Eneko Andueza
2024/02/25 - 15:01
Eneko Anduezak Osakidetzako plantilla 2.000 lanpostutan handitzea agindu du, "atzera erreferente izan dadin"
Lehendakarigai sozialistak apirilaren 21eko hauteskundeetarako hautagaien aurkezpenean azaldu duenez, PSE-EE da "ezker arduratsua, herri ikuspegia duena", EH Bildu eta EAJ "zein baino zein abertzaleago" izateko lehian dabiltzan bitartean.
2024/02/24 - 16:31
Duela 40 urte Komando Autonomo Antikapitalistek hildako Enrique Casas senatari sozialista omendu du gaur PSEk
Politikari sozialista bere etxearen aurrean hil zuten. Gaur omenaldia egin diote Donostiako Kursaalen eta bertan izan dira, besteak beste, Enrique Casasen alarguna, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia eta Ramon Jauregui buruzagi sozialista.
2024/02/23 - 13:05
Andueza: ''Euskal sozialistak aspalditik geunden prest''
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak eta lehendakarigaiak adierazi du bere alderdia "prest" zegoela EAEko hauteskundeen data ezagutzerako. Gainera, nabarmendu du hautagaia aukeratu duten lehen alderdia izan direla.
2024/02/20 - 21:21
Andueza: ''PSE-EE ezker erabilgarria da EH Bilduren aurrean, dena independentziarekin konpontzen duelako''
PSE-EEren zuzendaritzak hauteskundeetarako zerrendaak onartu ditu gaur, Eneko Andueza idazkari nagusia, Denis Itxaso eta Aroa Jilete hautagaitzetako buru direla, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, hurrenez hurren.
2024/02/19 - 14:21
Legealdian emandako "konfiantza eta babes leiala" eskertu die lehendakariak Ortuzarri eta Anduezari
Urkullu EAJren eta PSE-EEren buruekin bildu da goizean, eta koalizioa "emankorra" izan dela azpimarratu die. Ortuzarrek eta Anduezak lehendakariaren "lan ona, dedikazioa eta zorroztasuna" nabarmendu dute.
2024/02/19 - 12:05
Amaitu da egoera politikoa aztertzeko Urkulluk, Anduezak eta Ortuzarrek Ajuria Enean izandako bilera
Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeak noiz izango diren oraindik ezagutzen ez denean ospatu da bilera. Egungo egoera politikoa aztertzeaz gain, azken legealdiaren balorazioa ere egin dute.
2024/02/17 - 13:32
Anduezak doako garraio publikoa hitzeman die langabeei eta 26 urtera arteko gazteei
PSE-EEren buruzagi eta lehendakarigaiak esan du garraio publikoaren aldeko apustua egin nahi duela, eta, aldi berean, gazteei hezkuntza zentroetara joatea erraztu eta langabeei arazo ekonomikoak arindu.
2024/02/16 - 14:43
Urkullu Ortuzarrekin eta Anduezarekin batzartuko da astelehenean Ajuria Enean
Lehendakariak hauteskundeak noizko deituko dituen puri-purian dagoenean izango da bilera.
2024/02/10 - 16:06
Garraio publiko ''integratu, intermodal eta irisgarria'' defendatu du Eneko Anduezak
PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiaren arabera, "tarifen integrazioa eta intermodalitatea sustatuko dugu, euskal herritarrek garraio publikoaren erabilera intentsiboa egin dezaten".
2024/02/04 - 15:33
Anduezak esan du EAJren eta EH Bilduren aurrean alderdi sozialista dela berme bakarra
Eneko Andueza PSE-EEren lehendakarigaiak ohartarazi du EAJ eta EH Bildu independentziaren aldarrikapenaren bidera itzuliko direla eta bi alderdiek bat egingo dutela. Horien aurrean berme bakarra alderdi sozialista dela esan du.
2024/02/04 - 11:54
Zer boto transferentzia egon daiteke?
Azken EITB Focus inkestaren datuak aztertu ditu Silvan & Miraclek. Horren arabera, datozen hauteskundeetan parte hartzea hazi egingo da, nahiz eta hautesleen zati handi batek oraindik ez duen hauteskunde prozesuarekin bat egin.
2024/02/03 - 14:17
Anduezak Gizakidetza proiektua aurkeztu du, zaintza zerbitzu ''unibertsala, kalitatezkoa eta doakoa''
PSE-EEren lehendakarigaiak azaldu duenez, "gure eskuetan egon behar du gai honek, beste une historiko batzuetan hezkuntza, osasuna eta enplegua egon ziren bezala".
2024/02/02 - 08:13
Eneko Andueza eta Denis Itxaso izango dira PSE-EEren Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuak, hurrenez hurren
PSE-EEko lehendakarigaia izango da Bizkaiko zerrendaburua EAEko hauteskundeetan, eta Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria Gipuzkoan. Arabako zerrendaburua, berriz, Aroa Jilete izango da.
2024/02/02 - 06:55
Pradales, Otxandiano eta Gorrotxategi, ondoen baloratuenak
Lehendakaritzarako zazpi hautagaietatik hiruk gainditua lortu dute herritarren balorazioari dagokionez, EITB Focus inkestak jakitera emen duenez. Hala, EAJko, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko zerrendaburuek 5etik gorako nota jaso dute aipatu inkestan.
2024/02/02 - 06:55
Pradales eta Otxandiano, lehendakari izateko faboritoak, hamarren bakarreko aldearekin
Lehendakari izateko hautagai gogokoenari buruz galdetuta, EAJko eta EH Bilduko zerrendaburuen arteko lehia gogorra islatzen da EITB Focus inkestan. Horrela, Imanol Pradales (EAJ) eta Pello Otxandiano (EH Bildu) dira datozen lau urteetan lehendakari izateko faboritoak.
2024/02/01 - 12:43
EAEko hauteskundeetarako boto asmoa aztertuko du EITB Focusek, ostiral honetatik aurrera
Urtarrilean landutako EITB Focus inkesta berriak, EAEko hauteskundeei begira herritarren duten boto asmoa aztertuko du bihartik aurrera.
2024/01/30 - 11:32
"Edozein babes" "pozik" hartuko luke Anduezak, baina EH Bildu bere Gobernuan egotea onartu gabe
Hautagai sozialistak aukera gisa ikusten du "Chiviterekin gertatutakoa hemen ere errepikatzea". "Nafarroan posible izan bada, zergatik ez da izango Euskadin?", galdetu dio bere buruari. "Hori bai, argi daukat EAJ Gobernu barruan eta EH Bildu kanpoan egon beharko liratekeela", azpimarratu du.
2024/01/30 - 11:13
Anduezak ''pozik'' jasoko luke ''edozein babes'', baina ez luke onartuko EH Bildu bere Gobernuan egotea
Anduezak berretsi du EH Bilduren hautagaia ez dutela lehendakari egingo eta ez dutela koalizio abertzalearekin gobernu-akordiorik sinatuko. Hala ere, ez du baztertu Nafarroako formula bera errepikatzea.
2024/01/27 - 15:06
Eneko Andueza: ''Gure konpromisoa da Euskadi borroka klimatikoaren buruan egotea''
Horrela mintzatu da PSE-EEko idazkari nagusia, klima-larrialdiari buruz EAEko sozialistek larunbat honetan Donostian egindako solasaldian.
2024/01/21 - 13:36
Anduezak hauteskunde orokorretako emaitzak errepikatu nahiko lituzke EAEkoetan
PSE-EEren idazkari nagusiak esan du alderdia "indartuta" dagoela, proiektu "berrituarekin", baina "arazoei konponbidea emateko" helburuarekin.