Eneko Andueza
2024/02/10 - 16:06
Garraio publiko ''integratu, intermodal eta irisgarria'' defendatu du Eneko Anduezak
PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiaren arabera, "tarifen integrazioa eta intermodalitatea sustatuko dugu, euskal herritarrek garraio publikoaren erabilera intentsiboa egin dezaten".
2024/02/04 - 15:33
Anduezak esan du EAJren eta EH Bilduren aurrean alderdi sozialista dela berme bakarra
Eneko Andueza PSE-EEren lehendakarigaiak ohartarazi du EAJ eta EH Bildu independentziaren aldarrikapenaren bidera itzuliko direla eta bi alderdiek bat egingo dutela. Horien aurrean berme bakarra alderdi sozialista dela esan du.
2024/02/04 - 11:54
Zer boto transferentzia egon daiteke?
Azken EITB Focus inkestaren datuak aztertu ditu Silvan & Miraclek. Horren arabera, datozen hauteskundeetan parte hartzea hazi egingo da, nahiz eta hautesleen zati handi batek oraindik ez duen hauteskunde prozesuarekin bat egin.
2024/02/03 - 14:17
Anduezak Gizakidetza proiektua aurkeztu du, zaintza zerbitzu ''unibertsala, kalitatezkoa eta doakoa''
PSE-EEren lehendakarigaiak azaldu duenez, "gure eskuetan egon behar du gai honek, beste une historiko batzuetan hezkuntza, osasuna eta enplegua egon ziren bezala".
2024/02/02 - 08:13
Eneko Andueza eta Denis Itxaso izango dira PSE-EEren Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuak, hurrenez hurren
PSE-EEko lehendakarigaia izango da Bizkaiko zerrendaburua EAEko hauteskundeetan, eta Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria Gipuzkoan. Arabako zerrendaburua, berriz, Aroa Jilete izango da.
2024/02/02 - 06:55
Pradales, Otxandiano eta Gorrotxategi, ondoen baloratuenak
Lehendakaritzarako zazpi hautagaietatik hiruk gainditua lortu dute herritarren balorazioari dagokionez, EITB Focus inkestak jakitera emen duenez. Hala, EAJko, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko zerrendaburuek 5etik gorako nota jaso dute aipatu inkestan.
2024/02/02 - 06:55
Pradales eta Otxandiano, lehendakari izateko faboritoak, hamarren bakarreko aldearekin
Lehendakari izateko hautagai gogokoenari buruz galdetuta, EAJko eta EH Bilduko zerrendaburuen arteko lehia gogorra islatzen da EITB Focus inkestan. Horrela, Imanol Pradales (EAJ) eta Pello Otxandiano (EH Bildu) dira datozen lau urteetan lehendakari izateko faboritoak.
2024/02/01 - 12:43
EAEko hauteskundeetarako boto asmoa aztertuko du EITB Focusek, ostiral honetatik aurrera
Urtarrilean landutako EITB Focus inkesta berriak, EAEko hauteskundeei begira herritarren duten boto asmoa aztertuko du bihartik aurrera.
2024/01/30 - 11:32
"Edozein babes" "pozik" hartuko luke Anduezak, baina EH Bildu bere Gobernuan egotea onartu gabe
Hautagai sozialistak aukera gisa ikusten du "Chiviterekin gertatutakoa hemen ere errepikatzea". "Nafarroan posible izan bada, zergatik ez da izango Euskadin?", galdetu dio bere buruari. "Hori bai, argi daukat EAJ Gobernu barruan eta EH Bildu kanpoan egon beharko liratekeela", azpimarratu du.
2024/01/30 - 11:13
Anduezak ''pozik'' jasoko luke ''edozein babes'', baina ez luke onartuko EH Bildu bere Gobernuan egotea
Anduezak berretsi du EH Bilduren hautagaia ez dutela lehendakari egingo eta ez dutela koalizio abertzalearekin gobernu-akordiorik sinatuko. Hala ere, ez du baztertu Nafarroako formula bera errepikatzea.
2024/01/27 - 15:06
Eneko Andueza: ''Gure konpromisoa da Euskadi borroka klimatikoaren buruan egotea''
Horrela mintzatu da PSE-EEko idazkari nagusia, klima-larrialdiari buruz EAEko sozialistek larunbat honetan Donostian egindako solasaldian.
2024/01/21 - 13:36
Anduezak hauteskunde orokorretako emaitzak errepikatu nahiko lituzke EAEkoetan
PSE-EEren idazkari nagusiak esan du alderdia "indartuta" dagoela, proiektu "berrituarekin", baina "arazoei konponbidea emateko" helburuarekin.
2024/01/20 - 20:55
'Filoterrorista' deitzen dietenei aurre egiteko eskatu du Anduezak Carrascoren hilketa kontatu ostean
Lagunaren hilketaren lekukotza kontatu ostean, PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakarigaiak txalo zaparrada jaso du Coruñan, PSOEren Konbentzio Politikoan. "Inoiz ez utzi inori sozialistei buruz horrela hitz egiten. Gu duintasunaren adibide gara, askatasunaren defentsaren adibide", esan du.
2024/01/17 - 14:55
Andueza: ''Bi Gobernu eredu besterik ez dago, eta Otxandianok zein nahiago duen erantzun beharko du''
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak EH Bilduren hautagaiari erantzun dio, esanez, hauteskundeen ondoren "bi Gobernu eredu" besterik ez dagoela. "PSE-EAJ koalizioa, sozialisten lidergoarekin, ala EH Bildu-EAJ koalizioa Otxandianoren lidergoarekin. Horiek dira aukera bakarrak", esan du.
2024/01/13 - 18:03
PP ez dela Euskadiren eta Espainiaren alde ''ezer onik'' egiteko gai esan du Anduezak
Eneko Anduezak goraipatu egin du Espainiako Gobernuak inflazioari aurre egiteko emandako babes soziala, eta gaineratu du eskuinaren aldetik ez dagoela ezer itxaroterik. Gaineratu du batzuek politika sokatira lehia bezala planteatzen dutela, eta sozialisten kudeaketa defendatu du.
2024/01/11 - 10:45
Anduezak balioan jarri du Espainiako Gobernuak akordioak lortu eta hiru dekretuetako bi onartu izana
PSE-EEren idazkari nagusiaren esanetan, Sanchezen Gobernuak atzoko Kongresuko saioa 3-0 galtzen hasi bazuen ere, 2-1 irabazten bukatu zuen. Halaber, Junts eta Podemos alderdiei aurpegiratu die beraien interes partikularrak lehenestea herritarren interesen gainetik.
2024/01/11 - 10:08
Andueza ''pozik'' agertu da hiru dekretuetako bi aurrera atera direlako, baina Junts eta Podemos krikatu ditu
PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakarigaiak Junts eta Podemos alderdiei aurpegiratu die beraien interes partikularrak lehenestea herritarren interesen gainetik.
2023/12/29 - 14:29
Andueza: “Iruñean EH Bilduren eta EAJren arteko gobernu bat posible bada, zergatik ez Euskadin?”
PSE-EEren buruzagiak esan du "arrisku hori mahai gainean" dagoela, "inongo dudarik gabe".
2023/12/23 - 14:23
Mendia: ''Euskadiko politikaren gidoia aldatzeko oinarri onena dugu, Eneko Anduezaren lidergoarekin''
Idoia Mendia bigarren lehendakariordearen ustez, 2023a "garrantzitsua" izan da sozialistentzat, eta nabarmendu du "eskubideetan aurrerabidea, ultraeskuina geldiarazi izana eta Pedro Sanchezen indarra direla hauteskunde autonomikoei aurre egiteko oinarririk onena, Eneko Anduezaren lidergoarekin".
2023/12/18 - 16:45
Klima Aldaketaren Legeak erregai fosilen amaiera ekarri beharko lukeela dio Anduezak
Anduezaren esanetan, klima aldaketari aurre egiteko, ezinbestekoa da zenbait erabaki hartzea: erregai fosiletan egiten diren inbertsioak bertan behera uztea, Euskadiko hidrokarburoen elkartea garatzea, eta energia berriztagarriak bultzatzea, besteak beste.