Sozialistak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eneko Andueza, Lehendakaritzarako hautagai bakarra PSE-EEren barne-hauteskundeetan

Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak dokumentazioa entregatu du, eta orain militanteen % 6ren babesa lortu behar du, gutxienez, hautagai izateko. Anduezak asteazkena (15:00) du epemuga abalak aurkezteko, eta urriaren 20an behin betiko hautagai izendatuko dute.
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia, agiriak sinatzen. Irudia: PSE-EE
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia, agiriak sinatzen. Irudia: PSE-EE

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia izango da Lehendakaritzarako hautagai bakarra bere alderdiak abiatutako barne-hauteskundeetan, Alderdi Sozialistak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Aurreikusitako epearen barruan (15:00etan amaitu da), alderdiko Hauteskunde Bermeen Batzordean hautagaitza bakarrak eman du izena, Anduezarenak, PSE-EEren lehendakarigaia aukeratzeko.

Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak gaur goizean entregatu ditu beharrezko agiriak, eta orain, prozesuaren deialdiaren oinarrien arabera, erroldan erregistratutako militanteen % 6ren babesa lortu behar du, gutxienez, hautagai izateko. Anduezak urriaren 18ko (asteazkena) 15:00ak baino lehen aurkeztu beharko ditu abalak, eta urriaren 20an behin betiko hautagai izendatuko dute.

Hautagaitza bakarra behin betiko aldarrikatzen bada, oinarriek ezartzen dute PSOEko Hauteskunde Bermeen Batzordek pertsona hori izendatuko duela PSE-EEren Lehendakaritzarako hautagai.

"Ilusioz gainezka, Lehendakaritza lortzeko proiektu sozialistaren buru izateak dakarren erantzukizunaz jabetuta, ofizialki aurkeztu dut nire hautagaitza", adierazi du Anduezak X sare sozialean.

"Euskadik aro berri bat irekitzea merezi du, anbizio handiarekin eta aurrerapauso gehiagorekin, azkar aldatzen den errealitateari erantzun ausartekin, justizia sozial gehiagorekin eta berdintasun gehiagorekin", aldarrikatu du buruzagi sozialistak. "PSE-EE prest dago lan hori aurrera eramateko", erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X