Ermua
2020/07/30 - 16:17
Koronabirus kasuen gorakada nabarmena EAEn, 204 positiborekin azken orduetan
Kasu berrietako 145 Bizkaian atzeman dituzte, 33 Gipuzkoan eta 23 Araban. Bilbon 88 kasu baieztatu dituzte azken orduetan egindako probetan.
2020/07/30 - 10:18
EAEko zahar-etxeen kudeaketa ikertzeko eskatu diote pentsiodunek Arartekoari
Adinekoen eta zerbitzu sozial horietako langileen "eskubideen urraketak eman ote diren aztertzeko" eskatu du Euskal Pentsiodunen Mugimenduak.
2020/07/29 - 16:19
Zahar-etxeetan gertatutakoa argitzea eskatu diote Bizkaiko Batzar Nagusiek Aldundiari
Koronabirusak eragindako pandemiak zer-nolako eragina izan duen jaso beharko dute Gizarte Ekintzako teknikariek "hilabete barru" amaituta egon beharko den txosten batean.
2020/07/29 - 15:16
123 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte EAEn azken orduetan
Kasu berrietako 62 Bizkaian atzeman dituzte, 46 Gipuzkoan eta 13 Araban. Horrez gain, Nafarroan 39 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte.
2020/07/28 - 15:51
Koronabirus kasuek gora egin dute EAEn, 130 positiborekin, horietako 85 Bizkaian
Gipuzkoan 35 kasu atzeman dituzte, eta Araban bederatzi. Azken orduetan 4.148 detekzio-proba egin dituzte. Horrez gain, Nafarroan 42 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte.
2020/07/27 - 20:47
Bergara eta Tolosako neurriak bertan behera utziko ditu ostalaritzako agindu berriak
Eibarren, Zarautzen eta Ermuan ezarritako neurri murriztaileak, aitzitik, bere horretan geratuko dira, azken egunotan hiru udalerri horietan kasuek gora egin ez badute ere.
2020/07/27 - 19:05
Tabernek eta dantzalekuek 01:30erako itxi beharko dute beranduenez EAEn
Eusko Jaurlaritzak murrizketa gehiago ezarri ditu ostalaritzan. Aste honetan sartuko dira indarrean.
2020/07/27 - 14:41
86 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte EAEn, igandeko kopuruen erdia
Kasu berrietako 54 Bizkaian atzeman dituzte, 24 Gipuzkoan eta zazpi Araban. Horrez gain, Nafarroan 97 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte azken orduetan.
2020/07/27 - 13:58
Osasun sistema bete eta maskara ez erabiltzea helburu duen kanpaina bat salatu dute
WhatsApp bidez zabaltzen ari den mezu horren arabera, medikuari maskara erabiltzetik salbuesteko agiri bat eskatu behar zaio, eta medikuak hori egiteari uko egiten dionean, kexa bat jarri.
2020/07/24 - 21:03
229 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Azkeneko datuen arabera, Nafarroan 93 positibo izan dira, 86 Bizkaian, 35 Gipuzkoan eta 13 Araban.
2020/07/24 - 14:18
Agerraldi betean maskararik gabe irtetea babestea kritikatu du Ermuko alkateak
Juan Carlos Abascalek Udalak baliozko arrazoirik egiaztatu gabe maskara erabiltzen ez duten pertsonak zigortuko dituela ohartrazi du.
2020/07/23 - 22:17
Hego Euskal Herrian 204 COVID-19 kasu gehiago atzeman dituzte, horietako 93 Bizkaian
Nafarroan 66 positibo izan dira, Gipuzkoan 38 eta Araban sei. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi den pertsona batek ere positibo eman du.
2020/07/23 - 22:00
Gaueko aisialdia murriztea aztertzen ari da Jaurlaritza
"Oso zuhurrak" izateko eta "segurtasun neurriak ahalik eta gehien zorrozteko" deia egin du Murgak, kasuen gorakadaren aurrean. Horrek zaintza operatiboak indartzea behartu du".
2020/07/23 - 15:02
Ermuko alkateak fokua kontrolpean dagoela adierazi du
Juan Carlos Abascalek beharrezkoa dela fokua ez zabaltzea eta komunitate-transmisiora iristea ziurtatu du.
2020/07/23 - 13:20
Bertan behera utzi dituzte Ordizian COVID-19agatik ezarritako neurri murriztaileak
Egoera epidemiologikoak hobera egin du udalerri horretan, eta azken astean 16 kasu gehiago baino ez dituzte atzeman. Dena dela, "etengabeko jarraipena eta azterketa" egingo dute.
2020/07/22 - 13:33
111 koronabirus kasu gehiago atzeman dira EAEn eta 130 Nafarroan azken orduetan
Kasu berrietako 67 Bizkaian atzeman dituzte, 37 Gipuzkoan eta zazpi Araban. Nafarroako Gobernuak 2 fasea ezarri du Iruñeko Mendillorri auzoan.
2020/07/21 - 14:15
Hego Euskal Herrian beste 188 koronabirus kasu antzeman dituzte azken orduetan
Nafarroan 98 positibo izan dira, Bizkaian 63, Gipuzkoan 20 eta Araban bost. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren bi pertsonak positibo eman dute.
2020/07/20 - 22:35
Azken orduetan atzemandako positibo gehienak Ermuakoak eta Bergarakoak dira
Azken orduetan Bizkaian atzeman diren 45 positiboetatik 23 Ermuan izan dira. Bergaran, berriz, 11 positibo berri atzeman dituzte
2020/07/20 - 21:49
10 eta 29 urte arteko gazteak dira EAEko azken hiru egunetako positiboen % 60
Egun hauetan atzeman diren positibo gehien dituen lurraldea Gipuzkoa da 212rekin eta Bizkaiak jarraitzen dio 185 positiborekin.
2020/07/20 - 20:45
Ermuko eta Bergarako tabernen edukiera murriztea erabaki du Eusko Jaurlaritzak
Halaber, barran kontsumitzea debekatu dute eta establezimenduak gehienez 23:30 arte egon ahalko dira irekita.