Energia berriztagarriak
2022/12/13 - 10:54
Albiste izango dira: Gatazka MCC taldean, aurrerapena energiaren alorrean eta Bertsolari Txapelketa Nagusia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/13 - 09:45
"Energia garbi, merke eta mugagabea" sortzeko fusioan mugarri historikoa iragarriko du gaur AEBk
AEBko mendebaldean 10:00ak direnean (16:00etan, Euskal Herrian) jakinaraziko dute aurkikuntza. AEBko hedabideek aurreratu dutenez, lehen aldiz lortu dute kontsumitutako energia baino gehiago sortzea. Dena dela, merkaturatzeko hamarkada bat ala gehiago beharko da oraindik.
2022/12/12 - 21:37
AEBk energia mugagabea eta garbia sortzeko aurrerapausoa iragarriko du
Ikerlari talde batek fusio nuklearraren bidez erreaktoreak erabiltzen duena baino energia gehiago sortzea lortu du lehen aldiz. Aurkikuntza mugarri izan daiteke energia mugagabe, garbi eta merkearen atarikoa izan daitekeelako.
2022/12/09 - 20:46
H2Med proiektuak hidrogeno "berriztagarria" eramango du, Portugal, Espainia eta Frantzia artean
Pedro Sanchezek, Emmanuel Macronek, Antonio Costak eta Ursula von der Leyenek elkarrekin aurkeztu dute proiektua. Ez dago argi energia nuklearrarekin ekoitzitako hidrogenoa garraiatu ahal izango duen.
2022/12/03 - 17:38
Parke eolikoaren aurka agertu da Azpeitiko herritar talde bat
Norvegiako Statkraft enpresa publikoak proposatutako parke eolikoaren proiektua mesfidantzaz ikusten dute, eta gaur honela adierazi dute Azkoitia, Azpeitia, Errezil eta Zestoako herritarren bozeramaileek.
2022/11/26 - 13:01
EH Bilduk "munduan egoteko beste modu bat" defendatu du klima aldaketari aurre egiteko
Koalizioak estrategia energetiko berri baterako oinarriak proposatu ditu, eta energia subiranotasunean jarri du azpimarra.
2022/11/22 - 16:06
Itsasoko sektore eolikoa arautzeko eta lehen enkantea egiteko eskatu diote Espainiako Gobernuari
Enpresa Eolikoen Elkartea sektorearen I. Kongresua egiten ari da Barakaldon.
2022/11/21 - 10:59
Azazetako eta Labrazetako parke eolikoak 2025ean martxan egotea aurreikusten du Iñigo Ansolak
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren arabera, deskarbonizazioaren bidean pausoak emateko, mota honetako parke eolikoak premiazkoak dira.
2022/11/21 - 10:17
Azazetako eta Labrazetako parke eolikoak 2025an martxan egotea aurreikusten du Iñigo Ansolak
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren arabera, deskarbonizazioaren bidean pausoak emateko mota honetako parke eolikoak premiazkoak dira.
2022/11/16 - 21:28
Tentsioa Statkraft enpresak Aramaion egindako informazio batzar jendentsuan
Hainbat herritar airesorgailuak eraikitzeko proiektuarekin kezkatuta agertu dira bileran.
2022/11/16 - 12:05
Lierni Altuna (Aramaioko alkatea): ''Ez da egon eztabaida nazionalik energia berriztagarrien inguruan''
Itsaraz parke eolikoaren proiektuari buruzko azalpenak emango ditu Statkraft enpresak Arabako herrian. Alkateak azaldu duenez, behin informazioa emanda, herritarren iritziak jasoko dituzte hurrengo bilera batean.
2022/11/16 - 09:46
Elektrizitatearen eskaria % 4,6 txikiagoa izan da energia aurrezteko plana ezarri zutenetik
Espainiako Gobernuak joan den abuztuaren erdialdean jarri zituen martxan energia aurrezteko neurriak, hala nola termostatoak mugatzea eta argiteria kontrolatzea.
2022/11/16 - 08:50
Statkraft enpresak Itsaraz parke eolikoaren proiektua aurkeztuko du gaur Aramaion
Bilera 18:00etan hasiko da Kultur Etxean, eta alkateak, alkateordeak eta enpresako arduradunek hartuko dute parte.
2022/11/14 - 14:39
EEE, 40 urte Euskadiko energia eraginkortasunaren alde lanean
Efemeride hori ospatzeko ekitaldi nagusia astelehen honetan egin da Guggenheim Bilbao Museoan, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan duen ekitaldian.
2022/11/10 - 09:51
Siemens Gamesak 940 milioi euroko galerekin amaitu du urte fiskala
Konpainiaren esanetan, "urte konplikatua" izan da testuinguru makroekonomikoak eta geopolitikoak, hornidura arazoak eta covid-19ak baldintzatuta.
2022/11/09 - 12:16
Iberdrolak 47.000 milioi euro inbertituko ditu datozen hiru urteetan
Konpainia energetikoak 47.000 milioi inbertituko ditu Ameriketako Estatu Batuetan (% 47). Negozio ereduak aintzat hartuta, berriz, sareetara 27.000 milioi (% 57) bideratuko ditu, eta 17.000 milioi, energia berriztagarrietara.
2022/11/09 - 11:01
Mikel Arregi, Zestoako alkatea, parke eolikoaren proiektuaz: ''Ez gara bereiztu, jarrera kritikoa dugu''
Mikel Arregi alkateak ez du uste bideragarria denik Zestoako bide estuetatik parke eolikoa eraikitzeko materiala garraiatzea (70 metroko palak tartean) "lur mugimendu handiak" edo "aldaketa urbanistikoak" egin gabe. "Horregatik esaten dugu esku artean ditugun datuekin ez dugula bideragarri ikusten", gehitu du.
2022/11/09 - 10:57
Zestoako alkatea, parke eolikoaren proiektuaz: "Jarrera kritikoa dugu, baina ez gara desmarkatu"
Atzo goizean Zestoako Udalak zioen gaur egun dituen datuekin ezin duela Piaspeko parke eolikoa babestu. Hala ere, ordu batzuk geroago, egitasmoa aztertzeko borondatea duela zehaztu zuen.
2022/11/08 - 14:24
EH Bildu Statkrafteko parke eolikoaren proiektutik aldendu da Zestoan
Ohar baten bidez, Udal Gobernuak adierazi du gaur egun dituzten datuekin ezin dutela Piaspeko parkea babestu. Hala ere, ordu batzuk geroago, proiektua aztertzeko prest agertu da.
2022/10/26 - 22:51
Balenciaga Ontziolak egindako 'Edda Brint' itsasontzia itsasoko parke eolikoen mantentze lanetan erabiliko da
Ostegunean irtengo da Eskoziara, Pasaiako portutik. Gipuzkoan lehen aldiz egin dute ezaugarri horietako ontzi bat. EITB Media bertan izan da.