Azaroko KPI aurreratua % 6,8an geratu da, laugarren hilabetez jarraian jaitsita
Inflazioaren goranzko joera apaltzen ari dela berretsi du azaroko Kontsumorako Prezioen Indize aurreratuak: aurreko hilabeteko datuarekin (% 7,3) alderatuta, puntu erdi bat egin du behera, % 6,8raino, batez ere, argindarraren eta erregaien prezioen jaitsierak eraginda. Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako behin-behineko datuen arabera, hamarren bat jaitsi da KPIa, aurreko hilabetearekin alderatuta. Hala, laugarren hilabetez jarraian egin du behera adierazleak, uztailean % 10,8ko langara iritsi ondoren.
Halaber, jaitsiera horretan zeresana izan du arropen eta oinetakoen prezioek 2021eko azaroan baino igoera apalagoa izateak. Espainiako Gobernuko Ekonomia Gaietarako Ministerioaren arabera, gaurko datuekin inflazioaren beheranzko joera "baieztatuta geratu da".
Bestalde, azpiko inflazioa, —landu gabeko elikagaiak eta produktu energetikoak kontuan hartu gabe kalkulatzen dena—, urte arteko inflazioa ez bezala, hamarren bat igo da eta % 6,3an geratu da azaroan.
Pentsioak
Gaur kaleratutako datuekin, 2023an pentsioak % 8,5 igoko dira. Azaroko inflazioaren datu aurreratua jakinda, datorren urteko balio handitzea kalkulatzea ahalbidetzen du, eta Espainiako Gobernuak aurrera atera berri dituen aurrekontuetan jasotako aurreikuspena berretsi da.
2021eko erreformaren arabera, pentsioen igoera kalkulatzeko, azarora arteko urte arteko tasaren balio handitzea hartzen da kontuan. Horrenbestez, datorren urtean kotizaziopeko pentsioak % 8,5 igoko dira, eta kotizazio gabekoak, berriz, % 15.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.