Eneko Andueza
2024/07/12 - 14:37
De Andres akordioak lortzeko prest agertu da Osakidetzaren behin-behinekotasun "onartezina" konpontzeko
EAEko PPren presidenteak uste du Osakidetzaren lantaldea kontsolidatzea dela lehentasuna. "Hori da arazo handiena", erantsi du. Estatutu berriari buruzko negoziazioez, esan du ez dutela parte hartuko "obsesio identitarioak" tarteko badaude.
2024/07/12 - 09:35
De Andres eta Andueza hartuko ditu gaur lehendakariak, alderdiekin egiten ari den bilera sortaren baitan
PPren burua 10:00etan heldu da Ajuria Enea jauregira, eta 12:00etan, PSE-EEko buruaren txanda izango da. Atzo Sumar hartu zuen lehendakariak. Ezkerreko koalizioak bileraren ostean ohartarazi zuenez, zaila da akordio konkreturik gabe herri itun handiak lortzea.
2024/07/09 - 13:27
Eneko Anduezak 27 urte daramatza entzierroak korritzen: ''Pozoi hau behin sartzen denean ezin da atera''
Euskal sozialisten buruak adierazi duenez, lehenik osabarekin hasi zen entzierroetan parte hartzen eta gero lagunekin. Aitortu du sustoren bat izan duela 27 urte hauetan, baina berarentzat oso une hunkigarria dela.
2024/07/05 - 16:20
Andueza: ''Gure historiaren ikuspegia kontatzerakoan aniztasuna falta izan da Gogora Institutuan''
Alberto Alonso sozialistak zuzenduko du aurrerantzean Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua. PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, pluraltasuna bermatzea izango da erronka nagusia, biktimarioei buruz gutxi hitz egin dela uste baitu.
2024/06/25 - 22:07
Eneko Andueza gobernu programari buruz: ''Gure hauteskunde programa da, oso portzentaje handian''
Anduezak PSE-EEren Batzorde Nazionalean hitz egin du, eta bertan EAJrekin Eusko Jaurlaritza osatzeko negoziatutako gobernu-programa baloratu du. Esan duenez, "oso ehuneko handian" Alderdi Sozialistaren "hauteskunde-programa" da.
2024/06/22 - 15:41
Eneko Andueza: ''Aro berri bat irekiko da. Oso harro gaude sinatutako akordioarekin''
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak poz-pozik hartu du Mikel Pradalesen kargu-hartzea. Izan ere, koalizio-gobernua izango dugu, EAJ eta PSE-EEren artekoa.
2024/06/22 - 09:45
Horrela izango da lehendakari karguaz jabetzeko protokolozko ekitaldia
11:55ean, Imanol Pradales lehendakari hautatua iritsiko da Batzar Etxera. Ondoren, Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria hurbilduko da, eta hark eramango du aginte-makila.
2024/06/20 - 22:54
Imanol Pradalesek Iñigo Urkulluren besarkada jaso du lehendakari izendatu dutenean
Txalo artean, Urkullu lehendakaria izan da Pradales zoriontzen lehena. Besarkada sentitua, belaunaldien arteko erreleboa sinbolizatzen duena. Ondoren, Pradalesek PSEko buruaren eta oposizioko buru Pello Otxandianoren zorionak jaso ditu.
2024/06/20 - 20:58
Tejeriak ''Gora'' batekin erantzun dio Anduezaren ''Gora Euskadi''-ri
Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak utzi du inbestidura saioko anekdota. Eneko Andueza sozialistak "Gora Euskadi" esanez amaitu du bere azken hitzaldia, eta Tejeriak "Gora" batekin erantzun dio. Barreak eta zalaparta eragin ditu egoerak Gasteizko Ganberan.
2024/06/20 - 18:21
Andueza (PSE-EE): “Aro berri bat ireki da Euskadirentzat, garrantzitsuak diren erronkekin”
Koalizioko Eusko Jaurlaritza osatzeko akordioak "gizartearen arazoak konpondu eta gainditu gabe dauden erronkei aurre egiteko" balio izango duela nabarmendu du PSE-EEko idazkari nagusiak. Ildo horretatik, "sozialisten konpromiso zehatzak" jasotzen dituen "programa aurrerakoi bat" dela nabarmendu du.
2024/06/20 - 11:29
Inbestidura saioko protagonistak Eusko Legebiltzarrera iritsi dira
Andoni Ortuzarrekin eta gainerako legebiltzarkide jeltzaleekin batera etorri da Imanol Pradales. Pello Otxandiano, berriz, Nerea Kortajarenarekin batera sartu da.
2024/06/19 - 14:30
Koalizio gobernua osatzeko akordio programatikoa izenpetu dute EAJk eta PSE-EEk
Imanol Pradalesek azalduko ditu 100 orrialde baino gehiagoko itunaren xehetasunak osteguneko inbestidura saioan.
2024/06/19 - 14:18
Eneko Andueza: ''Gainerako alderdiei eskua luzatzen diegu, baina hau da hurrengo lau urteetarako konpromisoa''
PSE-EEko idazkari nagusia ziur agertu da akordioaren edukia gehiengo sozial handi batekin bat etorriko dela, eta Euskadiko eragile sozial, sindikatu eta sektore ekonomikoetako ordezkari guztien laguntza eskatu du.
2024/06/19 - 13:12
Koalizio gobernu berria osatzeko akordioa sinatu dute EAJk eta PSE-EEk
Imanol Pradales lehendakarigai jeltzaleak, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eta Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak sinatu dute dokumentua.
2024/06/18 - 23:24
Osakidetza, trantsizio energetikoa eta enplegua, EAJ-PSE akordioaren lehentasunen artean Eusko Jaurlaritzarako
Jeltzaleek eta sozialistek gaur arratsaldean adostu dituzte akordioaren azken hari-muturrak. Oraingo honetan, autogobernu berriaz ez dira bi alderdien arteko desadostasunak hitzartu.
2024/06/17 - 23:51
EAJren Aberri Batzarrak eta PSE-EEko militanteek berretsi dute koalizioko Eusko Jaurlaritza osatzeko akordioa
Jeltzaleen kongresu arteko organo gorena arratsaldean bildu da Sabin Etxean. Bestalde, bozketan parte hartu duten euskal militante sozialisten % 96,18k (3.375 kide) akordioa berretsi dute.
2024/06/17 - 15:04
EAJk eta PSE-EEk gaur onartuko dute Eusko Jaurlaritzarako koalizioaren aurreakordioa
Gobernu-programa asteazkenean sinatuko dute Eusko Legebiltzarrean bi alderdietako arduradun nagusiek. Dena dela, ziurrenik ez dute horren edukiaren berri emango, eta hurrengo eguneko inbestidura saioan azalduko ditu Pradalesek horren nondik norakoak.
2024/06/17 - 14:32
Eneko Anduezak dio Eusko Jaurlaritza berriaren egitura ''definitu gabe'' dagoela oraindik
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak Eibarren adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza berriaren egitura "zehaztu gabe" dago oraindik, eta bi alderdien oinarriek akordioari baiezkoa eman ondoren zehaztuko dituztela iragarri du.
2024/06/17 - 09:55
Albiste izango dira: EAJ-PSE aurreakordioaren onarpena, Bilboko EGE eta Karrantzako tiroketaren epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/14 - 11:37
Eneko Andueza, Jaurlaritza berriaren banaketaz: ''Hau ez da enkante bat, merkatu bat, negoziaketa bat da''
PSE-EEko idazkari nagusiak ez du argitu sozialistek zein sail kudeatuko dituzten, baina orain arte baino bat gehiago, lau, zuzenduko dituztela berretsi du. Sailburu izango diren pertsonak berak aukeratuko dituela nabarmendu du, sailak kudeatzeko "onenak" direnak.