Erailketak
2024/05/27 - 10:43
Suminduta esnatu da Getxo, atzo 23 urteko bizilagun bat labankatuta hil ondoren
Hilketarekin zerikusia dutelakoan atxilotutako bost adin txikikoek polizia-etxean jarraitzen dute, epailearen aurrera noiz eramango zain.
2024/05/27 - 10:01
Albiste izango dira: Hilketa Getxon, Zelenski - Sanchez eta erasoak Rafahn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/26 - 19:31
Getxon hildako gaztearen familia auzitegiko medikuaren txostena amaitu eta gorpua eman zain dago
23 urteko mutila 9 hilabeterekin iritsi zen Getxora, eta izeba eta amonarekin bizi zen ordutik Algortan. Lagun batzuek sastakatu zutela esan zieten atzo biei, erasoa gertatu berritan. Bost adingabe atxilotu dituzte hilketarekin lotuta.
2024/05/23 - 18:48
Gizon bat atxilotu dute Hazparnen, Irunen apirilean izandako hilketaren egilea delakoan
Atxilotua Irungo Epaitegira eraman dute goizean, eta deklarazioa hartu ondoren, epaileak espetxera bidali du. Indarkeria zantzuak zituen hilda aurkitu zuten gizonezkoak.
2024/05/21 - 14:21
Toni Espadas argazkilari kataluniarra hil dute Etiopiako tribu bati buruzko programa bat grabatzen ari zela
Txileko "Socios por el Mundo" telebista saioko kide zen, eta Etiopian Murci tribua grabatzetik bueltan zeudela eraso egin zieten.
2024/05/20 - 20:53
Azaroan epaituko dute Santi Cocaren hilketa leporatzen dioten eta ihes eginda egon zen gaztea
20 urteko espetxe-zigorra eskatzen dute beretzat, 2019ko apirilaren 26an Donostiako diskoteka baten kanpoaldean zenbait pertsonak 17 urteko Santi Cocari emandako jipoian ustez parte hartzeagatik.
2024/05/20 - 12:56
Gizon batek bi bilobak hil ditu eta ondoren bere buruaz beste egin du Granadan
Suhiarekin eztabaida bat izan ostean hil ditu 72 urteko gizonak 10 eta 12 urteko bere bilobak Huetor Tajarko (Granada) etxebizitza batean.
2024/05/20 - 11:46
Gizon batek bi bilobak hil ditu Huetor Tajarko etxebizitza batean, Granadan
Etxean gotortuta zituen atzoz geroztik. Duela bi hilabete izandako trafiko-istripu bat izan liteke krimen bikoitza burutzearen arrazoia.
2024/05/18 - 18:06
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Eslovakiako lehen ministroaren erasotzaileari
Poliziak egindako galdeketan errudun dela aitortu du. Bestalde, esan du lehen ministroari tiro egin ziola haren politikekin ados ez dagoelako eta zauritu nahi zuelako, "hiltzeko asmorik gabe".
2024/05/17 - 20:32
Gutxienez 147 kazetari eta hedabideetako langile hil ditu Israelek Gazan, zazpi hilabeteko erasoaldian
Israelgo Gobernuak Gazako Zerrendara nazioarteko prentsa sartzea galarazten du urriaren 7tik, eta maiatzaren hasieran Al Jazeera kateari Israelen jardutea debekatu zion, Gazari buruzko informazioa kontrolatzeko helburuz.
2024/05/17 - 11:29
Sinagoga bati su ematen saiatu den gizon bat hil du Frantziako Poliziak, Rouenen
Frantziako Barne ministro Gerald Darmaninek agenteak zoriondu ditu "erantzuteko izan duten gaitasunagatik" eta "erakutsitako ausardiagatik".Agintariek, oraingoz, baztertu egin dute gertatutakoa eraso terrorista gisa ikertzea.
2024/05/15 - 10:53
Bi espetxe-agenteren hiltzaileak aurkitzeko polizia operazio zabala jarri dute martxan Frantzian
200 jendarme, eliteko talde berezia eta zenbait helikoptero ari dira bilaketa lanetan. Val-de-Reuil herriko autobideko ordainleku batean gertatu zen erasoa. Lau gizon armatuk atxilotu bat zeraman konboiari eraso egin zioten eta bi agente hil zituzten.
2024/05/06 - 13:11
Iazko maiatzean Iruñean bikotekidea hil zuen emakumeak 10 urte eta 6 hilabeteko espetxe-zigorra onartu du
Hilketa argitzeko epaimahaia osatu aurretik iritsi dira akordio batera bi aldeak, eta horrenbetez, epaiketa amaitutzat eman da. Errotxapea auzoko Bernardino Tirapu kaleko etxebizitza batean izan zen erasoa.
2024/04/30 - 18:37
Etxeko atxiloaldia ezarri diote Labion semea ustez hil zuen gizonari
Agoitzeko epaitegian deklaratuko du 83 urteko gizonezkoak. Foruzainek igandean atxilotu zuten, 55 urteko semea tirokatu eta hil zuelakoan.
2024/04/29 - 10:36
Rafelcoferren (Valentzian) erail duten emakume baten kasua ikertzen ari dira
66 urteko emakumearen gorpua atzo topatu zuten bere etxean, indarkeria zantzu agerikoak zituela.
2024/04/29 - 09:59
Albiste izango dira: Pedro Sanchezen erabakia, EAJ eta PSE-EEren arteko bilera, eta Labioko hilketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/27 - 14:14
53 urteko gizon beltz bat hil da Ohion, atxilotzen ari zirenean ''ezin dut arnastu'' sarri esan ostean
Istripu batetik ihes egin zuelakoan, Frank Tysonen bila sartu da Polizia taberna batera. "Hil nahi naute, deitu sheriffari!" oihukatu ostean, lurrera bota dute, eta 8 minutuz izan dute eskuburdinak bizkarrean zituela. Belaunarekin lepoa estutu bitartean, "ezin dut arnastu" zioen. Ospitalean hil da.
2024/04/24 - 15:15
Atarrabiako hilketa estaltzeagatik zigortutako emakumea absolbitu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak
Aitzitik, hiltzaileari (18 urte) eta haren konplizeari (9 urte) ezarri zitzaizkien kartzela zigorrak berretsi ditu Arlo Zibil eta Penaleko Salak.
2024/04/22 - 16:20
Espetxera bidali dute Mendabian hilda agertu zen gizonaren kasuagatik atxilotutako gizona
Epaileak hilketa eta sute delituak egotzi dizkio gizonari. Antza denez, atxilotuak zerikusia du martxoaren 4an Mendabian bertan indarkeria zantzuekin hilda agertu zen 61 urteko gizon baten auziarekin.
2024/04/21 - 20:14
Mendabian hilda agertu zen gizonaren kasuagatik atxilotutakoa astelehenean eramango dute epailearen aurrera
Lizarrako komisarian dago ostiralean Foruzaingoak atxilotu zuenetik. Epaitegiak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du, eta kasua sekretupean dago.