Energia berriztagarriak
2022/09/14 - 16:33
Harrobietako arduradunek ustiatuko eremuak energia berriztagarrietarako erabiltzea proposatu dute
Energia berriztagarrien aldeko apustuak azpiegiturak kokatzeko tokiak beharko ditu ezinbestean. Mahai gaiean aukera asko dago eta horien artean, harrobietan geratzen diren hutsuneak erabiltzea da bat. Sektoreak administrazioari eskatu dio helburu horretan elkarrekin joan behar dutela.
2022/09/14 - 16:26
Datu hauek ezagutzen dira Statkraft enpresak Euskadin eraiki nahi dituen parke eolikoen inguruan
Statkraft enpresa hidroelektrikoen arloan hasi zen. Baina jauzia egin du beste berriztagarri batzuetara, tartean, eolikora. Orain, gasaren krisi betean, Euskadira etortzea erabaki dute.
2022/09/14 - 14:44
Hau da Euskadiko parke eolikoen erradiografia
Egun, 2022ko irailean, Euskal Autonomia Erkidegoan, lau parke eoliko daude martxan, eta beste hamabi izapide administratiboan daude. Statkraft Norvegiako enpresak beste bi jarri nahi ditu martxan 2027an, asteartean jakitera eman dutenez.
2022/09/14 - 13:51
Tapia: ''Nahiago nuke halako aukerak eta baliabide natural eta ekonomikoak lituzkeen enpresa bat bagenu''
Norvegiako enpresa batek Euskadin bi parke eoliko jartzeko egin nahi duen inbertsioari buruz galdetuta, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak nabarmendu du Euskadik ez dituela baliabide naturalak horrelako enpresa publiko bat izateko.
2022/09/14 - 12:45
Krisi energetikoari aurre egiteko, 140.000 milioi euro baino gehiago biltzea aurreikusi du Bruselak
Europako konpainia elektrikoen diru sarrerak mugatzea eta petrolio enpresen ezohiko mozkinak zergapetzea proposatu du, besteak beste, Ursula von der Leyenek.
2022/09/14 - 09:51
Albiste izango dira: Hezkuntza Legea, energia plana eta Karrantzako ur horniketa
Asteazken honetan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/09/13 - 19:44
Statkraft Norvegiako enpresak EAEn bi parke eoliko jarri nahi ditu martxan, 2027an
Konkretuki, Norvegiako konpainiak Itsaraz parke eolikoa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko mugan, eta Piaspe (Gipuzkoa) ditu begiz jota. Aurrenekoak 52,8 megawatteko gaitasuna izango du, eta bigarrenak 33koa.

2022/09/13 - 16:28
EAEn autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak bikoiztu egin dira urtebetean, eta Nafarroan, hirukoiztu
Argindarraren garestitzeari aurre egiteko moduetako bat autokontsumorako azpiegiturak ipintzea da. Azken hilabetotan asko igo dira partikularrek jarritako panelak.
2022/09/12 - 11:36
Diazen ekimenarekiko kritiko azaldu da Tapia: "Prezioa ezin da ekoizpen kostuaren azpitik egon"
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak iragarri du arratsaldean lehen sektorearekin bilduko dela, energiaren kontingentzia planaren ekarpenak jasotzeko, baina baita prezioak zehazteko prozesuaz zein lehortearen eraginaz hitz egiteko ere.
2022/09/07 - 15:17
Errusiako gasari topea jartzea eta energia-konpainiei diru-sarrerak murriztea proposatu du Europako Batzordeak
Argindarreko aurrezte derrigorrezkoa ezartzea eta, kontuan izanik gas-prezioak oso hegakorrak direla, likidezia-arazoak dituzten energia-enpresei laguntzea ere proposatu du Batzordeak.
2022/09/07 - 14:04
Trantsizio energetikoa "gaizki" egiten ari dela esan du Josu Jon Imazek
Repsoleko kontseilari delegatuak neutraltasun energetikoaren printzipioaren eta energia-iturri guztien erabileraren alde egin du, gasa eta petrolioa barne.
2022/09/07 - 12:28
Andoni Ortuzar: ''Trantsizio energetikoa egin behar da, baina ezin da gasa albo batera utzi''
Andoni Ortuzarrek gogoratu du une honetan gasa "ezinbestekoa" dela EAEko industria mantentzeko, gure etxeak berotzeko... Bere ustez, ezin da gasa egun batetik bestera alboratu eta "benetako trantsizio energetiko" bat egiteko unea dela esan du.
2022/09/03 - 20:03
Zeintzuk dira orain Europan gasa sartzeko aukerak?
Errusiak Nord Stream 1 gasbidea itxi ostean, Europa hornitzen duten beste hiru gasbide nagusien egoera aztertu dugu.
2022/09/02 - 13:47
Zurekin Nafarroa koalizioak Foru Erkidegoan energia enpresa publiko bat sortzea bultzatuko du
Podemosek, IUk, Batzarrek eta independenteek osatutako koalizioak "proposamen deskafeinatuak" gainditu eta "energia demokratizatzearen" aldeko apustua egin du ikasturte politikoaren hasieran.
2022/09/02 - 00:15
Kontingentzia Planaren diseinuan aurrerapenak egin dituzte Espainiako Gobernuak eta talde politikoek
PPk iragarri du "eragin ekonomikoa ebaluatzeko txostena" eskatuko duela neurriekin batera. Podemos, berriz, kontsumo handia zigortuko duen argindarraren tarifa baten alde agertu da, eta luxuzko yate, hegazkin eta autoei zerga gehiago ezartzea proposatu du.
2022/09/01 - 16:06
Etengarritasun mekanismoa berreskuratzea eta gasera ere zabaltzea proposatu dio Tapiak Espainiako Gobernuari
Jaurlaritzaren iritziz, oso lagungarria izan daiteke datozen hilabeteetan egon daitekeen gas eskasiari aurre egiteko. Euskadiko Kontingentzia Energetikoaren Plana Trantsizio Ekologikorako Ministerioan da jada lehen zirriborroa aldeekin osatu ondotik.

2022/08/29 - 22:17
Von der Leyenek energiaren merkatuaren urgentziazko esku-hartzea iragarri du
Prezioen gorakadari aurre egiteko, elektrizitatearen salneurria ezartzeko erabiltzen den gasaren prezioa mugatu edo bereizi nahi du Europar Batasunak. Egungo sistema eraldatzeko, larrialdiako erreforma abiatuko du.
2022/08/26 - 19:38
Kontingentzia Planari egindako ekarpenak aztertuko ditu Jaurlaritzak, bigarren zirriborroan sartzeko
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, dokumentua berregingo dute ekarpen berri horiek guztiak bilduz; ondoren, Teresa Ribera Espainiako Gobernuko presidenteordeari bidaliko diote.
2022/08/25 - 22:15
Energia aurrezteko lege dekretua onartu dute Kongresuan
Babes zabalarekin jaso du argi berdea Kongresuan orain bi astetik martxan den energia aurrezko planak. Gobernuak lege proiektu moduan tramitatzea onartu du, testuan moldaketak egin ahal izateko. Azken momentuko negoziazioen ondotik EAJk, ERCk zein EH Bilduk alde bozkatu dute.
2022/08/24 - 22:39
EAJk energia aurrezteko dekretuaren alde bozkatuko du
Energia aurrezteko dekretua onartzeko babes nahikoa duela ziurtatu du Espainiako Gobernuak. EAJk dekretuaren alde bozkatuko du, ERCk kontrako botoa baztertu du eta EH Bilduk oraindik bere botoari buruzko zalantza mantentzen du.