Energia berriztagarriak
2022/04/15 - 21:33
Argindarra % 22 merkatuko da larunbatean, eta Ukrainaren inbasioa hasi zenean baino prezio baxuagoan egongo da
Garestien 00:00etatik 01:00era egongo da, megawatt orduko 222,43 ordainduko denean, eta 15:00etatik 16:00etara 40,32 eurokoa izango da prezioa.
2022/04/15 - 13:30
Argindarraren prezioa % 10,1 jaitsi da, megawatt orduko 198,47 eurora arte
Garestien 21:00etatik 22:00etara egongo da, 237,29 euroan, hain zuzen ere; eta merkeen, 15:00etatik 16:00etara, 151,11 euroan.
2022/04/14 - 21:27
Errusiako gasa erosteari uztea oso garesti irtengo zaiola ohartarazi dio Putinek Europari
Errusiako presidenteak esan du Estatu Batuei energia erostea "hainbat aldiz garestiago" aterako zaiola Europari. EBZeko presidenteak onartu du Errusiako energiari boikota egiteak eragin handia izango lukeela ekonomian.
2022/04/13 - 11:27
SPRI: "Apustu serioa egin behar dugu energia berriztagarriak hemen sortzeko eta mendekotasunak gutxitzeko"
Aitor Urzelai SPRIko zuzendari nagusiaren arabera, gaur-gaurkoz Euskadin energia sortzeko aukera bakarra energia berriztagarria da, eolikoa eta fotovoltaikoa. Hori dela eta, hurrengo urteetan esparru horietan inbertsio garrantzitsua egin beharko dela azpimarratu du.
2022/04/13 - 11:24
Urzelai:''Apustu serioa egin behar dugu energia berriztagarriak hemen sortzeko eta mendekotasunak gutxitzeko''
Aitor Urzelai SPRI taldeko zuzendari nagusiak Euskadi Irratiko "Faktoria"n azaldu du Euskadin bertan energia sortzeko aukera bakarra orain energia berriztagarria dela, eolikoa eta fotovoltaikoa; "hor apustu garrantzitsua egitea tokatzen zaigu hurrengo urteetan".
2022/04/08 - 14:59
EAJk "norabide berean arraun egitea" eta Eusko Jaurlaritzaren erabakiak babestea eskatu du
Itxaso Berrojalbizek adierazi du Eusko Jaurlaritzaren "erantzuna egokia" izan dela orain arte, eta hori "ezinezkoa" izango litzatekeela "aurretiaz egindako lanik gabe".
2022/04/07 - 16:36
Adituen ustez, haize energiak urrats bat eman behar du aurrera
Wind Europe azoka bukatu da, arrakastatsua izan da, eta partehartzaile guztiak bat datoz: ezinbestekoa da energia mota hau garatzea krisiari aurre egiteko. Erronka posible dela diote enpresa eolikoen elkarteek, baina diru asko inbertitu behar da.
2022/04/07 - 15:20
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian Gizarte Segurantzari milioi bat eurotik gorako iruzurra egiteagatik
Gainera, beste bi pertsona ikertzen ari dira. Iruzurrean nahastutako bat energia berriztagarriko sektoreko enpresari bat da. Enpresak sortuz eta langileak tartean jarriz, zorrak ordaintzea ekiditen zuen.
2022/04/06 - 13:26
Etxebizitzen eraikuntza % 10 eta % 15 artean garestitu da azken hiru hilabeteetan
Ukrainako gerrak eta energiaren krisiak lehengaiak garestitzea eragin dute, eta horrek arriskuan jarri du eraikuntzaren sektorea.
2022/04/05 - 23:00
EAEn 5 parke eoliko daude 200 aerosorgailurekin
Kontsumitzen dugun energiaren %0’4 sortzen dute parke horiek. Parke gehiago egiteko proiektu asko daude, horietako bi oso aurreratuak. Arabako Labraza eta Azazetakoak. Baina guztira 14 egitasmo daude aztergai.
2022/04/05 - 16:33
Europako airesorgailuen azoka garrantzitsuena hasi da BECen
Bertan, hiru egunetan, industria eolikoan lanean jarduten dute 8.000 profesional inguruk hartuko dute parte. Euskadin industria eolikoa oso garatua dago, 150 enpresatik gora aritzen dira sektorean, 15 mila milioi euroko fakturazioarekin.
2022/04/05 - 16:29
Sektorearen ustez, Ukrainako gerrak agerian utzi du energia berriztagarriak garatu beharra
Bilbo, Europako haize energiaren hiriburu izango da egunotan. Eta denen ahotan, mezu argia, berriztagarriak suspertu behar dira. Eta energia eolikoa bizkortu egin behar da.
2022/04/05 - 12:18
Tapiak dio Ukrainako gerrak "gero eta premiazkoagoa" egiten duela energia berriztagarrien garapena
Gaurtik ostegunera, industria eolikoko 8.000 profesional bilduta daude Barakaldon, BECen, sektoreak dituen erronkei buruz eztabaidatu eta produktu eta teknologia berrienak aurkezteko.
2022/04/05 - 11:39
Ribera ministroak, Araban frackinga erabiltzeaz: "Ez da berehalako irtenbidea, ezta bideragarria ere"
Energia eolikoa hizpide, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak uste du euren eremuetan haize-errotak jartzen dituzten herritarrek eta udalek "onura" jaso beharko luketela.
2022/03/31 - 17:35
Argindarra merkatzeko gasaren prezioa 30 eurora mugatzea proposatu dute Espainiak eta Portugalek
Europako Batzordeak dokumentua baloratu eta proposamenari oniritzia eman beharko dio.
2022/03/29 - 13:24
Zigor Urkiaga: "% 90eko kanpo beharra duen herrialde batean subiranotasun energetikoa izatea fabula bat da"
Eusko Jaurlaritzako Proiektu Estrategikoen zuzendariaren esanetan, etorkizuneko estrategia berriztagarriak % 10etik askoz gorago egotea da.
2022/03/26 - 19:45
Europar Batasunak onartutako gasaren merkatzea hilabete barru sartuko da indarrean
Teresa Ribera Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteordeak adierazi duenez, "hiruzpalau astetan" sartuko litzateke indarrean europar buruzagiek Espainia eta Portugalentzako adostutako salbuespena.
2022/03/25 - 17:01
Gatazka amaitutakoan ere prezio altuekin lan egin beharko duen beldur da EAEko industria
Industria Abagunearen Behatokia osatzen duten 16 klusterrek aurtengoa "urte zaila" izango dela aurreikusi dute. Diotenez, Ukrainako gerra amaitzearekin bakarrik ez da arazoa konponduko.
2022/03/18 - 17:30
Neurri ekonomikoak hartzeko martxoaren 29ra arte itxarotea berretsi du Sanchezek
Erabakiak berehala hartzeko eskatu dio oposizioak, martxoaren 29ra arte itxaron gabe, baina aurrena datorren astean Bruselako goi-bileran hartuko diren erabakiak ezagutu behar dituela uste du Espainiako gobernuburuak.
2022/03/17 - 21:07
Hilaren 29a baino lehen erregaia merkatzen ez bada, hornidura arazoak egon daitezkeela ohartarazi du Tapiak
Espainiako Gobernuak iragarri du martxoaren 29an energia merkatuko duela, baina Jaurlaritzak ohartarazi du ordurako "berandu" izan daitekeela.