111 koronabirus kasu gehiago atzeman dira EAEn eta 130 Nafarroan azken orduetan
EAEn, 111 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Kasu berrietako 67 Bizkaian atzeman dituzte, 37 Gipuzkoan eta zazpi Araban. Horrez gain, Nafarroan 130 positibo atzeman dituzte azken orduetan.
Azken orduetan ez da inor hil COVID-19aren eraginez EAEn, eta 1.623 dira jada pandemia hasi zenetik hil direnak.
Horrez gain, gaitza atzemateko 4.911 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Zehazki, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:
Gipuzkoan: Andoain (bat), Aretxabaleta (bi), Arrasate (bat), Bergara (bat), Deba (bost), Donostia (bat), Eibar (14), Lazkao (bat), Mutriku (bat), Ordizia (lau), Orio (bi), Soraluze (bi) eta Zarautz (bi).
Bizkaian: Abadiño (bat), Zornotza (bat), Barakaldo (bost), Basauri (hiru), Bilbo (14), Durango (bat), Ermua (28), Galdakao (bi), Getxo (bat), Lemoa (hiru), Mallabia (bat), Muskiz (bat), Portugalete (bi), Santurtzi (bat), Urduña (bat), Trapagaran (bat) eta Zaldibar (bat).
Araban: Laudio (bat) eta Gasteiz (sei).
Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 56 emakumeak dira eta 55 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 29 urte baino gutxiago dituzte. Batez ere, 10 eta 19 urte bitartean dituzte (25 kasu).
COVID-19a duten beste 20 pazientek 20 eta 29 urte bitartean dituzte, eta kutsatutako 11 euskal herritar 30 eta 39 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako sei kasutan gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.
Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 11 pertsonek 40 eta 49 urte bitartean dituztela, beste 24k 50-59 urte bitartean, zortzik 60-69 urte bitartean eta beste seik 70 urtetik gora.
1,71 da gaurko R0 indizea (atzo 2,13 zen).
Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun bi pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko prentsaurrekoan emandako datuen arabera.
Nafarroan 130 kasu gehiago atzeman dituzte, eta 2 fasea ezarri dute Mendillorri auzoan
Bestalde, Iruñeko Mendillorri auzoan 2 fasea ezartzea erabaki du gaur Nafarroako Gobernuak, koronabirusaren agerraldi baten ondorioz kutsatu direnen kopuruak gora egin baitu. Guztira 122 kasu zenbatu dituzte auzoan orain arte, azken orduetan sei positibo gehiago.
Testuinguru horretan, Foru Erkidegoa gaur egun "egoera zailean" dagoela adierazi du Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak, COVID-19 kasu berrien gorakada dela eta. Nafarroan, 130 kasu gehiago atzeman dituzte azken orduetan.
Santos Indurainek ohartarazi duenez, "komunitate-kutsatzeen zantzuak ageri dira, baina oraingoz oso mugatuta eta lokalizatuta daude kasuak".
Azken orduetan atzemandako kasu berri gehienek 15 eta 29 urte bitarteko pertsonei eragiten diete (% 65). Osasun kontseilariak azaldu duenez, "familia arloan izandako agerraldien ondorioz" zabaldu da hainbeste koronabirusa, eta, batez ere, "oso gazteak diren eta kontaktu estu asko dituzten pertsonen gaueko aisialdi-planak direla eta". Gainera, kasu guztien % 80 Iruñean eta iruñerrian gertatzen ari dira.
Azken egunean zenbatutako 130 kasuetatik, erdiak, gutxi gorabehera, 15 eta 30 urte bitarteko gazteak dira. Gainera, kasu berrien % 59 aurretik positibo eman dutenen kontaktuak dira. Santos Indurainen iritziz, "albiste positiboa da hori, kasuak ez ezik kontaktuak ere garaiz detektatzen ari garela adierazten duelako".
Santos Indurainen arabera, "neurri guztiak ebidentziatik abiatuta eta koherentzia, sendotasun eta proportzionaltasun irizpideekin hartzen dira, osasuna zaintzeko, baina baita jarduera ekonomikoa bermatzeko ere". Gauzak horrela, pandemiari aurre egiteko prebentzio-neurriak errespetatu behar direla eta arduraz jokatu beharra dagoela azpimarratu du. Halaber, agerraldi gehienak kontrolpean dituztela ziurtatu du, 21 guztira.
Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariaren esanetan, "oraindik ez da kolapsorik eman gure sareko ospitaleetan. Larrialdi zerbitzuetan paziente gehiago artatu ditugu, baina ospitaleratzeen edo zainketa intentsiboetako unitateen partea egonkor dago", ziurtatu du. Gaur egun 20 pertsona daude ospitalean, eta bakarra zainketa intentsiboetako unitatean.
Hala, Santos Indurainek adierazi duenez, "arakatze eta jarraipen sistemak oso eraginkorrak izaten ari dira. Adierazle onak dira atzemandako kasu bakoitzeko kontaktu kopurua handia izatea, hamar inguru, batez ere adin talde gazteenetan", esan du.
Nafarroan 1.300 PCR inguru egiten dituzte egunero, eta horietatik % 10ek emaitza positiboa ematen dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.