Erregetako loteriaren bigarren eta hirugarren sariek 1,5 milioi utzi dituzte Donostian eta Gasteizen
2025eko Erregetako loteriaren zozketa bereziak hainbat sari utzi ditu Hego Euskal Herrian. Lehenengo sariaren arrastorik utzi ez badu ere, oso-osorik Leonen saldu baita, bigarren eta hirugarren sariak lurralde guztietara heldu dira. Bigarren sariak 750.000 euro utzi ditu Donostian, eta Gasteizen hirugarrenaren 3 serie saldu dituzte: orotara, 750.000 euro banatu dituzte. Guztira 2 milioi euro utzi ditu Erregetako loteriak Hego Euskal Herrian: 850.000 euro Gipuzkoan, 750.000 Araban, 375.000 Bizkaian eta 25.000 Nafarroan —kopuru horiei sari txikiek utzitakoa gehitu behar zaie—. Edozein kasutan, Hego Euskal Herrian jaso dena baino diru gehiago jokatu da Erregetako loterian: 30,89 milioi euro Bizkaian, 11,04 milioi Gipuzkoan, 9,36 milioi Nafarroan eta 5,60 milioi Araban.
06766 zenbakiak jaso du bigarren saria, eta Donostiako Bermingham kaleko administrazioak zenbaki horren 750.000 euro banatu ditu hamar bezeroren artean; izan ere, bakoitzari Haurraren loteriaren bigarren sariaren serie bat saldu dio. Mikel Garmendia establezimenduko arduradunak pozik ospatu du berria bizilagunekin, duela bost urte administrazioa ireki zuenetik lehen aldiz banatu baitu Erregetako loteriako sari bat. Dagoeneko jaso du sarituetako baten deia.
Gainera, Bizkaian, Erandio, Gueñes eta Plentziaraino ere heldu da bigarren saria. Gueñesko Enkarterri kaleko Indarra tabernan eta Erandioko Astrabudua auzoan dagoen Etxegorri kaleko 6. zenbakian dezimo bana saldu dira, eta Plentzian, Areatza kaleko 18. zenbakian, berriz, bi dezimo banatu dira aplikazio bidez; 150.000 euro, alegia.
66777 zenbakiak, hirugarren sariak, Gasteizko Olagibel kaleko administrazioan eman du dirurik. Hiru serie osorik saldu dituzte, eta dezimo bakoitzak 25.000 euroko saria du; beraz, orotara 750.000 euro banatu dituzte bertan.
Arabako hiriburuan ez ezik, Donostian, Pasaian, Azkoitian, Iruñean eta Bilbon ere utzi du dirua Erregetako loteriako hirugarren sariak, nahiz eta kasu gehienetan dezimo bakarra saldu duten. Bizkaian, Bilboko 21. administrazioan (Errekalde zumarkalea) eta Leioako 4.ean (Artea merkataritza-gunea) banatu da; eta Gipuzkoan, Azkoitiko Julio Urkijo kaleko, Pasaiako Euskadi hiribideko eta Donostiako Mandasko Dukearen pasealekuko saltokietan.
Nafarroan, berriz, dezimo bat saldu da Iruñeko Barañain etorbideko 64 zenbakian dagoen loteria-administrazioan.
Hego Euskal Herrian, ia 57 milioi euro jokatu dira, eta 2 milioi banatu.
Esan bezala, lehenengo sariak ez du ezer utzi Hego Euskal Herrian; izan ere, 78908 zenbakia Leonen saldu da oso-osorik.
Ikusi zure zenbakiak saririk izan duen eitb.eus-en.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.