Enpresaburuak
2025/03/27 - 11:22
Jauregik kezka agertu du Trumpek iragarritako muga-zergek euskal automobilgintzan izan dezaketen eraginagatik
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Zornotzan egin ditu adierazpenok, Acicae klusterrak antolatutako jardunaldi batean. "Gure etorkizuna gure eskuetan jartzera behartzen gaitu Trumpek", esan du.
2025/03/26 - 19:46
Perez Iglesias: ''Etxebizitzaren kostua euskara baino oztopo handiagoa da profesionalak erakartzeko orduan''
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak Anton Arriola Kutxabanken presidenteak egindako adierazpenek sortutako polemika izan du hizpide. Izan ere, Arriolak esan zuen zaila dela atzerritik Euskal Herrira talentua erakartzea, euskara dela eta.
2025/03/25 - 20:40
Guardian lantegiko beharginek "itxaropena galdu dute", eta daude 10-15 egunen buruan kaleratuko dituztela
Aitor Peral, Josemi Luengos eta Gabriel Ainz langileen batzordeko kideek agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarrean, euren egoera azaltzeko.
2025/03/22 - 22:56
Bioaniztasuna mehatxupean duten makroproiektu energetikoak gelditzeko eskatu dute Gasteizen
Manifestu bateratu batean, elkarte deitzaileek salatu dute Euskadin aurki onartuko duten Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak herritar asko dituela kontra, eta enpresa energetiko handien interesak lehenesten dituela.
2025/03/20 - 20:28
AHT sustatzeko plataforma eratu dute Nafarroan enpresarien elkarteek
40 bat erakunde batu dira plataforma "apolitiko" batean, helburu oso zehatzak lortze aldera: Abiadura handiko korridore nafarra lehenbailen planifikatu eta eginkaritu dadin ahaleginak egitea, eta Nafarroako Gobernuari babes osoa ematea Espainiako Gobernuari hori eskatzeko orduan.
2025/03/19 - 23:28
SDA Factoryk Gasteizko lantegia itxi eta bertako 55 langileak kaleratuko ditu
Lanpostuak suntsitzeko lan-erregulazioko espedientearen kontsulta-aldia akordiorik gabe amaitu da. Enpresa-batzordean ordezkaritza duten sindikatuen zerbitzu juridikoak prozesu osoa auzitara eramatea aztertzen ari dira.
2025/03/17 - 22:06
I+Med enpresak iragarri du 100 milioiko inbertsioa egingo duela laborategi berria eraikitzeko
2030erako dago aurreikusita, Arabako teknologia parkean egongo da eta 500 lanpostu sortuko ditu. Biomedikuntzan puntakoa izango da, eta zientzialarien etxea izatea nahi dute.
2025/03/17 - 12:33
Absentismoari aurreko egiteko plana iragarri du ADEGIk
"Paradigma berri" batetik heldu nahi dio gaiari Gipuzkoako patronalak, eta langileek enpresarekiko "konpromiso handiagoa" izatea bilatuko du.
2025/03/13 - 17:56
Balenciagaren hartzekodunek zorra murriztea adostu dute, eta inbertitzaileekin negoziazioak erraztu dira
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak adierazi duenez, akordioa "albiste bikaina da enpresarentzat, langileentzat, Zumaiarentzat, Gipuzkoarentzat eta Euskadiko industria eta ekonomiarentzat".
2025/03/12 - 14:29
Zorra jaisteko Balentziaga ontziolaren eta Cofidesen arteko akordioa "une batetik bestera" heldu daiteke
Zumaiako ontziola hartzekodunen konkurtsoan dago azarotik, eta martxoaren 31ra arteko epea du zorra bere gain hartuko duen norbait aurkitzeko.
2025/03/11 - 17:47
Pradalesen ustez, AEBrekiko loturak sendotu behar dira, "muga-zergen mehatxua" izan arren
Lehendakaria astelehenetik dago Washingtonen, AEBra egin duen lehen bidaia ofizialean, eta astearte honetan sektore aeroespazialeko enpresekin eta Basque Trade & Investment (BTI) elkartearen ordezkariekin batzartu da.
2025/03/11 - 17:29
''Muga-zergen mehatxuak'' gorabehera, Euskadik AEBrekin loturak sendotu behar dituela uste du Pradalesek
Imanol Pradales lehendakaria Washingtonen da Estatu Batuetara egin duen lehen bidaia ofizialean. Gaur sektore aerospazialeko enpresekin eta Basque Trade & Investmenten ordezkariekin bildu da.
2025/03/05 - 21:30
CAF konpainiak 600 tren fabrikatzeko 3.500 milioi euroko kontratua lor dezake Belgikan
SNCB Belgikako tren zerbitzuak Gipuzkoako konpainia aukeratu du aukera nagusi gisa tren flota berria fabrikatzeko. Belgikako Gobernuak justifikatu egin du SNCBk CAF aukeratu izana, nahiz eta Alstomek eskaintza merkeagoa aurkeztu.
2025/03/04 - 20:03
Espainiako Gobernuak 67 milioi inbertitu ditu Gipuzkoako Multiverse Computing enpresan
Bartzelonan egiten ari diren Mobile World Congressen, Espainiako Estatua euskal enpresan sartzea Europaren autonomia estrategikoa bilatzeko helburuan kokatu du Oscar Lopez Eraldaketa Digitalerako ministroak.
2025/03/03 - 13:11
Pradales: ''Publiko-pribatu aliantza etorkizuneko ongizatea bermatzeko inbertsioa da''
Eusko Jaurlaritzak eta bederatzi finantza erakundek finantza aliantza publiko-pribatua osatu dute gaur legegintzaldi honetan 4.000 milioi euro mobilizatuta EAEren eraldaketa ekonomiko eta industrialean laguntzeko. Imanol Pradales lehendakariak esan du aliantza hori "herri apostu sendoa" dela
2025/02/28 - 21:42
Talgok 108 milioi galdu ditu 2024an, Renferen isuna ordainduta, baina inoizko diru-sarrera onenak lortu ditu
Sarrerak 669,2 milioi eurokoak izan dira, inoizko onenak eta aurreko ekitaldikoak baino % 2,5 handiagoak. Zuzendarien oinarrizko soldatak % 11 igo dira eta langileenak % 2,2 jaitsi.
2025/02/28 - 11:32
Tubacexek % 37 txikitu zituen etekinak 2024an, 23 milioi euroraino
"Ezohiko" faktoreek izan zuten eragina iazko emaitzetan; besteak beste, Abu Dhabin fabrika bat eraikitzeko eta irekitzeko egindako inbertsioak. Salmentak, berriz, % 10 jaitsi ziren iaz, 767,5 milioi euroraino.
2025/02/27 - 17:26
Sanchezek eta Pradalesek sektore aeronautikoa defendatu dute ITP Aero konpainiaren ADMIRE lantegi berrian
Lehendakariak uste du aeronautika sektoreak berebiziko garrantzia izango duela "Europako industria berriz suspertzeko, eta ITP Aero enpresa giltzarrietako bat da horretarako". Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu duenez, ITP "etorkizuneko bermea da Europaren zein ekonomiaren defentsarako".
2025/02/27 - 10:28
Iberdrolak 5.612 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu 2024an, aurreko urtean baino % 17 gehiago
Energia konpainiak jakitera eman duenez, 17.000 milioiko inbertsioak (marka historikoa) eragin du irabazien gorakada.
2025/02/24 - 17:04
Jaurlaritzak GJHekiko konpromisoa aitortu die 60 erakunderi Euskadi Agenda 2030 Sarien lehen edizioan
Imanol Pradales Jaurlaritzako lehendakaria izan da buru Lehendakaritzan egin den Euskadi Agenda 2030 Sarien banaketa ekitaldian. "Ez da nahikoa asmo handiko helburuak finkatzea. Ekintza planak, adierazle argiak eta tresnak zehaztu behar dira, egiten dugunaren eragina neurtzeko", esan du.