Energia
2022/11/22 - 16:06
Itsasoko sektore eolikoa arautzeko eta lehen enkantea egiteko eskatu diote Espainiako Gobernuari
Enpresa Eolikoen Elkartea sektorearen I. Kongresua egiten ari da Barakaldon.
2022/11/21 - 13:24
Bizkaiko Aldundiak errepide guztietan LED teknologia jartzeko 27 milioi inbertituko ditu 2027ra arte
Foru Gobernuak kontsumoa % 50 eta gastua % 30 murriztea espero du.
2022/11/21 - 10:59
Azazetako eta Labrazetako parke eolikoak 2025ean martxan egotea aurreikusten du Iñigo Ansolak
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren arabera, deskarbonizazioaren bidean pausoak emateko, mota honetako parke eolikoak premiazkoak dira.
2022/11/19 - 15:38
Isolamendua zaintzeaz gain, badaude trikimailu merkeak etxeko beroa hobeto aprobetxatzeko
Leihoak, teilatua, zorua... Guztiak zaindu behar dira isolamendu termikoa lortzeko eta energia hobeto aprobetxatzeko.
2022/11/19 - 15:28
Hiriburuko ikastolak ez du gas berogailurik ez ur berorik izango, prezio altuak direla eta
Datozen egunetan bilera egingo dute Lapurdiko herriko Ametza ikastolako familiek, aterabideak bilatzeko. Behin-behinean, berogailu elektrikoak ezarriko dituzte.
2022/11/16 - 21:28
Tentsioa Statkraft enpresak Aramaion egindako informazio batzar jendentsuan
Hainbat herritar airesorgailuak eraikitzeko proiektuarekin kezkatuta agertu dira bileran.
2022/11/16 - 12:05
Lierni Altuna (Aramaioko alkatea): ''Ez da egon eztabaida nazionalik energia berriztagarrien inguruan''
Itsaraz parke eolikoaren proiektuari buruzko azalpenak emango ditu Statkraft enpresak Arabako herrian. Alkateak azaldu duenez, behin informazioa emanda, herritarren iritziak jasoko dituzte hurrengo bilera batean.
2022/11/16 - 09:46
Elektrizitatearen eskaria % 4,6 txikiagoa izan da energia aurrezteko plana ezarri zutenetik
Espainiako Gobernuak joan den abuztuaren erdialdean jarri zituen martxan energia aurrezteko neurriak, hala nola termostatoak mugatzea eta argiteria kontrolatzea.
2022/11/16 - 08:50
Statkraft enpresak Itsaraz parke eolikoaren proiektua aurkeztuko du gaur Aramaion
Bilera 18:00etan hasiko da Kultur Etxean, eta alkateak, alkateordeak eta enpresako arduradunek hartuko dute parte.
2022/11/14 - 14:39
EEE, 40 urte Euskadiko energia eraginkortasunaren alde lanean
Efemeride hori ospatzeko ekitaldi nagusia astelehen honetan egin da Guggenheim Bilbao Museoan, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan duen ekitaldian.
2022/11/09 - 12:16
Iberdrolak 47.000 milioi euro inbertituko ditu datozen hiru urteetan
Konpainia energetikoak 47.000 milioi inbertituko ditu Ameriketako Estatu Batuetan (% 47). Negozio ereduak aintzat hartuta, berriz, sareetara 27.000 milioi (% 57) bideratuko ditu, eta 17.000 milioi, energia berriztagarrietara.
2022/11/09 - 10:57
Zestoako alkatea, parke eolikoaren proiektuaz: "Jarrera kritikoa dugu, baina ez gara desmarkatu"
Atzo goizean Zestoako Udalak zioen gaur egun dituen datuekin ezin duela Piaspeko parke eolikoa babestu. Hala ere, ordu batzuk geroago, egitasmoa aztertzeko borondatea duela zehaztu zuen.
2022/11/08 - 14:24
EH Bildu Statkrafteko parke eolikoaren proiektutik aldendu da Zestoan
Ohar baten bidez, Udal Gobernuak adierazi du gaur egun dituzten datuekin ezin dutela Piaspeko parkea babestu. Hala ere, ordu batzuk geroago, proiektua aztertzeko prest agertu da.
2022/11/03 - 14:06
Facuak Iberdrola salatu du Interneteko bilatzaileei tarifa arautuen webgunea ezkutatzeagatik
Kontsumitzaileen elkartearen ustez, praktika horrek nahasmena eragin zezakeen erabiltzaileen artean, bilatzen zituzten tarifak direla sinestarazi baitie, baina "webgune horretan merkatu librekoak bakarrik agertzen ziren, garestiagoak direnak".
2022/10/31 - 16:52
2030era arte C02 isurketek hazten jarraituko dutela iragarri du petrolio esportatzaileen erakundeak
Halaber, urteroko txostenean, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak azaldu du 2045. urtera bitarte hornidura arazorik izatea nahi ez bada, 12,1 bilioi dolarreko inbertsioa egin beharko dela munduko petrolio industrian.
2022/10/26 - 11:04
Iberdrolak 3.104 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu irailera arte, 2021eko epe berean baino % 29 gehiago
Emaitza horiek lortu ditu espainiar Estatuan % 14ko jaitsiera izan badu ere.
2022/10/25 - 16:37
Inguruko erkidegoekin alderatuta, EAE da energia eolikoarekin argindarrik gutxien ekoizten duen erkidegoa
2006tik ez da parke eolikorik eraiki Euskadin. Lau parke eoliko daude eta guztien artean 2021ean ez ziren 300.000 megawat ordura heldu. Kopuru hori aurreko urtean baino % 8,8 gutxiago izan zen.
2022/10/25 - 14:55
Jaurlaritzak Hitzartuz programari onespena eman dio
2022 eta 2023 urteetarako planteatuta dago programa eta 334 milioi euro bideratuko dira programa honetara. Helburua familien erosteko ahalmenaren galera konpentsatzea, energia-faktura ordaintzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboentzako laguntza indartzea eta oinarrizko premiak asetzea da.
2022/10/21 - 10:17
Zein galdara mota dira eraginkorrenak gaur egun?
Gasaren eta energiaren prezioaren igoerarekin, asko garestitze nabarmenak pairatzen ari dira euren fakturetan. Horiei aurre egiteko, GasNatureko teknikari Iñaki Markelek azaldu digu nola aurrez dezakegun energiaren kontsumoan, galdararik efizienteenak zeintzuk diren zehaztuta, besteak beste.
2022/10/21 - 09:00
Gasteiz, Europako hiriburu berde izan zenetik 10 urte
Duela hamar urte, 2012an hartu zuen Gasteizek Green Capitalen lekukoa Hanburgoren (Alemania) eskutik, Europako Parlamentuan; 2010ean, Stockholmen (Suedia), horretarako enkargua jaso ondoren. Aldez aurretik, abiatutako apustu berdea indartu zuen Arabako hiriburuan.