IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: ‘Bai bakarrik da bai’ legea, greba Ipar Euskal Herrian eta sanferminetako eskailara

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Ione Belarra eta Irene Montero Kongresuan
Ione Belarra eta Irene Montero Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 6, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- 'Bai bakarrik da bai' legea: Gorenak gaur hasiko du bilera, 'bai bakarrik da bai' legearekin zigor irmoak nola berrikusi zehazteko. Osoko bilkura monografikoak asteazkenera arte iraungo du ziurrenik. Gorenak zigorraren eta gertakarien arteko proportzionaltasunean oinarritutako bitarteko bide bat aztertuko du.

-Greba Ipar Euskal Herrian eta Frantzian: 250 manifestazio deitu dituzte gaurko frantziar Estatuan pentsioen erreformen kontra. Frantziako Barne ministroaren esanetan, "atzerritik ultraezkertiar ugari" heltzea espero dute, eta horiek herrialdean sartzen saihesteko hainbat debeku administratibo onartu dituzte. 11.000 agente arituko dira martxak zaintzen.

- Sanferminetako eskailara: Sanferminetako eskaileraren azken maila igo dute gaur iruindarrek. Hasi da atzerako kontaketa, eta hilabete eskas falta den honetan, Mikel Larunbe Destino Navarrako gida turistikoarekin izan gara. Zenbat ordaintzen da entzierroa ikusteko balkoi baten truke? Zeintzuk dira balkoi preziatuenak?

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X