Berriztagarrien harira, Otegiren esanetan, EH Bildun "ez dago aldaketarik"; Jaurlaritzan bai, ordea
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia irmo mintzatu da Statkraft enpresa norvegiarrak Gipuzkoan eraiki nahi dituen bi parke eolikoen, eta horren kontura, ustez koalizio abertzaleak izan duen aldaketaren harira: "EH Bildun ez dago aldaketarik". Aldatu dena, horren ustez, Jaurlaritza da: "ez ditu etxeko lanak egin, zezenak harrapatu du, eta orain guk jarrera aldatu dugula sinestarazi nahi du". Otegik nabarmendu duenez, jeltzaleek "nuklearren alde egin zuten, gero gasaren alde, ondoren frackinga, eta orain, berriztagarriak".
Radio Euskadiren "Boulevard" saioan eskainitako elkarrizketan, eredu norvegiarra defendatu du Otegik. "% 100ean publikoa da, kode etiko sendoa du, ez du arazorik parkeak publikoak izateko eta inguruko herritarrek onurak izatearen alde dago", azaldu du. Erantsi duenez, "konpainia horrek energia ekoizten du eta inguruan saltzen du arrazoizko prezio batean". Horri kontrajarriz, bada beste eredu bat, "Energiaren Euskal Erakundeak, EAJk, Iberdrolak eta El Correo egunkariak defendatzen dutena", eta da "oligopolio bat egotea energia ekoizten eta garesti saltzen". Horren hitzetan, "geure eredua jendearena da".
Gogorarazi duenez, "Jaurlaritzak Euskaltel saldu zuenean Tapiak esan zuen ezin genituela enpresa publikoak eduki, hori komunisten kontua zela. Bada, orain Tapiak dio gustatuko litzaiokeela horrelako konpainia bat izatea. Tapia komunista egin zaigu, eta hori zalantzan jartzen dut, ala hemen zerbait aldatu da".
Ildo horretan, azaldu du prozesua "hasi berri" dela, eta "eztabaida serio eta lasaia" behar dela. Hori horrela, argitu du udalek asanbladak egingo dituztela eta enpresak bere asmoak azalduko dituela, euskaraz; "horretan ere ezberdinak dira norvegiarrak", gaineratu du. Otegiren ahotan, "azkenean, jendeak erabakiko du". Azkenik, aipatu du Elgoibarren (Gipuzkoa) bi parke eoliko altxatzeko proiektua dagoela eta EAJk ezetz bozkatu duela: "Zergatik egin duen? Bada esango nuke udal hauteskundeak gertu daudelako".
Bestalde, Jaurlaritzak argitaratu berri duen hezkuntza legearen zirriborroa hizpide eta Elkarrekin Podemosek egin dizkion kritiken aurrean, Otegik nabarmendu du ordezkari politikoak ez dutela "zertan erretxindu", izan ere, "zirriborro bat" baino ez da, oraindik izapidetzen hasi ez dena. "EH Bilduk uste du hezkuntza ituna ona izan zela, euskal eredu nazional baten oinarriak ezartzen dituen aldetik (...) Gu leialak izango gatzaizkio horri", azpimarratu du.
Azkenik, EH Bilduk Donostiako alkategairik edo Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagairik ote duen galdetuta, erantzun du barne hauteskundeen bidez erabakitzen direla, eta, prozesuari "errespetua" zor dion arren, azpimarratu du eurek badutela "ideia bat nortzuk izan daitezkeen hautagai egokienak". Horren harira, iragarpena egin du: "Nahiko argi dugu Gipuzkoako hurrengo ahaldun nagusiaz (emakumea) eta Donostiako hurrengo alkateaz (gizona) ari garela".
Zure interesekoa izan daiteke
Madrilgo Ramon y Cajal Ospitalean itxaron-zerrendak manipulatu dituztela salatu dute
'El País' egunkariak argitaratu duenez, ebakuntzen itxaron-zerrendan zeuden herritarren lehentasuna aldatzea agindu zuten ospitaleko bi arduradunek, zirujaurekin hitz egin gabe.
Puigdemonten amnistia eskariari ezezkoa eman dio berriz Llarena epaileak, eta Konstituzionalaren erabakiaren zain geratu da
Goreneko epailearen ustez, Europar Batasuneko Justizia Auzitegi Nagusiak eman zuen epaiak ez du aldatzen politikari katalana Amnistia Legetik kanpo uzteko Llarenak berak finkatutako lehenengo arrazoiaren oinarria.
Egian migratzaile bati egindako erasoa gaitzetsi du Insaustik eta "motibazio arrazista" dagoen ikertzen ari direla esan du
Jon Insausti Donostiako alkateak gaur azpimarratu duenez, larria da pasa den astean Egia auzoan migratzaile bati egin zioten erasoa, eta gorrotoak hirian lekurik ez duela berretsi du. Biktima gizarte zerbitzuen sistemaren baitan zegoen, eta gaueko zerbitzuen eta "Otorduak" programaren erabiltzailea da.
Aburtok akordioak defendatu ditu eta "politika onaren alde" egin du
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak elkarrizketan, akordioetan, zerbitzu publikoan eta bizikidetzan oinarritutako politika aldarrikatu du, Udalaren Egoerari buruzko azken osoko bilkuran.
Ubarretxenak azpimarratu du ez dela aldebiko batzordea elkartuko akordio garrantzitsurik lortu ezean
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan nabarmendu duenez, Jaurlaritzak "ez du amore emango", baina akordioak lortu ahal izateko "beste aldeak borondate politikoa erakutsi behar du".
Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean
Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".
Anduezak "seriotasuna" eta "diskrezioa" eskatu ditu Estatutu berriaren negoziazioan, "pazientziak muga bat duelako"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak pazientzia galtzeko arriskua dagoela ohartarazi die EAJ eta EH Bilduri. Ildo horretan, lehia eta ika-mikak alde batera uzteko eskatu die biei.
Aburtok Bilbon egindako ibilbidea aldarrikatu du, eta akordioetan oinarritutako politika defendatu: "Denak ez du balio"
Alkateak hiru agintaldien balantzea egin du, eta elkarrizketan, elkarbizitzan eta herritarren zerbitzura jardutean oinarritutako politika aldarrikatu du. "Pertsona ona izan nintzela gogoan izatea gustatuko litzaidake», esan du.
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera Confebaskekin, Adimen Artifizialaren moteltzea eta Zinemaldia ate joka
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.