Eneko Andueza
2021/11/20 - 18:11
Mendiak harro esan dio 'agur' PSE-EEri, alderdi "erabakigarria" utzita
Bestalde, indarkeria guztien biktimak izan ditu gogoan Eneko Anduezari lekukoa eman aurretik idazkari nagusi gisa egin duen azken agerraldian.
2021/11/20 - 14:28
Idoia Mendia: ''Sentsibilitate gehiago batu ditugu eta proiektu sendogoa dugu''
PSE-EEko idazkari nagusi gisa egin duen azken hitzaldian, sozialistek euskal politikagintzan izan duten papera goraipatu du Mendiak eta etorkizunari begiratzen dion proiektua uzten duela Eneko Anduezaren eskuetan nabarmendu du.
2021/11/20 - 09:48
"Hasiera berri bat" PSE-EErentzat
Euskadiko Alderdi Sozialistak gaur eta bihar, Bilboko Euskalduna Jauregian, egingo duen IX. Kongresuan, Idoia Mendiaren lekukoa hartuko du Eneko Anduezak idazkari nagusi karguan. Besteak beste, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak hartuko du parte ekitaldian.
2021/11/14 - 15:36
Anduezak esan du PSE-EEk "lidergoa" lortu nahi duela, eta "ezkerraren espazioa" handitzearen alde egin du
PSE-EEko idazkari nagusi hautatuak azaldu du euskal sozialistak beti egon diren tokian daudela: "guztiak sartuko diren bizikidetza sendo eta irmo baten bilaketan".
2021/11/04 - 10:40
Santanok, EH Bildurekin akordioak lortzeaz: "Ez naiz inor ere baztertzearen aldekoa"
Irungo alkateak ez du "goi politikaz", alegia, Anduezaren itun aukerez, hitz egin nahi izan, baina nabarmendu duenez, "maitasunean ez dago monopoliorik".
2021/10/31 - 12:17
Eneko Andueza, ezkerraren espazioa zabaldu nahi duen euskal sozialisten belaunaldi berriaren ordezkari
Eibarren jaio zen duela 42 urte eta Zientzia Politikoetan eta Administrazioan lizentziatu zen EHUn. Lau liburu idatzi ditu, ETA indarrean zela gazte sozialista izatea nolakoa zen azalduz bat, eta zezenei buruzko beste hiru.
2021/10/31 - 10:32
Andueza: "Oso pozik nago jasotako babesarekin"
Eneko Andueza aukeratu zuten, atzo, PSE-EEko militanteek idazkari nagusi berri izateko; botoen % 95,30 jaso zituen hauteskunde primarioetan.
2021/10/31 - 01:07
Eneko Andueza izango da PSE-EEren buruzagi berria, botoen % 95 jasota
Bere aurkariak, Soraya Morla zinegotzi ohi bizkaitarrak, botoen % 4,28 soilik eskuratu du. Idazkari nagusi berriak eskerrak eman ditu "zalantzarik gabeko" babesagatik, eta "guztiei" zuzendu zaie "aro berri bat" abiatzeko. Mendiak poz "handia" erakutsi du emaitzagatik.
2021/10/30 - 17:49
Andueza eta Morla lehian; erabakia 5.014 militanteren esku
Eneko Andueza eta Soraya Morla. Bi hauek lehiatzen ari dira Idoia Mendiaren lekukoa hartu eta Euskadiko alderdi sozialistako idazkari nagusia izateko. Andueza da faborito nagusia eta, beraz, ez da sorpresa handirik espero.
2021/10/30 - 17:42
Primarioen ondoren PSEn "aro berria" irekiko dela uste du Anduezak
Idoia Mendia euskal sozialisten burua nork ordezkatuko duen erabakiko dute larunbat honetan 5.014 militantek. Eneko Andueza eta Soraya Morla dira bi hautagaiak.
2021/10/29 - 12:22
Soraya Morla: "Ez dut irabazteko itxaropenik, baina beste aukera bat aurkeztea garaipen bat da"
PSE-EEko Idazkaritza Nagusirako hautagaiak salatu duenez, primarioen prozesuan "etsai giroa" nagusitu da eta "irainak" jaso ditu. Salaketa aurkeztu du alderdiaren berme batzordean.
2021/10/13 - 18:01
Eneko Andueza eta Soraya Morla, PSE-EEko idazkari nagusia izateko lehian
Eneko Andueza eta Soraya Morla, PSE-EEko idazkari nagusia izateko lehian. Alderditik bere irudiari "kalte egin" diotela salatu du Morlak. "Prozesu atsegin eta garbi bat espero genuen, baina ez da atsegina izan", erantsi du. PSE-EEren antolakuntza "guztiz partziala" izan dela uste du.
2021/10/05 - 12:39
Eneko Andueza: ''EH Bildu prest al dago subiranismoa alde batera utzi eta ezkerreko politiketan zentratzeko?''
Eneko Anduezak azpimarratu du esanguratsua dela alderdi guztiak sozialistei begira egotea. Bere ustez, "sozialistak politikaren erdigunean" daudelako gertatzen da hori.
2021/09/30 - 16:05
Oraingoz Jose Ignacio Asensio da Gipuzkoako sozialisten buru izateko hautagai bakarra
Igandean amaitzen da aurkezteko epea, eta inor gehiago ez bada, urriaren 22an Jose Ignacio asensio izendatuko dute gipuzkoako PSEren idazkari nagusi. Bestela, azaroaren 28an kongresua egin arte itxaron beharko dute hautagaien artean erabakitzeko.
2021/09/29 - 12:51
Andueza prest dago EH Bildurekin "itun handiak" egiteko, baina indarkeria gaitzesteko eskatu dio
PSE-EEren Idazkaritza Nagusirako aurrehautagaiak iragarri duenez, baditu hautagaitza aurkezteko bermeak. Bestalde, PSE-EEk EAJrekin batera osatzen duen gobernuarekiko "leial" jardungo duela baieztatu du.
2021/09/29 - 11:06
Eneko Andueza: ''EH Bildurekin ituna egin ahal izateko indarkeriaren gaitzespena marra gorri bat da''
PSE-EEko idazkaritza nagusirako aurrehautagaia EH Bildurekin hitz egiteko prest agertu da, baina "urrats handiagoak emateko ibilbide bat dute oraindik egiteko", gaineratu du.
2021/09/27 - 14:53
Soraya Morlak ezkerreko hirukoaren alde egin du bere hautagaitzaren aurkezpenean
Eneko Andueza PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusi eta Legebiltzarreko bozeramailearekin lehiatuko da Basauriko zinegotzi ohia hauteskunde primarioetan.
2021/09/27 - 14:20
Soraya Morla: ''Bakarrik edo ezkerreko gobernu bat egin nahi dugu''
Soraya Morla Basauriko zinegotzi ohiak PSE-EEko idazkari nagusi izateko primarioetarako hautagaitza aurkeztu du gaur. EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin batera ezkerreko hirukoa sortzeko aukera mahai gainean jarri du.
2021/09/26 - 13:31
Mendia: "Eneko Andueza da nire hautagaia, ezin dut neutrala izan"
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, euskal sozialisten idazkari nagusi karguan egin duen ibilbidearen errepasoa egin du. Besteak beste, EAJ eta PSE-EE alderdien arteko aliantzak "ekarri duen lasaitasuna" goratu du.
2021/09/24 - 20:52
Anduezak "euskal ezker baliagarriaren eremua zabaldu" nahi du
Soraya Morla Basauriko zinegotzi ohia ere PSE-EEko Idazkaritza Nagusirako primarioetara aurkeztuko da. Alderdiak EAJrekin sinatu dituen gobernu-akordioen aurka agertu da.