Espainiako Gobernuak 14.000 milioitik gorako egitasmoa onartu du AEBko muga-zergen eragina murrizteko
Ministroen Kontseiluak lege-dekretua onartu du gaur, Ameriketako Estatu Batuetako muga-zerga berrien eragina murrizteko Espainiako Gobernuak diseinatutako egitasmoarekin. Planak 14.000 milioi euro baino gehiago dakar, eta horietatik gutxienez 7.400 milioi finantzazio berria dira.
Hala iragarri du Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroak kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Espainiak AEBra egiten dituen esportazioen % 80k (18.179 milioi 2024an) muga-zergen eragina nabarituko dutela uste du Exekutiboak, eta kalte handiagoa izango dute salmenten hiru laurden estatu horri egiten dizkioten 500 enpresa esportatzaileek.
Barne Produktu Gordinari (BPG) eragin diezaiokeen kalteari buruz galdetuta, Cuerpok esan du goiz dela hori jakiteko, baina ez dela oso nabarmena izango. "Hamarren" batzuk izango direla uste duten adituak aipatu ditu ministroak, nahiz eta beste batzuek BPGaren puntu erdiraino iritsiko dela aurreikusi.
Ministroak azaldu duenez, egitasmoaren xedea "konfiantzazko" mezua helaraztea da, eta "erabakiak hartzeko orduan burua hotz jokatzea" eskatu du. Hala ere, berretsi du AEBkiko harremana "estrategikoa" dela eta "babestu eta hobetu" egin behar dela, Espainiaren kasuan Europar Batasunetik (EB) kanpo merkataritza bazkiderik "handiena" baita.
Ziurtasuna eta nazioartekotzea
Planak bi ardatz nagusi dakartza: batetik, enpresei eta langileei ziurtasuna ematen saiatzen da, likidezia falta eta eskaeren murrizketa arazo koiunturalen bat gertatzen denean laguntzeko; eta, bestetik, epe ertaineko ikuspegia du, enpresek nazioartera jo dezaten.
Lege-dekretuan sartzen diren neurrietatik, "gaur bertan" 5.000 milioiko abalen ICO lerroa aktibatuko da, produkzioari eta enpleguari eusten lagunduko duen finantziazioa errazteko; eta Esportaziorako Kreditu Aseguruen Espainiako Konpainiaren (CESCE) 2.000 milioi mobilizatuko dira, kaltetutako enpresak nazioartera jo dezaten laguntzeko.
Cuerpok gaineratu duenez, Enpresa Nazioartekotzeko Funtsa ere martxan da, eta 720 milioi euroko aurrekontu-partida bideratuko da horretara.
Kongresuak baliozkotu beharko duen lege-dekretuak neurri gehiago jasotzen ditu, hala nola ICO finantziazio-lerro bat (1.000 milioi euro), MOVES II plana (400 milioi), inbertsio industrial produktiborako funts bat (200 milioi) eta RED mekanismoa, aldi baterako lan-erregulazioko espedienteek kaltetutako enpresek beren plantillak manten ditzaten diruz laguntzeko, jarduera berriz suspertu arte.
Bestalde, egitasmoa "irekia" dela azpimarratu nahi izan du ministroak, eta, horretarako, gizarte-eragileekin, kaltetutako sektoreekin, talde parlamentarioekin eta erkidegoekin hitz egiten jarraituko dute.
Era berean, ostegunean konferentzia sektoriala deituko dela gogorarazi du Cuerpok. Bertan erkidegoetako merkataritza kontseilariak izango dira, "guztion artean herri-egitasmo" bat egiteko, "oso dinamikoa" den egoeraren aurren erantzuna egokia izan dadin.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.