Anduezak PSE-EEren idazkari nagusi izaten jarraituko du, Batzorde Exekutibo kontinuista baten buru
PSE-EEren zuzendaritza berriak euskal sozialisten 10. kongresuan parte hartu duten ordezkarien % 95,17ren babesa jaso du, eta Eneko Andueza berretsi du idazkari nagusi kargurako.
Batzorde Federalerako zerrenda botoen % 96,98rekin onartu dute, eta Etika Batzordearena, % 97,58rekin. Halaber, Batzorde Nazionalerako zerrenda aldarrikatu dute, botoen % 96,07 jasota.
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak konfiantzazko lagunekin osatu du Batzorde Exekutiboa, izaera kontinuista izango duena. Orain arteko karguetan jarraituko dute, esaterako, Miguel Angel Moralesek, Begoña Gilek, Ekain Ricok eta Pau Blasik.
PSE-EEko idazkari nagusiak batzorde berriaren proposamena aurkeztu die igande goizean PSE-EEren 10. Kongresuko ordezkariei. Batzorde kontinuista da, aurreko 26 kideetatik zortzik baino ez baitute utziko taldea, baina jarraitzen duten batzuk sailez aldatuko dira.
Berritasun nabarmen bat du PSE-EEren Batzorde Exekutiboak, presidente figura berreskuratu baitu. Arabako sozialisten buru den Cristina Gonzalezek beteko du postu hori. Horrez gain, Batzordean jarraituko dute Miguel Angel Moralesek Antolakuntza idazkari gisa eta Begoña Gilek Erakunde Politiketako idazkari gisa.
Ekain Ricok Politika Autonomiko eta Politika Publikoetako idazkari karguan jarraituko du, eta Pau Blasik, Ikasketa, Programa, Prestakuntza eta Euskara idazkari karguan. Denis Itxasok ere Batzorde Exekutiboan jarraituko du, baina Etxebizitza arloaz arduratuko da.
Berrikuntza nagusietako bat Jon Nogales Arabako foru diputatua Politika Ekonomiko eta Eraldaketa Digitaleko Idazkaritzan sartzea da.
Batzordean sartuko dira, halaber, Susana Garcia Chueca Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren arduradun gisa, Ana Lopez Uralde Berdintasuneko idazkari gisa, Estibaliz Canto Hezkuntza eta Kultura arloko buru gisa eta Paula Somalo Landa Ingurune, Nekazaritza, Arrantza eta Abeltzaintzako ardurekin.
Zuzendaritza berria honako hauek osatuko dute: Patricia Campelo (Unibertsitateak, Berrikuntza eta Ikerketa), Maria Jesus San Jose (Justizia, Memoria Demokratikoa eta Bizikidetza), Teresa Laespada (Enplegua eta Gizarte Politikak), Maider Lainez (Industria eta Kanpo Ekintza), Carmen Diaz Perez (Aniztasuna), Daniel Senderos (Trantsizio Ekologikoa eta Klima Aldaketa), Sonia Perez Ezquerra (Merkataritza) eta Gabriel Blanco (LGTBi).
Halaber, Maider Etxebarria, Mikel Serrano, Cristina Laborda, Beatriz Gamiz, Ane Oyarbide, Alfredo Retortillo, Rafaela Romero, Javier Seoane, Isaac Palencia eta Jesica Ruiz ere izango dira Batzorde Exekutiboko kide.
Bestalde, Batzordea utziko dute Nora Abetek (Zuzendaritza Federaleko kidea), Jose Antonio Santanok, Tontxu Rodriguezek, Azahara Dominguezek, Ernesto Gascok eta Marisol Garmendiak, besteak beste.
PSE-EEren zuzendaritza berria 30 kidek osatuko dute (horietatik 18 emakumezkoak dira, eta 12 gizonezkoak), eta horien batez besteko adina 47 urtekoa da.
Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkariak eta Eneko Andueza euskal sozialisten buru berrautatuak eman diote amaiera Kongresuari.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.