Eneko Andueza
2023/07/18 - 22:45
Pedro Sanchez Donostiara iritsiko da, PSEren kanpainarekin bat egiteko
Bruselako goi bileratik iritsi da Pedro Sanchez Donostiako Kursaalera PSEren kanpainarekin bat egiteko. Sozialistak azken egunetan alderdi popularraz gain alderdi abertzaleekin konfrontatzen hasi dela nabaritu dute, eta Anduezak uste du PPrekin berriro piztuko direla gatazka independentistak.
2023/07/17 - 01:09
Ezkerrari mobilizatzeko deia egin dio PSE-EEk Sestaon
Eneko Andueza sozialisten idazkari nagusiak ohartarazi du Alderdi Popularrak boterea nahi duela kosta ahala kosta, eta popularrak Moncloara iristen badira independentismoa indartuko dela.
2023/07/15 - 22:52
Andueza: "Gazteen ekarpena eta botoa behar ditugu, itxaropena bermatzeko eta herrialde hobea eraikitzeko"
Euskadiko Alderdi Sozialistak gazteei eskatu die botoa. Eneko Anduezak hiri barruko garraioaren doakotasuna, alokairurako laguntzak eta formakuntza eta enpleguarekin lotutako neurriak iragarri ditu Gasteizen. Daniel Senderos kongresurako hautagaiak gazte sozialisten konpromisoa nabarmendu du.
2023/07/15 - 16:25
AHTaren geltoki berriaren garrantzia azpimarratu du Irungo alkateak
PSEko idazkari nagusia den Eneko Anduezak adierazi du Espainiako Gobernuak azpiegitura horrekin eta mugikortasun jasangarriaren aldeko apustuarekiko erabateko konpromiso duela.
2023/07/14 - 22:40
Amatasun eta aitatasun baimenak 20 astera luzatzea proposatu du PSEk
Lasarteko Froilan Elespe herriko etxean, Eneko Anduezak alderdi sozialistaren proposamenak azaldu ditu: amatasun eta aitatasun baimenak 20 astera luzatzea, eta herritarren partehartzea bermatzea energia berriztagarrien kokapenak erabakitzeko orduan.
2023/07/10 - 22:21
PSEk memoria kontuetan ardura eskatu die popularrei
Eneko Anduezak, bere aldetik, uste du Sanchez eta Feijooren arteko debateak sozialisten garaipena sendotzeko balioko duela, etorkizuneko proiektu bat eskaintzen dutelako.
2023/07/09 - 16:21
Sozialistek ohartarazi dute elkarbizitza dagoela arriskuan PPrekin
PSE-EEk botoa emateko deia egin du, egun bakarrean datozen lau urteak jokatuko direlako. Era berean, Eneko Andueza sozialisten idazkari nagusiak boto erabilgarriaren balioa aldarrikatu du.
2023/07/07 - 22:43
Eneko Anduezak larrialdi klimatikoa ukatzen dutenen kontra egin du
Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen aurrean, Eneko Anduezak eskerrak eman dizkie udal zerbitzuetako langileei, atzoko txingor ekaitzaren ondoren hiria martxan jarri dutelako.
2023/07/06 - 22:25
Anduezak babesa eskatu du PSOEk orain arte egindako lana finkatzeko
Bilboko Itsas-Museoan ireki du kanpaina PSEk. Anduezak babesa eskatu du PSOEk orain arte egindako lana finkatzeko.
2023/07/05 - 12:19
Anduezak ez du uste Sanchezek euskal gizarteari traizioa egin dionik, Ortuzarrek esan bezala
PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, euskal gizarteak ez du uste Sanchezen Gobernuak traizioa egin dionik, Andoni Ortuzarrek esan duen bezala, onura asko ekarri dituela baizik.
2023/06/10 - 15:13
PSOEren batasunaren alde egin du Sanchezek, eta Podemos-Sumar akordioa txalotu du
"Ez dugu lokatzan murgildutako hauteskunde-kanpainarik nahi, ezta borrokarik ere", ohartarazi du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak, PSOEk larunbat honetan egindako Batzorde Federalean.
2023/06/07 - 12:33
Gorrotxategi: "Ez da egia PSE-EEk gobernuetan sartzea proposatu zigunik"
Elkarrekin Podemosen Legebiltzarreko bozeramaileak berretsi du "gobernu eraldatzaileak lortzeko ezinbesteko" diren "leku guztietan" aldeko botoa emango dutela, eta printzipioz ez dutela asmorik gobernuetan sartzeko. "Udalez udal aztertuko dugu", erantsi du.
2023/06/05 - 11:35
Eneko Andueza, EAJ-PSE akordioari buruz: "Leialtasuna beti bi aldetatik egon behar da, eta hori lotu dugu"
PSE-EEren idazkari nagusiaren arabera, PSE-EEk beti leialtasunez jokatu du EAJren alkatetzekin eta alderantziz denean ere berdin egitea lotu dute sozialistek jeltzaleekin. Irungo eta Eibarko kasuez galdetuta, esan du azken hitza goi mailako arduradunek izango dutela.
2023/06/05 - 11:14
Eneko Andueza, EAJ-PSE akordioari buruz: ''Leialtasuna beti bi aldetatik egon behar da, eta hori lotu dugu''
PSE-EEren idazkari nagusiaren arabera, PSE-EEk beti leialtasunez jokatu du EAJren alkatetzekin eta alderantziz denean ere berdin egitea lotu dute sozialistek jeltzaleekin. Irungo eta Eibarko kasuez galdeuta, esan du azken hitza goi mailako arduradunek izango dutela.
2023/06/02 - 16:06
Andueza, PSE-EE: ''EAJrekin sinatutako akordioak euskal erakundeen egonkortasuna bilatzen du''
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia pozik agertu da udaletarako eta aldundietarako EAJrekin sinatutako akordioaren inguruan; izan ere, egonkortasun horrek euskal herritarren bizi kalitatea hobetzea ekarriko duela azpimarratu du.
2023/06/01 - 20:09
Akordioa ixteko hari mutur batzuk lotzea falta dute EAJk eta PSE-EEk
Ituna datozen egunetan ixtea espero du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak. Buruzagi sozialistak baztertu egin du, ia erabat, PP gobernu akordioetan sartzea.
2023/06/01 - 13:21
Anduezak ez du uste EAJ eta PSE-EEren arteko akordioa gaur lortuko denik, "lotu gabeko kontuak" daudelako
PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, EH Bilduren "mandatari lanak" egiteak ez dio ezer onik ekarri Elkarrekin Podemosi eta "bere burua baztertzea" akatsa izan da.
2023/05/29 - 22:40
EAJk eta PSE-EEk Euskadin itun orokorra errepikatzearen aldeko apustua egin dute
Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) erabaki du sozialistekin "harremanak" hastea, udaletan eta aldundietan itun orokorra errepikatzeko. Era berean, "herri eta lurralde guztietara" zabaltzeko akordioa itxi nahi dute sozialistek.
2023/05/28 - 15:07
Eneko Anduezak Portugaleten bozkatu du lehenengoz
PSE-EEko idazkari nagusia "ilusioz eta poztasunez" joan da bozkatzera Portugaleten egokitu zaion hauteslekura.
2023/05/05 - 12:20
Andueza: ''Ez gara transferentzien egutegia urratzen ari, ezta gutxiago ere''
PSE-EEko idazkari nagusiak esan du egutegia "gutxi gorabeherakoa" zela eta sozialistek Gernikako Estatutua betetzeko konpromisoa dutela. "Berme juridikoekin egin behar ditugu eskualdatzeak Auzitegi Konstituzionalera jotzeko aukerarik egon ez dadin", erantsi du.