Eneko Andueza
2023/12/17 - 18:18
Anduezak esan du prest daudela Euskadiren norabidea aldatzeko
Ramon Rubial sariak banatzeko ekitaldian, PSE-EEren lehendakarigaiak esan du sozialistek badakitela gobernatzen eta prest daudela Euskal Autonomia Erkidegoaren norabidea aldatzeko. (Jatorrizkoa gaztelaniaz)
2023/12/14 - 18:11
Anduezak berretsi du PSEk ez duela lehendakarigai egingo EH Bilduko hautagaia
Eneko Andueza PSEren idazkari nagusiak esan du, egun, ezinezkoa dela EH Bilduren hautagai bat babestea, gai etiko eta programatikoetan alde handia daukatelako. Nolanahi ere, ez ditu ateak ixten etorkizunean gauzak aldatzen badira.
2023/12/13 - 17:32
Anduezak zehaztu du Iruñeko zentsura moziorako akordioa "kontu lokala" dela
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen inguruan, PSE-EEko idazkari nagusiak esan du sozialistek ez dutela "EH Bilduko hautagaia lehendakari egingo".
2023/12/07 - 17:51
Urkullu (EAJ), Kortajarena (EH Bildu) eta Gorrotxategi (EP), herritarrentzat gainditu duten bakarrak
Jaurlaritzak hiru hilean behin egiten duen inkestaren bigarren parte honetan, EAEk dituen arazo nagusiei buruz galdetu diete herritarrei. Lan merkatua eta osasungintza izan dira, beste behin, aipatuenak.
2023/12/03 - 15:31
Eneko Andueza: "Sozialistok bakarrik gaude prest herrialde hau zuzentzeko"
Bilbon izandako ekitaldi batean PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, "Hezkuntzan, Osakidetzan eta Ertzaintzan izandako gatazkek EAJren kudeaketa onaren mitoa zapuztu dute". "Sozialistok, ordea, inork baino hobeto gobernatzen dugu", gaineratu du Anduezak.
2023/12/03 - 14:04
Andueza: ''Hau ez da bi alderdiren borroka izango”
PSE-EEren lehendakarigaiak esan du kontua ez dela "nork daukan ikurrin handiagoa", eta sozialistek "euskal politikaren bidea aldatu" egingo dutela "gizarte hobe bat eraikitzeko: modernoagoa, seguruagoa, irekiagoa eta zoriontsuagoa".
2023/11/27 - 12:16
Eneko Andueza: ''EAJk gu Gobernutik botatzea erabakiko balu, akats handi bat egingo luke''
Eneko Andueza EAEko sozialisten buruak esan duenez, "une honetan Eusko Jaurlaritzaren balio erantsia sozialisten presentzia da. Jaurlaritzaren zati eraginkorrena eta baliabide publikoak hobekien kudeatzen dituena kanporatzen ariko lirateke".
2023/11/16 - 17:28
Andueza: ''Pedro Sanchez berriro presidente izatea berri oso ona da, bereziki, euskal herritarrentzat''
PSE-EEko idazkari nagusiaren hitzetan, "gaurkoa pozteko moduko eguna da".
2023/11/12 - 22:23
Eneko Andueza:''PPri gustatzen ez zaiona demokrazia bera da''
Eneko Andueza PSEko buruak "oso arduragabea" izatea leporatu dio PPri, ultraeskuinari arnasa emanez matxinada bultzatu duelako. PPri benetan gustatzen ez zaiona demokrazia dela gaineratu du, "ez amnistia legea".
2023/11/12 - 21:52
Andueza: "Beti erakutsi izan dugu Estatutua betetzeko borondate politiko argia"
PSE-EEren buruzagiak onartu du, hala ere, "zailtasunak" daudela bidean, "gauzak ongi egin" nahi dituztelako eta "berme juridikoa" eman nahi dutelako. "Franco goraipatzen dutenen" ondoan egotea leporatu dio PPri.
2023/11/12 - 21:42
Eneko Andueza: ''PPren jarrera arduragabea da, ultraeskuinarengandik aldendu behar da''
Amnistiaren zein Pedro Sanchezen kontra PPk gaurko deitutako elkarretaratzeak bukatu direnean, erkidegoetako buruzagi sozialistek gogor kritikatu dute Feijooren jarrera. Eneko Andueza PSEko burua Radio Euskadin izan da goizean, eta popularren jarrera arduragabea dela esan du.
2023/10/19 - 11:46
Hautagai bakarra egoteak PSE-EEn dagoen batasuna erakusten duela uste du Eneko Anduezak
Eneko Andueza pozik agertu da Legebiltzarreko hurrengo hauteskundeetan PSE-EEren lehendakarigaia izatearekin. Hauteskundeen dataz galdetuta, Anduezak esan du erabakia lehendakariarena dela, baina makineria guztia prest dutela.
2023/10/11 - 18:42
Eneko Andueza, Lehendakaritzarako hautagai bakarra PSE-EEren barne-hauteskundeetan
Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak dokumentazioa entregatu du, eta orain militanteen % 6ren babesa lortu behar du, gutxienez, hautagai izateko. Anduezak asteazkena (15:00) du epemuga abalak aurkezteko, eta urriaren 20an behin betiko hautagai izendatuko dute.
2023/10/10 - 13:17
Anduezak onartu du ez diola aparteko kezkarik sortzen EH Bildu Hezkuntza Legearen akordiotik kanpo geratzeak
Hizkuntzen aferaz haratago, badira PSE-EEko idazkari nagusiari kezka handiagoa sortzen dioten beste bi kontu: euskal eskola publikoa indartzeko beharra eta ikasleen errendimendua edota ikasgeletako emaitzak hobetzeko premia.
2023/10/10 - 13:16
Anduezak onartu du ez diola aparteko kezkarik sortzen EH Bildu Hezkuntza Legearen akordiotik kanpo geratzeak
Hizkuntzen aferaz haratago, badira PSE-EEko idazkari nagusiari kezka handiagoa sortzen dioten beste bi kontu: euskal eskola publikoa indartzeko beharra eta ikasleen errendimendua edota ikasgeletako emaitzak hobetzeko premia.
2023/10/05 - 12:33
Anduezaren ustez, "ezin da beste irakurketarik egin, hizkuntza-ereduak mantendu egiten direlako"
"Agian, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak berak egin du irakurketa okerra", adierazi du PSE-EEko idazkari nagusiak.
2023/10/05 - 11:32
Eneko Andueza: ''Eredu linguistikoak mantentzen dira eta ez dago beste bertsiorik''
PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, ikastetxeei askatasuna ematen diete euren proiektu linguistikoa egiteko "eredu hoien barne". Anduezak dio ez lukeela arazorik izango EAJrekin batera hezkuntza legearen inguruan duten "bertsio bakarraren" berri emateko.
2023/10/01 - 16:20
Andueza: ''Guztion herria da jokoan dagoena''
PSE-EEren idazkari nagusiak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente izendatzearen garrantzia azpimarratu du Gazte Sozialisten ekitaldi batean.
2023/09/29 - 11:41
Andueza: ''Aurreko legegintzaldian Estatutua berritzeko aukera izan genuen, baina EAJ beldurtu egin zen''
PSE-EEren idazkari nagusiak esan du eskumen batzuk gauzatzeko beharrezkoa dela Estatututa berritzea, eta hori lortzeko "serio" jokatu beharra dagoela eta "obsesio" independentistak alboratu.
2023/09/23 - 15:48
Andueza: ''Espero dut Waterloora egindako bidaiak ez jartzea Kataluniari begira''
PSE-EEren idazkari nagusia EAJri zuzendu zaio, eta esan dio euskal herritarrek nahi dutena "arazoak konpontzea" dela, eta "arazoak eta politika sozialak jokoan daudenean, Alderdi Sozialistan" dutela irtenbidea.