Erregaiak
2022/12/02 - 15:37
Ohikoa ez den arren, irteera operazioaren atarian erregaien prezioak behera egin du
1,73 eurotan dago gasolina litroa, eta 1,82an diesela deskonturik gabe. Biak, martxoan litroko 20 zentimoko deskontua onartu zenean baino merkeago. Bi erregaien arteko prezioaren aldea ere murriztuz doa.
2022/11/28 - 18:10
Gasolindegien greba bertan behera Bizkaian, hitzarmenaren inguruko aurreakordioa itxi ostean
Lanuztea abenduaren 1etik 5erako zubian egitekoa zen. ELA sindikatuak uko egin dio CCOOk, LABek eta UGTk babestutako itunarekin bat egiteari. Sektorea osatzen duten enpresa txiki eta ertainek akordioa ixteko "egindako ahalegin handia" azpimarratu dute.
2022/11/16 - 17:58
Greba Bizkaiko zerbitzuguneetan abenduaren 1etik 5era
CCOOk, LABek, ELAk eta UGTk lanuztera deitu dute, "patronalak eskubideak eguneratzeko hitzarmena sinatzeari etengabe uko egin diolako".
2022/11/10 - 22:21
Ordaindu gabe ihes egiten dutenen kopurua zertxobait igo da gasolindegietan
Gasolindegietako arduradunek uste dute arrazoi nagusia erregaiaren garestitzea dela. Ertzaintza delitugilearekin harremanetan jartzean, % 80 gasolindegietara itzultzen da ordaintzera. Kasu gutxik amaitzen dute epaitegietan.
2022/10/26 - 16:55
Nabarmen okertu da mundu osoko populazioaren osasuna krisi klimatikoa dela eta
"The Lancet" aldizkari britainiarrak krisi klimatikoak gizakion osasunean duen eragina neurtzen duen urteroko txostena argitaratu berri du, eta emaitzak izutzeko modukoak dira. Gizakion osasuna erregai fosilen baitan dagoela dio eta krisi klimatikoa hilgarria izan daitekeela gaineratu du.
2022/10/17 - 14:05
Erregaien gaineko diru-laguntza sektore jakin batzuetara mugatzea aztertzen ari da Espainiako Gobernua
Abenduaren 31ra arteko dago indarrean herritar guztientzat erregai litroko 20 zentimoko diru-laguntza. Hortik aurrera, baliteke laguntza sektore jakin batzuetara mugatzea. Hala eman du aditzera gaur Nadia Calviño Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak eta Ekonomia Gaietako ministroak.
2022/10/16 - 20:57
Milaka lagun kalera atera dira Frantzian bizitzaren garestitzearen eta aldaketa klimatikoaren kontra
Ezkerreko hainbat alderdik eta sindikatuk deitutako protestak Parisko kaleak hartu ditu. Nupeseko buruzagi Jean-Luc Melenchonek "ataka estuan" ikusten du Macron presidentea.
2022/10/16 - 19:25
Protestek ''arrakasta ukaezina'' izan dute Melenchonen iritziz
Jean-Luc Melenchon Frantziako ezkerreko buruzagiaren ustez, Emmanuel Macron Frantziako presidentea "kinka larrian" dago. Dozenaka mila manifestari bildu dira Parisen bizitzaren garestitzearen aurka protesta egiteko.
2022/10/15 - 21:14
TotalEnergieseko Frantziako findegiek greban jarraituko dute datorren astean
CGT sindikatuak ez du ontzat eman enpresaren eta sindikatu nagusien arteko akordioa, eta greban jarraitzeko deia egin du. Oraingoz, zazpi findegietatik bostek eta 200 biltegitik bostek egin dute bat grebarekin.
2022/10/14 - 16:33
Findegien afera dela, mugimendua areagotu egin da muga inguruko gasolindegietan
Frantziako findegietako arazoa gehien nabaritzen ari direnak garraiolariak dira, Frantzia zeharkatu behar dutenak mugaren hegoaldean gelditzen dira depositua betetzera.
2022/10/13 - 14:09
Total Energies konpainiak hilabeteko soldataren pareko prima bat iragarri du mundu osoko langileentzat
CGT sindikatuak dio ez dela nahikoa eta soldatak % 10 igotzea eskatu du. Frantziako Gobernuak bi aldeei begiratu die. Alde batetik, langile gehiago indarrez mobilizatzeko mehatxua egin du, eta, bestetik, soldatak igotzeko eskatu dio konpainiari.
2022/10/12 - 22:22
Polonia ikertzen ari da Druzhba oliobidean atzeman duten petrolio isuria
Oliobidea kudeatzen duen enpresak isuria zerk eragin ote duen ikertzen jarraitzen du. Druzhba munduko oliobiderik handienetakoa da: 8,9 km hodi ditu. Poloniatik Alemaniara doanak du arazoa eta hain zuzen hortik iristen da Alemaniak behar duen petrolio kantitatearen zati handi bat.
2022/10/12 - 16:35
Astebetean erregaiak 15 zentimo garestitu dira
Udan arnasaldi txiki bat eman eta gero, erregaien prezioak gora eta gora egin du azken astean. Diesela da gehien igo dena, gasolindegi gehientsuenetan 2 eurotik gora saltzen da.
2022/10/12 - 13:20
Greban dauden Frantziako sei findegiek lanuzteei eusten diote, Gobernuak lanera behartzearekin mehatxatu arren
Energia Ministerioak iragarri du onartu duela Normandiako Exxon Mobil findegiko langileak lan egitera behartzeko agindua.
2022/10/12 - 13:08
Frantziako findegietako grebak gasolindegi hutsak eta ilara luzeak utzi ditu
Frantziako findegietako langileen grebak erregai-horniduran egoera "zaila" eragin du eta Paris kanpoaldeko gasolindegi batzuk ixtea behartu du.
2022/10/11 - 22:06
Frantziako Gobernuak greban dauden bi findegi irekitzera behartu ditu
Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroak iragarri duenez, ExxonMobileko findegien "funtzionamendurako ezinbesteko langileak" lan egitera behartuko dituzte.
2022/10/06 - 16:21
Erregaien prezioak berehala hasi dira garestitzen, ekoizpena murriztuko dela jakin denean
Petrolioak bere prezioa igotzen duenean, erantzun zuzena izaten du beste erregaietan, gasolinan eta gasolioan. Ez da horrelakorik gertatzen merkatzen denean, baina garestitzen denean bai. Erabakia atzokoa izan arren, gasolindegietan berehala egin dute gora prezioek gaur goizean.
2022/09/18 - 16:42
Egurraren eskaera handitu da, gasaren eta gasolioaren garestitzearen aurrean
Gero eta gehiago dira erregai moduan erabiltzeko prest daudenak. Eskaera handitu dela eta, egurrik gabe gelditzeko beldurrez, betiko bezeroek bi hilabete lehenago erosi dute negurako egurra.
2022/09/03 - 21:15
Gibraltarko ontzitik fuel-olioa ateratzeko lanak zaildu ditu ur-sartze batek
Haitzeko Gobernuak adierazi du erregaia ateratzeko erritmoa aurreikusitakoa baino motelagoa izaten ari dela. Ontzia hondoa jota dago astelehenetik, gas-ontzi batekin talka egin ostean.
2022/09/02 - 21:56
Gibraltarren hondoa jo zuen ontziak zeramatzan isurien parte bat kostaldera iritsi da
Bestalde, "OS 35" ontziko kapitaina fidantzapean aske utzi dute ostegunean atxilotu ostean, eta britainiar koloniatik ateratzea debekatu.