LAN-ASTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asteko lanaldia 37,5 ordura murrizteko lege proiektua asteazkenean onartuko du Espainiako Gobernuak

Astearteko Ministroen Kontseiluaren bileran, itzalaldiak eragindako egoera eta normaltasuna berrezartzeko neurriak aztertu dituzte. Hori dela eta, hasiera batean aurreikusitako gaiak asteazkenean jorratuko dituzte.
Bi udal langile lorategi batean loreak jartzen, artxiboko irudi batean
Bi udal langile lorategi batean loreak jartzen, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE

Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Ministroen Kontseiluak argindar-etenaldia izan du gai bakar gisa. Hori dela eta, asteko lanaldia 40 ordutik 37,5 ordura murrizteko lege proiektua asteazken honetan egingo den Ministroen Kontseiluan onartuko da, gaurko aurreikusita zeuden gainerako gaiekin batera.

Ondoren, lege testua Diputatuen Kongresura igorriko du eta tramitazioa hasiko da.

Ohi bezala, koalizio gobernuak gogor lan egin beharko du babesak eskuratzeko, PP eta Junts aurka agertu baitira. Halaber, neurriak ez du patronalaren babesik. 

Pasa den abenduan, Yolanda Diaz ministroa buru den Lan Ministerioak CCOO eta UGT sindikatuekin adostu zuen soldata jaitsi gabe lanaldia astean 37,5 ordura murriztea. Patronala (CEOE eta Cepyme) akordiotik kanpo gelditu zen, lanaldi murrizketa negoziazio kolektiboaren bidez egin behar dela iritzita.

Zure interesekoa izan daiteke

Lore Bilbao Osakidetzako zuzendaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ebakuntza kirurgikoetarako itxaron-zerrenda 77-78 egunera igo da medikuen grebaren ondorioz, Osakidetzaren arabera

Medikuek aurtengo 5. greba asteari ekingo diote datorren astean, ekainaren 15etik 19ra. Lore Bilbao Osakidetzako zuzendariak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak akordioa lortzeko ahaleginean jarraituko du, baina argi utzi du Estatutu Markoak bere horretan jarraitzen duen bitartean medikuek grebari eutsiko diotela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X