioei eustea.