PSE-EE-REN 10. Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ultraeskuinari "Euskadin egiten dituzuen gisako politika aurrerakoiekin" aurre egiteko dei egin du Sanchezek

PSOEko buruzagiaren hitzetan, sozialista izatea "historiaren alde zuzenean egotea da". Eneko Anduezaren arabera, PSE-EE "konplexurik gabeko eta ahots propioa duen alderdia da".
Pedro Sanchez eta Eneko Andueza, larunbatean, PSE-EEren kongresuan. EFE.
Pedro Sanchez eta Eneko Andueza, larunbatean, PSE-EEren kongresuan. EFE.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak PPri eskatu dio "Troiako zaldi gisa" aritzen direnekin eta "Europa barrutik erorarazi" nahi dutenekin "akordio oro" hausteko.

Espainiako gobernuburu eta PSOEko idazkari nagusiak Donostiako Kursaalen hitz egin du Euskadiko PSE-EEren 10. Kongresuaren lehen jardunaldian, Eneko Andueza berriro euskal sozialisten idazkari nagusi izendatu duten bilkuran.

Sanchezek ultraeskuinaren arriskuaz ohartarazi du bere hitzartzean, "bai Espainiakoa bai nazioartekoa", eta "hemen Euskadin egiten dituzuen eta Espainian egiten ditugunak bezalako" politika aurrerakoiekin borrokatzeko deia egin du. "Sozialista izatea historiaren alde zuzenean egotea da", gaineratu du.

Hitzaldian, Donald Trumpen administrazioaren muga-zergen "mehatxua" eta Santiago Abascal Voxeko buruzagiaren erreakzioa aipatu ditu, "Sanchezen errua" zela esan baitzuen, eta segidan, "hurrengo egunean, Feijoo jaunak gauza bera" esan zuela gogorarazi du.

Espainiako Gobernuko presidentearen esanetan, muga-zergen "mehatxu" horren aurrean "oso argi" du non egongo den Espainiako Gobernua, eta ziurtatu du "zuhurtziaz eta irmotasunez" nekazarien, abeltzainen, industriaren, enpresen, langile espainiarren eta Europaren alde egongo dela, "Europaren interesak Espainiarenak direlako".

"Erraza da esatea non egongo diren ultraeskuina eta eskuina, ahoa ireki ez dutenak, txintik esan ez dutenak, isilik daudenak. Badakizue zergatik? Ahulari egurra ematen diotelako, eta boteretsuari, koipea". "Haien leloa ez da 'aberriagatik dena', haien leloa 'diruagatik dena' da", gaineratu du.

"Ultraeskuina gogaitzen" duten neurriak

PSOEko buruzagiaren arabera, "ultraeskuinari aurre egiteko modurik onena politika aurrerakoiak egitea da, eskubideen eta askatasunen ikuspuntu materialetik, jendearen beharrei eta eskaerei erantzuten dietenak, konponbide justuak dakartzatenak".

Horregatik, eskuinari eta ultraeskuinari "lan-erreformak traba egiten badie" Espainiako Gobernuak "lanaldiaren murrizketa Gorte Nagusietan ezarri eta onartuko" duela esan du. "Enbarazu egiten dizue lanbidearteko gutxieneko soldata? Bada, LGS igotzen jarraituko dugu aurten eta hurrengoan eta hurrengoan eta hurrengoan", irabarri du.

Feminismoak "traba" egiten badie, Espainiako Gobernuak "legegintzaldi honetan Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Ituna berrituko du", erantsi du, eta "ekologismoa" bada gogaitzen dutena, Espainia 2030ean "% 80ko elektrizitatea energia berriztagarritik" lortuko duen herrialdea izatera eramango du Gobernuak. "Hori da nahi dugun autonomia energetikoa, garbia dena eta Espainiak ugari duena", azaldu du.

Pedro Sanchez, larunbat honetan Kursaalen. EFE. Pedro Sanchez, larunbat honetan Kursaalen. EFE.

Gazari eta Ukrainari buruz

Gazako egoeraz, Nazioarteko Zuzenbidea errespetatzeko eskatu du Sanchezek, "bereziki humanitarioa", eta palestinarrak Palestinan eta israeldarrak Israelen "baketan, harmonian eta segurtasunez" bizitzea aldarrikatu du.

"Ezein higiezinen operaziok ez du estaliko Gazan urte hauetan izan diren bidegabekeriak, gizateriaren aurkako krimenak eta lotsaizuna. Ezin da onartu, eta Espainiatik ez dugu onartuko", gaineratu du.

Ukrainari dagokionez, Sanchezek "multilateralismoa" aldarrikatu du Nazioarteko Zuzenbidearekin hautsi nahi dutenen aurrean, eta bake negoziazioak hasten direnean, etorkizun ororen muinean "Ukrainaren protagonismoa eta lidergoa" egon behar direla nabarmendu du.  

Europako segurtasunari buruzko edozein elkarrizketa egiten denean, "Europak mahaian egon behar du", horren esanetan.

PSE-EEren Kongresua. PSE-EEren Kongresua.

Eneko Andueza: "konplexurik gabeko eta ahots propioa duen alderdia da gurea"

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, PSE-EEk "Euskadiren etorkizuna gidatuko du, batzuek hala nahi ez badute ere", eta, nabarmendu duenez,  "konplexurik ez duen eta ahots propioa duen alderdia" da, "egonkortasunaren bermea" baitira, "abenturak alboratu eta euskal politika arrazionaltasun terminoetan kokatzeko".

Anduezak Donostiako Kursaal Jauregian egin ditu adierazpenok, atzera alderdiko idazkari nagusi izendatu duen PSE-EEren 10. Kongresuan. 

Kudeaketa Txostenaren aurkezpenean egindako hitzaldian Anduezak azpimarratu du PSE-EE dela, gaur-gaurkoz, "garapenaren, aurrerapenen eta egonkortasunaren ardatz, eta politikaren eraldaketarako tresna gisa" erabiltzen duena.

Aurreko zuzendaritzak "ondo egindako lana" aitortu eta Idoia Mendiari egindako lana eskertu ostean, buruzagi sozialistak esan du alderdikideak beti izango direla "herri honetan printzipio demokratikoak eta bakearen, askatasunaren eta aurrerabidearen balioak defendatzeko bermea".

"Konplexurik gabeko alderdia da, pentsatzen duena esaten duena", eta "zenbaitek lerro batzuk gainditu nahi dituztenean ahotsa altxatzen duena", Anduezaren arabera, eta horren adibidetzat aipatu ditu Hezkuntza Legea, garraio publikoan deskontuen defentsa edo enplegu edo etxebizitza legeen defentsa. "Argi hitz egiten duen alderdia gara, ezkutuko agendarik ez duena", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X