Erregetako Loteria 2025
2025/02/12 - 10:31
Inoiz dirua jokatu duten pertsonen kopurua % 70,5etik % 92,8ra igo da EAEn
Zenbakiek agerian uzten dute jokoaren sektorea presente dagoela gure gizartean, eta normalizazio handia duela. Hala ere, jokoan aritzeak eragindako arazoren bat zuten pertsonen portzentajea % 1 zen 2020an. Lau urte geroago, 2024an, datu hori % 1,5era igo da.
2025/01/06 - 17:28
Erregetako loteriaren bigarren eta hirugarren sariek bi milioi euro inguru utzi dituzte Euskal Herrian
Donostian eta Gasteizen banatu dute diru gehien Errege eguneko zozketan. Lehen sariak ez du arrastorik utzi Euskal Herrian, baina bigarrenak eta hirugarrenak bi milioi euro inguru banatu dituzte hainbat herritan.
2025/01/06 - 16:43
Erregetako loteriaren bigarren eta hirugarren sariek 1,5 milioi utzi dituzte Donostian eta Gasteizen
Lehen saria, 78908 zenbakia, Leonen saldu da oso-osorik; bigarren saria, 06766 zenbakia, Donostian, Plentzian, Erandion eta Gueñesen saldu dute, eta hirugarrena, 66777 zenbakia, Donostian, Pasaian, Azkoitian, Gasteizen, Iruñean, Bilbon eta Leioan.
2025/01/06 - 15:08
Erregetako loteriaren bigarren sariak (06766) 750.000 euro banatu ditu Donostian
Donostiako Bermingham kaleko administrazioak 750.000 euro banatu ditu hamar bezeroren artean. Bigarren sari hau oso banatuta egon da, eta Erandion, Gueñesen eta Plentzian ere saldu dituzte dezimo batzuk.
2025/01/06 - 14:37
Pozarren jaso dituzte Gasteizen Erregetako loteriak utzi dituen 750.000 euroak
Olagibel kaleko 17. administrazioak hirugarren sariaren 30 dezimo saldu ditu, hiru serie oso-osorik. Dezimo bakoitzeko 25.000 euro jasoko ditu zortedunak.
2025/01/06 - 10:58
770 milioi euro banatuko ditu Erregetako loteriak, 200.000 euro dezimoko lehen sariak
Lehenengo saria 19 aldiz egokitu da Bilbon, 9tan Donostian eta behin Gasteizen. EAEko herritarrek batez beste 23,22 euro jokatzen dituzte Erregetako loterian, eta Nafarroakoek 13,23 euro, Gabonetakoan jokatzen dena baino askoz gutxiago.
2025/01/05 - 15:00
EAEko biztanleek batez beste 23,22 euro gastatu dituzte Erregetako loterian
94974 zenbakiak (Lehen saria 2024an) 5 milioi euro baino gehiago utzi zituen iaz EAEn. Erregetako loteria 19 aldiz erori da Bilbon, bederatzitan Donostian eta behin Gasteizen.
2024/03/29 - 11:40
Loteria Nazionalaren lehenengo sariaren zati bat Gasteizen saldu dute
Dezimoko 30.000 euro egokitu zaie 18.340 zenbakia dutenei.
2024/01/06 - 16:55
Loteria irabazlea, Oion: ''Ehun dezimo erosten ditut, 00tik 99ra, eta lehen saria egokitu zait''
Oionen (Araba) saridun bat izan da Erregetako loterian, eta horrela azaldu du loteriako dezimoak nola erosten dituen.
2024/01/06 - 15:38
Erregetako loteriak 3 milioi euro baino gehiago utzi ditu Euskadin
Lehen (94974) eta hirugarren (57033) sariak Laudion, Oionen, Leioan, Plentzian, Lasarte-Orian, Errenterian, Hondarribian, Donostian eta Zarautzen egokitu dira.
2024/01/06 - 15:05
Leioak eta Laudiok 4 milioi euro banatu dituzte Erregetako loteriaren lehenengo eta hirugarren sariekin
Artea merkataritza-zentroan, Leioan (Bizkaia), bi milioi euro baino gehiago banatu dituzte Erregetako loteriaren saritan, eta beste hainbeste Laudion, La Casa de Resa loteria-administrazioan.
2024/01/06 - 13:37
94974 zenbakia, 2024ko Erregetako loteriaren sari potoloa
Lehenengo sariari 2 milioi euro dagozkio serie bakoitzeko; bigarren saria 89634 zenbakiari egokitu zaio (750.000 euro serie bakoitzeko), eta hirugarrena, 57033 zenbakiari (250.000 euro serie bakoitzeko).
2024/01/05 - 12:53
EAEn batez beste 23,54 euro jokatu dituzte 2024ko Erregetako loterian; Nafarroan, 14,48 euro
Hego Euskal Herriko biztanleen artean, bizkaitarrek jokatu dute gehien (30,27 euro), arabarrek (18,35), gipuzkoarrek (15,26) eta nafarrek (14,48) baino gehiago. Zozketa 12:00etan hasi da, eta saritutako zenbakiak eitb.eus-en kontsultatu ahal dira.
2023/01/06 - 15:21
Euskal Herrian bigarren sariaren papur batzuk baino ez dira egokitu 72.289 zenbakiari esker
Dezimoko 75.000 euro banatu ditu bigarren sariak eta Zornotzan 4 dezimo saldu dira. Bana, berriz, Donostian eta Erriberrin.
2023/01/06 - 13:42
Donostian, Zornotzan eta Erriberrin jausi da Erregetako loteriaren bigarren saria
Guztira, sei dezimo saldu dituzte hiru loteria administrazio hori. Bigarren sari hori (72289a), dena den, oso banatuta egon da. Gainerakoan, zorteak iskin egin dio Hego Euskal Herriari, eta lehen saria (89603) Gironan saldu dute oso-osorik.
2023/01/05 - 13:49
Hego Euskal Herriko biztanle bakoitzak, batez beste, 19,77 euro jokatuko ditu Erregetako loterian
Hiriburuen artean, Bilbo izan da orain arte sari nagusi gehien jaso dituena; guztira 19. 2023ko zozketa ostiralean egingo dute, 12:00etan hasita.

2022/12/20 - 15:51
Laudioko La Casa de Resa loteria-administrazioak dekorazio ikusgarri batekin ospatu du 40. urteurrena
La Casa de Resa loteria administrazioa Laudioko lokalik bisitatuena da egun hauetan. 40 urte bete dituzte, eta modu berezian apainduta ospatu nahi izan dute. Jendea erakartzeko modua ere bada.