Eneko Andueza izango da PSE-EEren buruzagi berria, botoen % 95 jasota
Eneko Andueza aukeratu dute PSE-EEko militanteek idazkari nagusi berri izateko, botoen % 95,30 jaso baitu gaur egindako hauteskunde primarioetan, alderdiak botoak zenbatu ostean jakinarazi duenez.
Bere aurkariak, Soraya Morla zinegotzi ohi bizkaitarrak, botoen % 4,28 soilik eskuratu du. Barne hauteskundeotako parte-hartzea % 65,75ekoa izan da, botoa emateko eskubidea zuten 5.013 militanteetatik 3.296k eman dutelako botoa.
Pronostikoa bete egin da, ez da ezustekorik izan, eta Andueza faboritoa, zuzendaritzaren babesa zuena, izango da Idoia Mendiaren lekua hartuko duena idazkari nagusi karguan.
Anduezaren nagusitasuna bereziki zabala izan da Gipuzkoan (Eibarkoa da), % 98,3koa hain zuzen ere, eta Bizkaian eta Araban % 93koa izan da.
PSE-EEren idazkari nagusi berri izango dena sozialisten bozeramailea da Eusko Legebiltzarrean, Gipuzkoan idazkari nagusi da, eta egungo zuzendaritzaren babesa zuen primarioetan.
Morla hautagaiak berak aitortu zuen aukera gutxi zituela, eta gaur medioei abisatu ere ez die egin noiz joan behar zuen botoa ematera.
Anduezak, berriz, hitz egin du botoa ematera joan denean, Eibarren, eta irabazle ikusten zuen bere burua. Esan du gaurko barne hauteskundeetatik "aro berria" irekiko dela, "esperantzaz eta ilusioz betea".
Hala, "guztion lana" eskatu du, Euskadira "zigilu sozialista" daramaten aldarrikapenak eramateko, tartean "klima aldaketaren aurkako borroka, berdintasuna eta indarkeria matxistaren aurka", alderdiaren indarra baliatuz, "Europatik Euskadiko udalerri txikienera".
Bozketan botoa emateko eskubidea zutenen % 65ek eman dute boza, eta PSE-EEk esan du datu ona dela bi herenera iristea, zeren Anduezari ematen zitzaion abantailarekin jendea etxean gera zitekeen beldur ziren. Gainera, aurrez-aurreko bozketa zen 74 udal elkartetan, eta zubiaren hasieran.
"Guztiak"
Anduezak eskerrak eman dizkie militante sozialista guztiei jasotako "zalantzarik gabeko" babesagatik, eta esan du "erronka asko" izango dituela "aro berrian".
"Gaur aro berri bat jarriko dugu abian euskal sozialismoan, gure 135 urteko historian, aurrean erronka asko ditugula, egiteko askorekin", gaineratu du sare sozialetan zabaldutako mezuan.
Era berean, EAEko sozialisten buruzagi berriak esan du "guztiak" nahi dituela aldamenean "esperantza, ilusio eta sozialismo aro berria hasteko".
Anduezak Idoia Mendiaren lekukoa hartuko du idazkari nagusi karguan. 7 urteko agintaldiaren ostean, aurreko hilean iragarri zuen ez zuela primarioetan aurkezteko asmorik. PSE-EEren buru ohiak zoriondu egin du Andueza sare sozialetan: "Asko pozten naiz zure garaipenarekin. Euskal sozialistok proiektu berria behar dugu, erronkei erantzuten diena eta irtenbideak ematen dituena, herritarrei irtenbideak emateko gaudelako gobernuetan eta politika egiten".
Zure interesekoa izan daiteke
Grande-Marlaskaren eta Roblesen kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularreko idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroaren eta Margarita Robles Defentsa ministroaren kargugabetzeak eskatu ditu, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.