EITB DATA: Kontsumitzen dugun energiaren % 10 soilik ekoizten dugu Euskadin
Euskadiko autohornikuntza-tasa ez % 10era iristen, hau da, erosi egin behar dugu kontsumitzen dugun energiaren % 90, eta erosketa Estatuan zein Estatutik kanpoko beste herrialde batzuetan egin behar dugu, Eustatek eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) argitaratutako datuen arabera.
Hala ondoriozta daiteke EITB DATAk energiaren sektorearen inguruan egin duen eta gaur EITBk bere hedabide guztietan argitaratu duen azken ikerketatik.
Autohornikuntza-tasa % 10era ere ez iristeak (% 9,7) ondorio zuzena du: Euskadik kanpoko energiaren mendekotasun handia du. Datu hori nahiko egonkor dago 2018. urtetik, eta hobekuntza txiki bat izan du, aurreko urteetako tasa apur bat gorago egon ostean.
Azpimarratzeko moduko beste datu baten arabera, EAEko autohornikuntza-tasa EBko 27 estatu kideen batezbestekotik oso urrun dago, Europan % 45,1ekoa baita. Suedia da kanpoko herrialdeekiko mendekotasun txikiena duen estatua, kontsumitzen duen energiaren % 70 berak ekoizten baitu. Italian (% 23,7) eta Espainian (% 27,2) gutxiago ekoizten dute, baina Euskadin baino askoz ere gehiago egiten dute, 2019ko datuen arabera.
Euskadin kontsumitzen dugun azken energiaren bi heren baino gehiago petrolioari eta deribatuei, eta gasari dagokie. Datua gainerako erkidegoetan jasotzen denaren antzekoa da, baina beste herrialde batzuetan ikusitakoa baino nabarmen altuagoa da. Esaterako, Frantzian, Alemanian eta Italian petrolioaren eta deribatuen pisua % 34,4 eta % 38,7 artean kokatzen da.
Euskadik kontsumitzen duen argindarraren % 43 ekoizten du; Nafarroak, % 172
Ekoizpen elektrikoari dagokionez, Euskadik kontsumitzen duen argindarraren % 43 baino ez du ekoizten, eta % 17 bakarrik ekoizten du energia-iturri berriztagarrien bidez; hortaz, gainerako % 83a iturri ez berriztagarrien bidez lortzen da. Kontsumitzen den energiaren % 57 Iberiar penintsulako interkonexio sistematik dator, hau da, beste autonomia erkidegoetatik.
Nafarroan, aldiz, kontsumitzen den argindarraren % 172 ekoizten dute; % 49 iturri berriztagarrien bidez eta % 51 iturri ez berriztagarrien bidez. Ekoizten duen gainerako % 72a interkonexio-sistemara isurtzen du.
Espainian ere, kontsumitzen dena baino gehiago ekoizten dute: % 101; horietatik % 47 iturri berriztagarri eta % 53 iturri ez berriztagarrietatik.
Familien gastuaren % 6-7 inguru energiaren faktura ordaintzera bideratzen da Euskadin
Aipatutako energia ordaintzeko orduan, energiaren faktura EAEko familien gastu osoaren % 6-7 ingurukoa da, eta % 8-9koa Estatuko familien kasuan. Proportzio hori nahiko egonkorra da 2008tik, baina alde handiak daude autonomia-erkidegoen artean, "familiaren aberastasunaren" arabera, eta ", eta, hain zuzen ere, horrek eragiten du Euskadin datua apur bat txikiagoa izatea, % 6,4koa (2018-2019ko datuak).
Pertsona bakoitzak 930 ordaindu behar ditu urtean energia erosten Euskadin
Euskadiko pertsona bakoitzak 930 euroko gastua dauka urtero energian, 2018 eta 2019ko datuen batez bestekoaren arabera, urte horietan ez baitaude datuak pandemiaren eta gerraren eraginpean.
Energiaren faktura horren ia erdia (% 47) erregaia (automoziokoak) ordaintzeko erabiltzen da, heren bat (% 31,4) argindarra ordaintzeko, % 18,3 gasa ordaintzeko eta % 2,8 bestelakoak ordaintzeko.
2022rako, prezioen goranzko joera ikusita, oso litekeena da pertsona bakoitzeko gastuak 1000 euroko langa erraz gainditzea, inoizko marka guztiak hautsita.
Hain zuzen ere, etxeetako energia-fakturari dagokionez, argindarraren zein gasaren gastua zeharo igo da erkidego guztietan.
Argindarraren prezioaren inguruan, Espainiak du EBko 27 estatu kideen artean bigarren preziorik altuena, Alemaniaren atzetik. Gasaren zerrendan, era berean, Espainia bigarren postuan dago EBko herrialdeen zerrendan, Suediaren atzetik, EUROSTATek plazaratutako datuen arabera.
Argindarra zein gasa horren garesti ordaintzeko arrazoiak oso antzekoak dira bi kasuetan: kontsumorako prezioen panela, kontsumitzaileen tipologiaren (etxeak, industria) eta merkatuen (arautua eta librea) arabera, eta herrialde bakoitzeko mix energetikoa eta trantsizio ekologikorako estrategiak.
24 hilabeteko "ezohiko" egoera igoera azaltzeko
Energiaren prezioen gorakada azaltzeko orduan, 24 hilabete begiratu behar da atzera, "ezohiko" egoera izan delako, EITB DATAren inkestak dioenez, Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioak emandako datuak aipatuta.
-2020an, jarduera ekonomikoaren eta kontsumoaren galerak energia-eskaria murriztu zuen, eta ondorioz prezioek behera egin zuten.
-2021ean, pandemiak eragindako geldialdiaren ostean, jarduera ekonomikoaren eta kontsumoaren normalizazioak energia-eskaria bultzatu zuen, eta prezioak igotzen hasi ziren.
-2022an, Ukrainako gerrak gasaren prezioari zuzenean eragin dio, eta energia-merkatuak zuzenean ezegonkortu ditu.
Hain zuzen ere, urteko lehen hilabeteetan ikusi izan ditugu maximo historikoak bai gasaren salneurrian, baita petroliokoan ere.
Era berean, Brent petrolioaren prezioak (erreferentziazkoa da gasolina, gasolio, keroseno eta abarren prezioak ezartzeko) goranzko bilakaera izan du, gasaren eta argindarraren prezioek bezala, Brent upelarena apur bat motelagoa izan bada ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Zubietako erraustegiko langileek osasun bermeak eskatu dituzte bederatzi langile intoxikatu ostean
Langileek garbitzaileen egungo akordioa ordezkatuko duen lan-esparru espezifiko bat eskatzen dute, eta erraustegiko azpiegituren segurtasun-falta salatzen dute
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.