TALGO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Talgori jarritako isunaren baldintzak argitu eta "pauso positiboak" eman direla onartu du Eusko Jaurlaritzak

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuaren arabera, behin 116 milioi euroko isunaren nondik norakoak ezagututa, hurrengo pausoa bankuekin negoziatzea izango da.
Talgok Rivabellosan (Araba) duen lantegia, artxiboko irudi batean
Talgok Rivabellosan (Araba) duen lantegia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Euskal partzuergoak Talgoren zati bat erosteko prozesua ez da gauzatu oraindik, baina Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak onartu du Renfek Talgori ezarri dion 116 milioiko isunaren nondik norakoak argitu direla eta "beharrezko" pausoa dela erosketa burutzeko bidean.

Jauregi sailburuak Basque Circular Summit jardunaldiaren irekiera ekitaldian parte hartu du, Bilbon, eta horren ostean kazetarien aurrean hitz egin du. Talgori jarritako isuna atzeratzeko euskal partzuergoak Renferekin lorturiko balizko akordioaz galdetuta, "pauso positiboak" eman direla aitortu du.

"Lanean ari gara, pixkanaka-pixkanaka, baina pauso positiboak ematen ari gara", nabarmendu du. Azaldu duenez, isunaren nondik norakoak argitzea ezinbestekoa da erosketa aurrera eramateko. "116 milioi euro diru asko da", gehitu du.

Trilantic funtsak Talgon duen parte-hartzea (% 29,77) erosteko aurreakordioa lortua du Jose Antonio Jainaga Sidenorren presidentea buru duen euskal partzuergoak, baina erosketa ez da oraindik gauzatu. Akordioaren arabera, akzioko 4,15 euro ordainduko dituzte, eta horri 0,85 zentimoko aldagarria gehitu beharko zaio, hainbat baldintza betzekotan.

Behin 116 milioi euroko isunaren baldintzak ezagututa, hurrengo pausoa Talgok bankuekin duen zorra berriro negoziatzea izango dela adierazi du Jauregi sailburuak. Bidea luzea izango dela aurreratu du, baina, azpimarratu du, arian-arian, aurrera egiten ari direla.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X